Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko maiatzak 10, Larunbata

Harpidetu zaitez!

Azken ordukoak

Jose Antonio Bañosek irabazi du etapa

OIARTZUN

2008-05-09 | 18:03:33

Jose Antonio Bañosek irabazi du etapa

Angel Madrazo da lider berria

Cantabria Infinita taldeko Jose Antonio Bañosek irabazi du Oiartzun-Oiartzun etapa. 17:00ak baino pare bat minutu lehenago iritsi da Doneztebe plazako helmugara. Bera da, baita ere, erregulartasunaren maillotaren jabea eta sailkapen orokorrean bigarren postuan dagoena. Gaur, Saunier Duval taldeko Angel Madrazok jantzi du liderraren maillot horia. Bihar bukatuko da Bidasoako Itzulia, Irunen hasi eta bukatuko den etaparekin. Hala ere, Gurutzetik pasatuko da.

Ez du erantzunik

Abiatu da Bidasoako Itzulia Doneztebe plazatik

OIARTZUN

2008-05-09 | 15:20:35

Abiatu da Bidasoako Itzulia Doneztebe plazatik

17:00ak aldera bukatuko da etapa hasi den toki berean

14:30ak pasatxotan abiatu da Bidasoako Itzuliko hirugarren etapa Doneztebe plazatik. Bi ordu barru, 17:00ak aldera, espero da iritsiko direla txirrindulariak berriro ere abiatu diren tokira. Izan ere, Oiartzungo plazan bukatuko da etapa. Abiatzeko orduan zale asko bildu dira txirrindulariak animatzera. Arratsaldeko 19:00etan, berriz, Txomin Perurena txirrindulari ohiari omenaldia egingo diote udaletxean.

Ez du erantzunik

PASAIA

2008-05-09 | 12:36:39

Aldundiko EAJk eta EAk termikaz hausnartzeko bidea zabaldu dute

Horretarako «energia berriak, jasangarriak eta eraginkorrak ezartzeko» mahaia antolatu nahi dute

Gipuzkoako Batzar Nagusietako EAJko eta EAko taldeek Gipuzkoan energia berriak, jasangarriak eta eraginkorrak ezartzeko mahai bat antolatzea eskatu diote Aldundiari. Hala, Donibaneko zentral termikoa ordezkatzeko bidean Garatze Plangintza bat osatzea izango litzateke mahaiaren funtzioa, Gipuzkoak dituen energia beharrak kontuan hartuz.

Ez du erantzunik

ERRENTERIA-ORERETA

2008-05-09 | 12:34:58

Lore ornamentalen eta landareen bigarren azoka egingo da bihar

Euskal Herriko zazpi herritako zortzi lore eta landare ekoizle egon dira bertan

Geranioak, begoniak, petuniak, alegriak... udaberri giro koloretsua hartuko du bihar herriak Lore ornamentalen eta landareeen bigarren azoka dela eta. Azoka Behemendi Elkarteak antolatu du Errenteriako Udalaren laguntzarekin. Antolatzaileen hitzetan ekimen honen helburua «baserriko produktuen salmenta sustatzea da». Iazko lehen aldiak izan zuen arrakasta ikusita, aurten ere azoka herrira ekartzea pentsatu dute Behemendi eta Udalak. 09:00etan zabalduko da azoka, eta 14:00ak arte egongo da zabalik. Xabier Olaskoaga plazan egongo dira sektoreko Gipuzkoako ekoizle onenen salmenta postuak. Aurten, berritasun bezala Bizkaiko baserritar bat ere etorriko da bere landare eta loreekin. Guztira lorez jositako 144 metro koadro izango dira ikusgai.

Ez du erantzunik

OIARTZUN

2008-05-09 | 10:31:24

Bidasoako Itzuliko gaurko etapa Oiartzunen hasiko eta bukatuko da

Ia 100 kilometro egin beharko dituzte txirrindulariek

Bidasoako Itzuliko gaurko etapa, hirugarrena, Oiartzunen hasi eta bukatuko da. Doneztebe plazatik abiatuko dira txirrindulariak 14:30ean, eta 17:00ak aldera sartuko dira helmugara antolatzaileen kalkuluen baitan. Guztira, 99,6 kilometroko ibilbidea egingo dute.

Ez du erantzunik

 

Elkarrizketa Digitalak

Joseba Apaolaza

Joseba Apaolaza
Aktorea eta zuzendaria

Ikusi elkarrizketa

Ion Telleria

Ion Telleria
Gazte Topaguneko antolatzailea

Ikusi elkarrizketa

Blogak

2008-04-29 11:58:00

Gema Ces | Kalima

UDABERRIA

Erantzunak: 0

2008-04-14 14:37:59

Joseba Etxegoien | hitzen Joxkera

Mamutak teilatupeetan

Erantzunak: 7

2008-04-02 13:44:00

Juanra | Mekaguenblog!

Isil isilik nago...

Erantzunak: 2

Agenda

Kirola

entrenamendu hasiera
ERRENTERIA-ORERETA, gure klubean, matadero eraikinean - 2007-10-08

Musika

Kontzertuak
OIARTZUN, Kontzejupean - 2008-05-10

Ekitaldi guztiak ikusi »

Irudia

Euskal hezkuntza sistemaren aldeko ekimenak

Euskal hezkuntza sistemaren aldeko ekimenak

EHBE Oiartzunen eta Errenteria-Oreretan "euskal hezkuntza sistemaren" aldeko ekimenak egiten ari da. Irudian, Clara Wolfram Berdintasun teknikariak Oiartzunen sexismoaren inguruan eman zuen hitzaldia

Bat-batean

Esaldia

"1937tik Otehitzari Birakara urrats bat eman genuen; orain beste bat dagoela uste dut". Jon Maya - Kukai Dantza Konpainiako koreografoa

Eztabaidak

ERRENTERIA-ORERETA

Touring Futbol Taldea Lehen Erregionalera jaitsi da. Zer gertatu zaio, zure ustez, Touringi?

Jasotako azken mezua:

errenteriarra | 2008-05-09

Hainbeste kritikatu, eta ezer egin ez. Pena a Touring jetxi dela, baina gezurra da 40.000 errenteria...(+)

Inkestak

PASAIA

Laurak Bat Pasaiako Merkatari eta Zerbitzu Elkarteak 600 aterki jarri ditu pasaitarren eskura, euria egiten duenean Pasaian erosketak egin ditzaten. Zer iruditzen zaizu neurria?

Originala    Ez da aproposa    Aterkiak ez dituzte itzuliko    Pasaian erosketa gehiago egingo dira   

 

Jasotako azken mezua:

Ke txorrada...(+)

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa