
Kirola
ERRENTERIA-ORERETA, gure klubean, matadero eraikinean - 2007-10-08tik 2008-08-30era, 7:30
hurrengo hilabetean hibaika arraun taldekoak entrenamenduak hasiko dituzte. Talde honetako partaide izan nahi baduzu urriak 8 astelehena mataderko eraikinetik pasa 7:30, edo idatzi hibaikarraun@yahoo.es zerbait galdetu edo jakin nahi baduzu. anima zaitez Antolatzailea: hibaika arraun taldea
deialdiak
Santiago bideari buruzko informazioa eta peregrinatzaileen kredentzialak
PASAIA, Donibanen - 2008-04-01tik 2008-09-28era, 19:00-20:30
Itsas Mendi Elkartean Santiago bideari buruzko informazioa banatuko da eta peregrinatzaileei kredentzialak banatuko zaizkie, apirilaren 2tik hasita, irailaren bukaera arte. 19:00etatik 20:30era joan ahal izango dute nahi dutenek, egunero.
MENDI IRTEERA
Donibane Lohizunera irteeran izen-ematea
OIARTZUN, Garmendin eta Amazkarren - 2008-04-01tik 2008-04-18era
Oiartzundik Donibane Lohizunera irteera antolatu dute. Izen-ematea, 10 euroren truke. Antolatzailea: Girizia mendizale taldea
deialdiak
OIARTZUN, Gazte Informazio Bulegoan - 2008-04-01tik 2008-04-18era, 17:30etik 19:30era astelehenetik ostiralera eta 10:00etatik 13:00etara larunbatetan
Udaleku irekietan parte hartu dezakete 1996 eta 2004 artean jaiotako haurrek -bi urte horiek barne-. Kuotak 69 eurokoak dira, eta garraio zerbitzua behar dutenentzat, 94koa. Etxe bereko hiru haurrek izen-ematerakoan, %25eko deskontua egingo da. Izena emateko orduan, dirua Euskadiko Kutxako 3035 0126 60 126 0040520 kontuan sartu izanaren ziurtagiria aurkeztu behar da, haurraren izen-abizenekin. Antolatzailea: Udaleko Kirola eta Gazteria Saila
deialdiak
OIARTZUN, Gazte Informazio Bulegoan - 2008-04-01tik 2008-04-18era, Astelehenetik ostiralera, 17:30etol 19:30era eta larunbatetan, 10:00etatik 13:00etara
Udaleku irekietan begirale izan nahi dutenek, curriculumak aurkezteko epea irekita dute. EGA, aisialdi tituluak, hezkuntzarekin zerikusia duten ikasteketa, sorosle tituluak eta esperientzia puntuatuko dituzte. Antolatzailea: Udaleko Gazteria eta Kirol Saila
Ikastaroak
ERRENTERIA-ORERETA - 2008-04-01tik 2008-04-18era
0tik 6 urte arteko haurrak dituzten gurasoentzako euskarazko jolas eta kantu ikastaroa antolatu du Errenteriako Euskara zerbitzuak
Izen-ematea Euskara zerbitzuan (943449628). Epea apirilaren 18n amaituko da. Antolatzailea: Euskara zerbitzua
deialdiak
Galiziako bidaiarako izen-ematea
ERRENTERIA-ORERETA - 2008-04-12tik 2008-04-26era
Bienvenido Beraungo Erretiratuen Elkarteak sei eguneko irteera antolatu du Galiziara, ekainaren 9tik 14ra. Bidaiaren prezioa 219 eurokoa da pertsona bakoitzeko, mantenu osoa eta bidaian zehar egingo diren txangoak barne. Bidaian izena emateko interesa dutenek 943 341 538 telefonora deitu behar dute, astelehen, asteazken eta ostiraletan, 10:30etik 13:00etara. Antolatzailea: Beraungo Erretiratuen Elkartea
deialdiak
OIARTZUN, Laian eta Amazkarren - 2008-04-14tik 2008-04-18era
Gaztetxeko urtemugako bazkarirako txartelak salgai daude, 8 euroren truke. Antolatzailea: Kataxuloko gazte asanblada
jaiak
ERRENTERIA-ORERETA, Errenteria Hiria Kulturgunean - 2008-04-16
Beste urte batez, herriko erretiratuek Udaberri Festa ospatuko dute. Aurten, hilaren 16an (asteazkena) izango da, 17:00etatik aurrera, Errenteria Hiria Kulturgunean. Udal Ongizate Sailak eta herriko erretiratuen elkarteek antolatuta, festan zehar hainbat emanaldi izango dira kulturguneko oholtzan.
MENDI IRTEERA
Lezo, Jurramendira mendi irteera egingo du Allerru Mendi Taldeak - 2008-04-16tik 2008-04-20era, 08:30
Allerru Mendi Taldeak mendi irteera egingo du igandean, Jurramendira (1044 metro) joango dira. 08:30ean irtengo dira taxi geltokitik. izen-ematea Aizpea ostatuan egin behar da. helduek 6 euro eta haur eta gazteek 3,5 euro ordaindu beharko dute. Antolatzailea: Allerru Mendi Taldea
MENDI IRTEERA
OARSOALDEA, Amazkarren, Garmendin eta Girizian - 2008-04-16tik 2008-04-29era
Maiatzaren 1etik 4ra izango den '7 hiriburuak' ibilaldian izena emateko epea irekita dago. 45 euro kostako da bidaia, eta erdia, gutxienez, ordaindu behar da izena ematerakoan. Antolatzailea: Girizia mendizale taldea
deialdiak
OARSOALDEA, Gazte Informazio Bulegoan - 2008-04-16tik 2008-04-19era, Astean zehar, 17:30etik 19:30era; larunbatean, 10:00etatik 13:00etara
Bertizera asteburupasa antolatu dute. 40 euro ordaindu behar da 3035 0126 621261047401 kontu korrontean. Antolatzailea: Gazte Foroa eta Kuadrillategi
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.