Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko irailak 7, Igandea

Harpidetu zaitez!

Agenda | 2008-04-15

Kirola

entrenamendu hasiera

ERRENTERIA-ORERETA, gure klubean, matadero eraikinean - 2007-10-08tik 2008-08-30era, 7:30

hurrengo hilabetean hibaika arraun taldekoak entrenamenduak hasiko dituzte. Talde honetako partaide izan nahi baduzu urriak 8 astelehena mataderko eraikinetik pasa 7:30, edo idatzi hibaikarraun@yahoo.es zerbait galdetu edo jakin nahi baduzu. anima zaitez Antolatzailea: hibaika arraun taldea

deialdiak

Santiago bideari buruzko informazioa eta peregrinatzaileen kredentzialak

PASAIA, Donibanen - 2008-04-01tik 2008-09-28era, 19:00-20:30

Itsas Mendi Elkartean Santiago bideari buruzko informazioa banatuko da eta peregrinatzaileei kredentzialak banatuko zaizkie, apirilaren 2tik hasita, irailaren bukaera arte. 19:00etatik 20:30era joan ahal izango dute nahi dutenek, egunero.

MENDI IRTEERA

Donibane Lohizunera irteeran izen-ematea

OIARTZUN, Garmendin eta Amazkarren - 2008-04-01tik 2008-04-18era

Oiartzundik Donibane Lohizunera irteera antolatu dute. Izen-ematea, 10 euroren truke. Antolatzailea: Girizia mendizale taldea

deialdiak

Udalekuetan izen-ematea

OIARTZUN, Gazte Informazio Bulegoan - 2008-04-01tik 2008-04-18era, 17:30etik 19:30era astelehenetik ostiralera eta 10:00etatik 13:00etara larunbatetan

Udaleku irekietan parte hartu dezakete 1996 eta 2004 artean jaiotako haurrek -bi urte horiek barne-. Kuotak 69 eurokoak dira, eta garraio zerbitzua behar dutenentzat, 94koa. Etxe bereko hiru haurrek izen-ematerakoan, %25eko deskontua egingo da. Izena emateko orduan, dirua Euskadiko Kutxako 3035 0126 60 126 0040520 kontuan sartu izanaren ziurtagiria aurkeztu behar da, haurraren izen-abizenekin. Antolatzailea: Udaleko Kirola eta Gazteria Saila

deialdiak

Begirale izateko izen-ematea

OIARTZUN, Gazte Informazio Bulegoan - 2008-04-01tik 2008-04-18era, Astelehenetik ostiralera, 17:30etol 19:30era eta larunbatetan, 10:00etatik 13:00etara

Udaleku irekietan begirale izan nahi dutenek, curriculumak aurkezteko epea irekita dute. EGA, aisialdi tituluak, hezkuntzarekin zerikusia duten ikasteketa, sorosle tituluak eta esperientzia puntuatuko dituzte. Antolatzailea: Udaleko Gazteria eta Kirol Saila

Ikastaroak

jolas eta kantu ikastaroa

ERRENTERIA-ORERETA - 2008-04-01tik 2008-04-18era

0tik 6 urte arteko haurrak dituzten gurasoentzako euskarazko jolas eta kantu ikastaroa antolatu du Errenteriako Euskara zerbitzuak
Izen-ematea Euskara zerbitzuan (943449628). Epea apirilaren 18n amaituko da.
Antolatzailea: Euskara zerbitzua

deialdiak

Galiziako bidaiarako izen-ematea

ERRENTERIA-ORERETA - 2008-04-12tik 2008-04-26era

Bienvenido Beraungo Erretiratuen Elkarteak sei eguneko irteera antolatu du Galiziara, ekainaren 9tik 14ra. Bidaiaren prezioa 219 eurokoa da pertsona bakoitzeko, mantenu osoa eta bidaian zehar egingo diren txangoak barne. Bidaian izena emateko interesa dutenek 943 341 538 telefonora deitu behar dute, astelehen, asteazken eta ostiraletan, 10:30etik 13:00etara. Antolatzailea: Beraungo Erretiratuen Elkartea

deialdiak

Bazkarirako txartelak

OIARTZUN, Laian eta Amazkarren - 2008-04-14tik 2008-04-18era

Gaztetxeko urtemugako bazkarirako txartelak salgai daude, 8 euroren truke. Antolatzailea: Kataxuloko gazte asanblada

deialdiak

Madalenak prestatzeko lehenbiziko bilera

ERRENTERIA-ORERETA, Udaletxeko pleno aretoan - 2008-04-15

Madalenak prestatzeko lehenengo bilera egingo da asteartea 15ean, udaletxeko pleno aretoan, eta 19:00etan hasita. Madalenetan ekitaldirik antolatzeko asmorik dutenei bileran parte hartzeko gonbitea egin die Joxe Mari Burgos Kultura zinegotziak. Antolatzailea: Udal Kultura Saila

«  apirila - 2008  »
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
  2 3
24
28 29 30        
             

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa