
Kirola
ERRENTERIA-ORERETA, gure klubean, matadero eraikinean - 2007-10-08tik 2008-08-30era, 7:30
hurrengo hilabetean hibaika arraun taldekoak entrenamenduak hasiko dituzte. Talde honetako partaide izan nahi baduzu urriak 8 astelehena mataderko eraikinetik pasa 7:30, edo idatzi hibaikarraun@yahoo.es zerbait galdetu edo jakin nahi baduzu. anima zaitez Antolatzailea: hibaika arraun taldea
erakusketa
Bilduma dinamikoa (kutxaren arte ondareak egindako azken eskurapenak 2005-2007)
OIARTZUN, Donostia - 2008-03-07tik 2008-04-13era, Egunero 10:30-13:30 17:00-21:00
Bilduma dinamikoa. Arte erakusketa.
Kutxa-Boulevard aretoetan.Bertan ikusgai beste batzuen artean (Balda, Uranga, Valverde) Urko Ugarte margolari oiartzuarraren lana. Antolatzailea: Kutxa
deialdiak
Santiago bideari buruzko informazioa eta peregrinatzaileen kredentzialak
PASAIA, Donibanen - 2008-04-01tik 2008-09-28era, 19:00-20:30
Itsas Mendi Elkartean Santiago bideari buruzko informazioa banatuko da eta peregrinatzaileei kredentzialak banatuko zaizkie, apirilaren 2tik hasita, irailaren bukaera arte. 19:00etatik 20:30era joan ahal izango dute nahi dutenek, egunero.
MENDI IRTEERA
Donibane Lohizunera irteeran izen-ematea
OIARTZUN, Garmendin eta Amazkarren - 2008-04-01tik 2008-04-18era
Oiartzundik Donibane Lohizunera irteera antolatu dute. Izen-ematea, 10 euroren truke. Antolatzailea: Girizia mendizale taldea
deialdiak
OIARTZUN, Gazte Informazio Bulegoan - 2008-04-01tik 2008-04-18era, 17:30etik 19:30era astelehenetik ostiralera eta 10:00etatik 13:00etara larunbatetan
Udaleku irekietan parte hartu dezakete 1996 eta 2004 artean jaiotako haurrek -bi urte horiek barne-. Kuotak 69 eurokoak dira, eta garraio zerbitzua behar dutenentzat, 94koa. Etxe bereko hiru haurrek izen-ematerakoan, %25eko deskontua egingo da. Izena emateko orduan, dirua Euskadiko Kutxako 3035 0126 60 126 0040520 kontuan sartu izanaren ziurtagiria aurkeztu behar da, haurraren izen-abizenekin. Antolatzailea: Udaleko Kirola eta Gazteria Saila
deialdiak
OIARTZUN, Gazte Informazio Bulegoan - 2008-04-01tik 2008-04-18era, Astelehenetik ostiralera, 17:30etol 19:30era eta larunbatetan, 10:00etatik 13:00etara
Udaleku irekietan begirale izan nahi dutenek, curriculumak aurkezteko epea irekita dute. EGA, aisialdi tituluak, hezkuntzarekin zerikusia duten ikasteketa, sorosle tituluak eta esperientzia puntuatuko dituzte. Antolatzailea: Udaleko Gazteria eta Kirol Saila
Ikastaroak
ERRENTERIA-ORERETA, errenterian - 2008-04-01tik 2008-04-11era
0tik 6 urte arteko haurrak dituzten gurasoentzako euskarazko jolas eta kantu ikastaroa antolatu du. Errenteriako ikastaroa.
izen-ematea Euskara zerbitzuan (943449628). epa apirilaren 11n amaituko da. Antolatzailea: Euskara zerbitzua
Ikastaroak
ERRENTERIA-ORERETA - 2008-04-01tik 2008-04-18era
0tik 6 urte arteko haurrak dituzten gurasoentzako euskarazko jolas eta kantu ikastaroa antolatu du Errenteriako Euskara zerbitzuak
Izen-ematea Euskara zerbitzuan (943449628). Epea apirilaren 18n amaituko da. Antolatzailea: Euskara zerbitzua
Ikusentzunekoa
ERRENTERIA-ORERETA, Mikelazulo - 2008-04-10tik 2008-04-10era, 19:30 - 22:00
"Piztera"
(Taburete Taldea / El ke la sige la konsige filmak, 2007, Iruņa):
Dokumentalaren emanaldia eta ondoren solasaldia Iruņeko okupazio mugimenduko kideekin.
Antolatzailea: zine txiroa
Hitzaldia
'Hanken zainketa ongizate osoa lortu ahal izateko' hitzaldia
ERRENTERIA-ORERETA, Beti Bizkorren egoitzan - 2008-04-10, 18:15
Beti Bizkor Olibeteko Erretiratuen Elkartearen 11. urtemugako ekitaldiekin jarraituz, osteguna 10eko arratsaldean hitzaldia izango da elkartearen egoitzan bertan, 18:15ean hasita. Hanken zainketa ongizate osoa lortu ahal izateko da osteguneko solasaldiaren izenburua. Sarrera doan da. Antolatzailea: Beti Bizkor eta Kutxa
Zinea
ERRENTERIA-ORERETA, Errenteria Hiria Kulturgunean - 2008-04-10
'Irina Palm' filmea proiektatuko dute osteguna 10eko arratsaldean Errenteria Hiria Kulturgunean, Amalatz Talde Feministak antolaturiko IV. Emakumea Zineman emanaldi sortaren baitan. Ohi bezala, 18:00etan hasiko da emanaldia, eta sarrerak bi euro balio du. Maggie izeneko emakumearen istorioa kontatzen da filmean: bere bilobak behar duen mediku tratamendurako diru bila dabil Londresen, Azafata behar da dioen txartela ikustean erakusleiho batean. Bertara sartzen da, klub erotiko bat dela ohartu gabe. Antolatzailea: Amalatz Talde Feminista
Ipuin kontalariak
ERRENTERIA-ORERETA, Xenpelar Etxeko Haur Liburutegian - 2008-04-10, 18:00etan
Ostegunero bezala, Ipuinaren Ordua ekimena izango da osteguna 10ekok arratsaldean Xenpelar Etxeko Haur Liburutegian. 'De un buen cocido, un rico cuento ha nacido' izenburua du osteguna ipuin kontaketa saioak, eta gazteleraz izango da. Ohi bezala, 18:00etan hasiko da emanaldia, eta sarrera doan da.
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.