
Ikastaroak
Osasuntsu zahartzen ikasteko ikastaroan izen-ematea
OARSOALDEA - 2008-02-15tik 2008-03-31era
60 urtez gorakoei zuzendutza, osasuntsu zahartzen ikasteko ikastaroa antolatu dute. Izen-ematea 20 eurotan da: 943 116 324, 653 731 963 eta 653 732 546 telefonoetan. Antolatzailea: Tximeleta Elkartea
deialdiak
Galiziara bidaia antolatu du Aitonen Aterpeak
PASAIA, Donibanen - 2008-02-20tik 2008-03-20era
Aitotonen Aterpeak Galiziara bidaia antolatu du ekainaren 11tik 22ra (bi egunak barne). Joan nahi dutenel Aitonen Aterpeko bulegotik pasa behar dute izena ematera, 11:00etatik 12:00etara, astegunetan. Antolatzailea: Aitonen Aterpea
erakusketa
OIARTZUN - 2008-03-01tik 2008-03-31era
Esperanza Beasain margolariaren margo erakusketa izango da Garmendi Txokolategian: 'Sentimenaren baitan'.
erakusketa
Bilduma dinamikoa (kutxaren arte ondareak egindako azken eskurapenak 2005-2007)
OIARTZUN, Donostia - 2008-03-07tik 2008-04-13era, Egunero 10:30-13:30 17:00-21:00
Bilduma dinamikoa. Arte erakusketa.
Kutxa-Boulevard aretoetan.Bertan ikusgai beste batzuen artean (Balda, Uranga, Valverde) Urko Ugarte margolari oiartzuarraren lana. Antolatzailea: Kutxa
erakusketa
OIARTZUN, Donibane kalean - 2008-03-10tik 2008-03-16era
Herriko emakumeen eskulanen erakusketa, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko Antolatzailea: Oiartzungo Emakumeen Taldea
Ikuskizunak
ERRENTERIA-ORERETA - 2008-03-14tik 2008-03-24era
Herrira iritsi den zirkuak, Holiday delakoak, ostirala 14an zabaldu ditu ateak, hilaren 24ra arte. Agustinetan dago, madalenetan zezen plaza jartzen duten orubean, eta egunero eskainiko ditu saioak, 17:00etan eta 19:15ean; igandetan, berriz, 12:00etan eta 17:00etan. Astelehena atseden eguna dute. Txartelak goiz eta arratsaldez erosi ahalko dira, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik aurrera.
Musika
ERRENTERIA-ORERETA - 2008-03-16
Fanderiako Auzo Elkarteak Bazkidearen Eguna ospatuko du asteburuan, egitarau oparoarekin. Igandea 16an, haur danborradaren desfilea izango da auzoan zehar, 12:00etan hasita. 13:30ean, bazkideentzako luntxa elkartean. Antolatzailea: Fanderiako Auzo Elkartea
Musika
Bandaren kontzertua zaharren egoitzan
ERRENTERIA-ORERETA - 2008-03-16
Bidezko merkataritzako postua egongo da igandea 16an Fatimako Andre Mariaren Parrokiako kanpoaldean (kaputxinoen eliza), bertako katekesiko haurrek antolatuta. 10:00etatik 13:30era egongo da postua zabalik, eta nahi duen orok bidezko merkataritzako produktuak eros ahal izango ditu.
Musika
Bandaren kontzertua zaharren egoitzan
ERRENTERIA-ORERETA, Zaharren egoitzan - 2008-03-16
Errenteriako Musika Kultura Elkartearen Bandak kontzertua emango du igandea 16an herriko zaharren egoitzan, Gabierrotan, elkartearen 60. urtemuga ospatzeko.
12:00etan hasiko da kontzertua zaharren egoitzan. Oraingoan Aitor Mitxelena izango da zuzendaria, eta, denera, bost pieza joko ditu bandak emanaldian.
deialdiak
ERRENTERIA-ORERETA - 2008-03-16
Bidezko merkataritzako postua egongo da igandea 16an Fatimako Andre Mariaren Parrokiako kanpoaldean (kaputxinoen eliza), bertako katekesiko haurrek antolatuta. 10:00etatik 13:30era egongo da postua zabalik, eta nahi duen orok bidezko merkataritzako produktuak eros ahal izango ditu.
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.