
Ikastaroak
Osasuntsu zahartzen ikasteko ikastaroan izen-ematea
OARSOALDEA - 2008-02-15tik 2008-03-31era
60 urtez gorakoei zuzendutza, osasuntsu zahartzen ikasteko ikastaroa antolatu dute. Izen-ematea 20 eurotan da: 943 116 324, 653 731 963 eta 653 732 546 telefonoetan. Antolatzailea: Tximeleta Elkartea
erakusketa
OIARTZUN - 2008-03-01tik 2008-03-31era
Esperanza Beasain margolariaren margo erakusketa izango da Garmendi Txokolategian: 'Sentimenaren baitan'.
erakusketa
Bilduma dinamikoa (kutxaren arte ondareak egindako azken eskurapenak 2005-2007)
OIARTZUN, Donostia - 2008-03-07tik 2008-04-13era, Egunero 10:30-13:30 17:00-21:00
Bilduma dinamikoa. Arte erakusketa.
Kutxa-Boulevard aretoetan.Bertan ikusgai beste batzuen artean (Balda, Uranga, Valverde) Urko Ugarte margolari oiartzuarraren lana. Antolatzailea: Kutxa
Ikuskizunak
ERRENTERIA-ORERETA - 2008-03-14tik 2008-03-24era
Herrira iritsi den zirkuak, Holiday delakoak, ostirala 14an zabaldu ditu ateak, hilaren 24ra arte. Agustinetan dago, madalenetan zezen plaza jartzen duten orubean, eta egunero eskainiko ditu saioak, 17:00etan eta 19:15ean; igandetan, berriz, 12:00etan eta 17:00etan. Astelehena atseden eguna dute. Txartelak goiz eta arratsaldez erosi ahalko dira, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik aurrera.
deialdiak
Aste Santuko ordutegia kirol instalazioetan
ERRENTERIA-ORERETA - 2008-03-19tik 2008-03-24era
Galtzarabordako kiroldegia itxita egongo da asteazkena 19tik astelehena 24ra arte, bi egunak barne, garbiketa eta mantentze-lanak egin ahal izateko. Fanderiako igerilekua, berriz, itxita egongo da bihar, etzi eta etzidamu. Larunbata 22an, ordea, zabalik egongo da, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 22:00etara. Igandean eta astelehenean ere irekiko ditu ateak, 09:00etatik 14:00etara.
Ikastaroak
ERRENTERIA-ORERETA - 2008-03-19tik 2008-03-31era
Beti Bizkor Olibeteko Erretiratuen Elkarteak informatika ikastaroak antolatu ditu, doan, La Caixa Fundazioaren babesarekin. Ikastaro guztiak Beti Bizkorren egoitzan bertan izango dira, eta izena emateko epea zabalik dago jada.
Batetik, excel ikastaroa prestatu dute; martxoaren 31etik apirilaren 18ra, astelehen eta asteazkenetan, 16:00etatik 18:52era.
Bestetik, apirilaren lehenetik 17ra, word ikastaroa egingo dute; astearte eta ostegunetan, 16:00etatik 18:20era.
Beti Bizkorreko zuzendaritzatik azpimarratu dutenez, word ikastarorako ia ez dago plazarik, «baina interesa dutenek aurrerago egingo den ikastarorako eman dezakete izena, edota beste ikastaroetarako».
Interesa dutenek Beti Bizkorreko bulegotik pasatu behar dute, astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 13:00etara, edota 943 519 386 telefonora deituta. Antolatzailea: Beti Bizkor Elkartea
Musika
bihotz bakartien klubak KATAMALO aurkeztuko du
Lezo, Gazte Topaguneko Gaztetxe gunean - 2008-03-23tik 2008-03-23era, 20:00
egunon lagunok
bihotz bakartien klubak KATAMALO aurkeztuko du:
EGUNA: Martxoaren 23a
ORDUA: 20.00
LEKUA: Gazte Topaguneko Gaztetxe gunean
KATAMALO liburua Susa argitaletxeak kaleratu zuen eta izen bereko diskoa GOR diskoetxeak
www.katamalo.org
Antolatzailea: Gazte Topagunea
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.