
Ikastaroak
Osasuntsu zahartzen ikasteko ikastaroan izen-ematea
OARSOALDEA - 2008-02-15tik 2008-03-31era
60 urtez gorakoei zuzendutza, osasuntsu zahartzen ikasteko ikastaroa antolatu dute. Izen-ematea 20 eurotan da: 943 116 324, 653 731 963 eta 653 732 546 telefonoetan. Antolatzailea: Tximeleta Elkartea
deialdiak
Galiziara bidaia antolatu du Aitonen Aterpeak
PASAIA, Donibanen - 2008-02-20tik 2008-03-20era
Aitotonen Aterpeak Galiziara bidaia antolatu du ekainaren 11tik 22ra (bi egunak barne). Joan nahi dutenel Aitonen Aterpeko bulegotik pasa behar dute izena ematera, 11:00etatik 12:00etara, astegunetan. Antolatzailea: Aitonen Aterpea
deialdiak
OIARTZUN, Udaleko Euskara Zerbitzuan edo Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilgunean - 2008-02-26tik 2008-03-12era
0tik 6 urte arteko haurrak dituzten gurasoentzako euskarazko jolas eta kantu ikastaroa antolatu dute. 20 euro kostako da eta 10 saio izango dira, apiriletik ekainera arte. Antolatzailea: Ttur-Ttur eta Oiartzungo Udala
erakusketa
OIARTZUN - 2008-03-01tik 2008-03-31era
Esperanza Beasain margolariaren margo erakusketa izango da Garmendi Txokolategian: 'Sentimenaren baitan'.
deialdiak
Haur danborrada prestatzeko entsegua
ERRENTERIA-ORERETA, Fanderiako Gizarte Etxean - 2008-03-06
Hurrengo hilabetean, martxoan, urtebete beteko da Fanderiako Gizarte Etxea zabaldu zela, bertako Auzo Elkartearen egoitza dena. Hori dela eta, datorren martxoaren 16an Bazkidearen Eguna antolatu du Auzo Elkarteak. Jaiaren baitan, haur danborrada izango da. Martxoaren 6an, hain zuzen, danborrada prestatzeko entsegua egingo dute, 19:30ean, Fanderiako Gizarte Etxean. Argibideak nahi dituen orok
943 513 994 telefonora dei dezake, Rafarengatik galdetuz, edota elkarteko postontzia erabili. Antolatzailea: Fanderiako Auzo Elkartea
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.