Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko urriak 10, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Agenda | 2008-04-05

Kirola

entrenamendu hasiera

ERRENTERIA-ORERETA, gure klubean, matadero eraikinean - 2007-10-08tik 2008-08-30era, 7:30

hurrengo hilabetean hibaika arraun taldekoak entrenamenduak hasiko dituzte. Talde honetako partaide izan nahi baduzu urriak 8 astelehena mataderko eraikinetik pasa 7:30, edo idatzi hibaikarraun@yahoo.es zerbait galdetu edo jakin nahi baduzu. anima zaitez Antolatzailea: hibaika arraun taldea

erakusketa

Bilduma dinamikoa (kutxaren arte ondareak egindako azken eskurapenak 2005-2007)

OIARTZUN, Donostia - 2008-03-07tik 2008-04-13era, Egunero 10:30-13:30 17:00-21:00

Bilduma dinamikoa. Arte erakusketa.
Kutxa-Boulevard aretoetan.Bertan ikusgai beste batzuen artean (Balda, Uranga, Valverde) Urko Ugarte margolari oiartzuarraren lana.
Antolatzailea: Kutxa

deialdiak

Bazkarirako txartelak eskuratzea

OARSOALDEA, Gazte Izanak - 2008-03-26tik 2008-04-08era, 11:00etatik 12:30era

Urtemugako bazkaritarako txartelak salgai daude, 27tik 29 eurora. Antolatzailea: Gazte Izanak

deialdiak

Santiago bideari buruzko informazioa eta peregrinatzaileen kredentzialak

PASAIA, Donibanen - 2008-04-01tik 2008-09-28era, 19:00-20:30

Itsas Mendi Elkartean Santiago bideari buruzko informazioa banatuko da eta peregrinatzaileei kredentzialak banatuko zaizkie, apirilaren 2tik hasita, irailaren bukaera arte. 19:00etatik 20:30era joan ahal izango dute nahi dutenek, egunero.

MENDI IRTEERA

Donibane Lohizunera irteeran izen-ematea

OIARTZUN, Garmendin eta Amazkarren - 2008-04-01tik 2008-04-18era

Oiartzundik Donibane Lohizunera irteera antolatu dute. Izen-ematea, 10 euroren truke. Antolatzailea: Girizia mendizale taldea

deialdiak

Udalekuetan izen-ematea

OIARTZUN, Gazte Informazio Bulegoan - 2008-04-01tik 2008-04-18era, 17:30etik 19:30era astelehenetik ostiralera eta 10:00etatik 13:00etara larunbatetan

Udaleku irekietan parte hartu dezakete 1996 eta 2004 artean jaiotako haurrek -bi urte horiek barne-. Kuotak 69 eurokoak dira, eta garraio zerbitzua behar dutenentzat, 94koa. Etxe bereko hiru haurrek izen-ematerakoan, %25eko deskontua egingo da. Izena emateko orduan, dirua Euskadiko Kutxako 3035 0126 60 126 0040520 kontuan sartu izanaren ziurtagiria aurkeztu behar da, haurraren izen-abizenekin. Antolatzailea: Udaleko Kirola eta Gazteria Saila

deialdiak

Begirale izateko izen-ematea

OIARTZUN, Gazte Informazio Bulegoan - 2008-04-01tik 2008-04-18era, Astelehenetik ostiralera, 17:30etol 19:30era eta larunbatetan, 10:00etatik 13:00etara

Udaleku irekietan begirale izan nahi dutenek, curriculumak aurkezteko epea irekita dute. EGA, aisialdi tituluak, hezkuntzarekin zerikusia duten ikasteketa, sorosle tituluak eta esperientzia puntuatuko dituzte. Antolatzailea: Udaleko Gazteria eta Kirol Saila

Ikastaroak

jolas eta kantu ikastaroa

ERRENTERIA-ORERETA, errenterian - 2008-04-01tik 2008-04-11era

0tik 6 urte arteko haurrak dituzten gurasoentzako euskarazko jolas eta kantu ikastaroa antolatu du. Errenteriako ikastaroa.
izen-ematea Euskara zerbitzuan (943449628). epa apirilaren 11n amaituko da.
Antolatzailea: Euskara zerbitzua

Ikastaroak

jolas eta kantu ikastaroa

ERRENTERIA-ORERETA - 2008-04-01tik 2008-04-18era

0tik 6 urte arteko haurrak dituzten gurasoentzako euskarazko jolas eta kantu ikastaroa antolatu du Errenteriako Euskara zerbitzuak
Izen-ematea Euskara zerbitzuan (943449628). Epea apirilaren 18n amaituko da.
Antolatzailea: Euskara zerbitzua

deialdiak

Presoen aldeko barrikotea

OIARTZUN, Elorsoro kiroldegian - 2008-04-05, 21:00etan

Presoen aldeko barrikotea izango da. Bertsolariak, trikitilariak eta zozketak egingo dituzte Antolatzailea: Amnistiaren Aldeko Batzordea eta Artaso Elkartea

ekitaldiak

Barrikote herrikoia

OIARTZUN, Elorsoro kiroldegian - 2008-04-05, 21:00etan

Barrikote herrikoia egingo dute herriko presoen alde Antolatzailea: Artaso Elkartea

Bertsolaritza

Pasaiako Bertso Eskolaren aldeko afaria

PASAIA, Antxon - 2008-04-05, 21:30

Apirilaren 5ean Pasaiako Bertso Eskolaren aldeko, Aho Bero+2-ren aldeko bertso afaria egingo da Antxoko Basari Elkartean. Bertan, Aitor Albistur, Arkaitz Oiartzabal eta Haritz Casabal bertsolariak izango dira kantari. Sarrerak Antxoko Mimos eta Laket tabernetan daude salgai, 10 eurora. Antolatzailea: Aho bero+2 Bertso Eskola

antzerkia

Antzerki emanaldia

ERRENTERIA-ORERETA, Errenteria Hiria Kulturgunean - 2008-04-05, 20:00etan

Beti Bizkorren 11. urtemuga ospatzeko ekitaldiei hasiera emateko, apirilaren 5ean antzerkia egongo da kulturgunean, 20:00etan: 'Amor en cuerpo y alma', Beti Bizkorreko Ausardi Taldearen eskutik. Antolatzailea: Beti Bizkor

Musika

Kontzertuak

OIARTZUN, Iurritan - 2008-04-05, 23:00etan

Ktulu eta Korumba taldeen kontzertua, 10 euroren truke Antolatzailea: Iurrita

Musika

Asturiasko herri musikaren kontzertua

OIARTZUN, Doneztebe plazan - 2008-04-05, 19:30ean

Xixon La Quintana musika eskolak Astuariasko herri musika kontzertua eskainiko du. 20:30ean, kalejira egingo dute Elizaldeko kaleetatik Antolatzailea: Herri Musikaren Txokoa

Bertsolaritza

Herriko Txapelketako kanporaketa

OIARTZUN, Amazkar tabernan - 2008-04-05, 17:00etan

Herriko Txapelketako bigarren kanporaketan hiru hirukote ariko dira kantuan: Haritz Casabal, Juan Mari Lopez eta Eneritz Zabaleta; Karlos Aizpurua, Arkaitz Goikoetxea eta Egoitz Zelaia; eta Xabier Salaberria, Asier Bergaretxe eta Mirari Martiarena. Gai-jartzailea, Ane Badiola izango da. Antolatzailea: Oiartzungo Bertso Eskolak

«  apirila - 2008  »
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
  2 3
24
28 29 30        
             

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa