
Kirola
ERRENTERIA-ORERETA, gure klubean, matadero eraikinean - 2007-10-08tik 2008-08-30era, 7:30
hurrengo hilabetean hibaika arraun taldekoak entrenamenduak hasiko dituzte. Talde honetako partaide izan nahi baduzu urriak 8 astelehena mataderko eraikinetik pasa 7:30, edo idatzi hibaikarraun@yahoo.es zerbait galdetu edo jakin nahi baduzu. anima zaitez Antolatzailea: hibaika arraun taldea
deialdiak
Santiago bideari buruzko informazioa eta peregrinatzaileen kredentzialak
PASAIA, Donibanen - 2008-04-01tik 2008-09-28era, 19:00-20:30
Itsas Mendi Elkartean Santiago bideari buruzko informazioa banatuko da eta peregrinatzaileei kredentzialak banatuko zaizkie, apirilaren 2tik hasita, irailaren bukaera arte. 19:00etatik 20:30era joan ahal izango dute nahi dutenek, egunero.
lehiaketak
Xanistebanetako kartel lehiaketa
OIARTZUN, Udaletxeko Kultura Zerbitzuan - 2008-04-23tik 2008-05-31era, 08:00etatik 13:00etara
Xanistebanetako kartel lehiaketa martxan dago. Estilo librean egin daitezke lanak, 70x50 zentimetroko neurrian eta "Xanistebanak 2008" agertzea derrigorrezkoa da Antolatzailea: Oiartzungo Udala
deialdiak
OIARTZUN - 2008-05-12tik 2008-05-31era
1958an jaiotako oiartzuarrek edo Oiartzunen bizi direnek ospakizuna egingo dute. Izena emateko gorozti@teleline.es, mitxelenagarazi@telefonica.net, mitxelena.i@euskalnet.net helbideetara idatzi behar da edo 635 207 289 (Joxemari), 651 706 881 (Pako) edo 670 407 601 (Joxemari) telefonoetara deitu behar da.
MENDI IRTEERA
OARSOALDEA, Garmendi txokolategian eta Amazkarren - 2008-05-14tik 2008-06-09era
Bisaurin mendiaren zeharkaldira joateko izen-ematea irekita dago. 25 euroren truke, garraioa eta aterpea ordainduta daude. Antolatzailea: Girizia mendizale taldea
Kirola
OIARTZUN, 943 260 182 - 2008-05-15tik 2008-05-23era
UEMA Eguneko herri kirol taldea osatzeko lagun bila ari dira. Lau neska eta lau mutil ariko dira lehian. Antolatzailea: Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguena
deialdiak
Saharako haurrak udan hartzeko familia bila
OIARTZUN, 943 490 142 edo 605 713 692 telefonoetan - 2008-05-16tik 2008-05-29era
Saharako umeak udako bi hilabeteetan etxean hartzeko prest dauden hamar familiaren bila ari dira Antolatzailea: El-Watan Elkartea
Zinea
OIARTZUN, Iurritan - 2008-05-18, 17:30ean
Doan, Juan Antonio Bardemen 'El puente' filma ikusteko aukera izango da Antolatzailea: Iurrita
Kirola
OIARTZUN, Arraguako pilotalekuan - 2008-05-18, 10:30etik aurrera
Lau partida izango dira, herriko pilotariekin. Haur Mailan: Ezponda-Trigo eta Hernandez-Orkaizagirre; Kadete Mailan: Taberna Loperenaren kontra; Gazte Mailan: Odriozola-Oiarbide eta Arrieta-Retegi eta Helduen Mailan: Lasa-Urdanpilleta eta Agirrezabala-Martinez Antolatzailea: Arraguako Jai Batzordea
ekitaldiak
Lezo, Saldise plazan - 2008-05-18, 10:00etatik 14:00etara
San Markos Mankomunitateak bigarren eskuko azoka antolatu du hilaren 18rako Saldise plazan. 10:00etatik 14:00etara. Antolatzailea: San Markos Mankomunitatea
deialdiak
OARSOALDEA, Manuel Lekuona bibliotekan - 2008-05-19, 19:00etan
Xanistebanak prestatzeko bigarren deialdia izango da elkarteentzat Antolatzailea: Udaleko Kultura Batzordea
Hitzaldia
Lezo, Euskara eta Kultura Aretoan - 2008-05-20, 19:30ean
Hirigintza kanpainaren baitan 'Airearen kutsadura eta udalen eskuduntzari' buruzko hitzaldia izango da 19:30ean, Euskara eta Kultura Aretoan. Julia San Jose medikuak Lezoren airearen kutsadurari buruz eta horren eraginak gure osasunean azalduko ditu, Iņaki Azkarate biologo eta Errenteriako Udaleko Ingurumen Teknikariarekin batera. Antolatzailea: Lezoko Udala
Bidaiak
OIARTZUN, Haurtzaro Ikastolako aparkalekuan - 2008-05-21, 08:00etan
Iratxera irteera egingo dute. Egunpasa izango da, eta eguerdian Iratxe Hotelean bazkalduko dute. Antolatzailea: Gazte Izanak
Ipuin kontalariak
OIARTZUN, Manuel Lekuona bibliotekan - 2008-05-22, 17:30ean
Lur Kortak 4tik 6 urte arteko haurrei ipuinak kontatuko dizkie Antolatzailea: Oiartzungo Udala
antzerkia
Lezo, Gezala Auditoriumean - 2008-05-23, 20:00etan
Udalak antolatutako III. Antzerki Topaketaren baitan Dar-Dar produkzioak antzerki taldeak 'Gaurko menua' antzezlana aurkeztuko du Gezala Auditoriumean, 20:00etatik aurrera. Sarrera 10 euroren truke. Antolatzailea: Lezoko Udala
Musika
OIARTZUN, Iurritan - 2008-05-24, 21:30ean
4 euroren truke, Borrokan, Layo Raser eta Hotel taldeen kontzertua entzun daiteke Antolatzailea: Iurrita
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.