Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko urriak 7, Asteartea

Harpidetu zaitez!

Agenda | 2008-04-19

Kirola

entrenamendu hasiera

ERRENTERIA-ORERETA, gure klubean, matadero eraikinean - 2007-10-08tik 2008-08-30era, 7:30

hurrengo hilabetean hibaika arraun taldekoak entrenamenduak hasiko dituzte. Talde honetako partaide izan nahi baduzu urriak 8 astelehena mataderko eraikinetik pasa 7:30, edo idatzi hibaikarraun@yahoo.es zerbait galdetu edo jakin nahi baduzu. anima zaitez Antolatzailea: hibaika arraun taldea

deialdiak

Santiago bideari buruzko informazioa eta peregrinatzaileen kredentzialak

PASAIA, Donibanen - 2008-04-01tik 2008-09-28era, 19:00-20:30

Itsas Mendi Elkartean Santiago bideari buruzko informazioa banatuko da eta peregrinatzaileei kredentzialak banatuko zaizkie, apirilaren 2tik hasita, irailaren bukaera arte. 19:00etatik 20:30era joan ahal izango dute nahi dutenek, egunero.

deialdiak

Galiziako bidaiarako izen-ematea

ERRENTERIA-ORERETA - 2008-04-12tik 2008-04-26era

Bienvenido Beraungo Erretiratuen Elkarteak sei eguneko irteera antolatu du Galiziara, ekainaren 9tik 14ra. Bidaiaren prezioa 219 eurokoa da pertsona bakoitzeko, mantenu osoa eta bidaian zehar egingo diren txangoak barne. Bidaian izena emateko interesa dutenek 943 341 538 telefonora deitu behar dute, astelehen, asteazken eta ostiraletan, 10:30etik 13:00etara. Antolatzailea: Beraungo Erretiratuen Elkartea

MENDI IRTEERA

mendi irteera

Lezo, Jurramendira mendi irteera egingo du Allerru Mendi Taldeak - 2008-04-16tik 2008-04-20era, 08:30

Allerru Mendi Taldeak mendi irteera egingo du igandean, Jurramendira (1044 metro) joango dira. 08:30ean irtengo dira taxi geltokitik. izen-ematea Aizpea ostatuan egin behar da. helduek 6 euro eta haur eta gazteek 3,5 euro ordaindu beharko dute. Antolatzailea: Allerru Mendi Taldea

MENDI IRTEERA

7 hiriburutarako izen-ematea

OARSOALDEA, Amazkarren, Garmendin eta Girizian - 2008-04-16tik 2008-04-29era

Maiatzaren 1etik 4ra izango den '7 hiriburuak' ibilaldian izena emateko epea irekita dago. 45 euro kostako da bidaia, eta erdia, gutxienez, ordaindu behar da izena ematerakoan. Antolatzailea: Girizia mendizale taldea

deialdiak

Bertizera asteburupasa

OARSOALDEA, Gazte Informazio Bulegoan - 2008-04-16tik 2008-04-19era, Astean zehar, 17:30etik 19:30era; larunbatean, 10:00etatik 13:00etara

Bertizera asteburupasa antolatu dute. 40 euro ordaindu behar da 3035 0126 621261047401 kontu korrontean. Antolatzailea: Gazte Foroa eta Kuadrillategi

lehiaketak

I. Bideo Lehiaketa

OARSOALDEA, Gazte Informazio bulegoan - 2008-04-17tik 2008-05-10era, Astelehenetik ostiralera 17:30etik 19:30era; larunbateta, 10:00etatik 13:00etara

12 eta 18 urte arteko oiartzuarrentzako bideo lehiaketa dago martxan. 5 eta 8 minutu arteko bideoak izan behar dute, euskaraz, originalak eta nahi den euskarrian grabatua. Antolatzailea: Gazte Foroa

Musika

Kontzertuak

OIARTZUN, Iurritan - 2008-04-19, 21:00

Cohen, Yaw eta d.Devious taldeen kontzertua izango da, 4 euroren truke. Antolatzailea: Iurrita

Ikuskizunak

'Ufaka zanpaka' emanaldia

OIARTZUN, Elorsoro kiroldegian - 2008-04-19, 20:00etan

Burrunka taldearen 'Ufaka, zanpaka' musika eta dantza ikuskizuna izango da. Sarrerak, 8 euroren truke Antolatzailea: Udala eta Bai Euskal Herriari

deialdiak

Ehiza ibilaldia

OIARTZUN, Arkaleko zelaietan - 2008-04-19, 09:00etan

Ehiza txapelketa antolatu dute ehiztari federatuentzat. 10:00ak arte izango da izen-ematea. Lehenengo 12 sailkatuentzako sariak banatuko dituzte. Antolatzailea: Bizardia Elkartea

Musika

Kontzertuak

OIARTZUN, Kataxulo gaztetxian - 2008-04-19, 22:00etan

Gaztetxiaren urtemuga ospatzeko Harrika, PKU, Despervicio eta Drake taldeen kontzertua izango da, doan Antolatzailea: Gazte Asanblada

ekitaldiak

Gaztetxiaren urtemuga

OIARTZUN, Kataxulo gaztetxian - 2008-04-19, 13:30ean

Kataxulo gaztetxiaren 3. urtemuga ospatzeko ekitaldia, bazkaria eta bideo emanaldia izango dira. Bazkarirako txartelak, 8 euroren truke daude salgai. Antolatzailea: Gazte Asanblada

Bertsolaritza

Bertso-poteoa

OIARTZUN, Kataxulo gaztetxetik - 2008-04-19, 18:00etan

Gaztetxeko urtemuga ospatzeko, bertso poteoa izango da gaztetxetik abiatuta. Antolatzailea: Gazte Asanblada

Kirola

Euskal Herriko Txapelketa

OIARTZUN, Beheko Plazako pilotalekuan - 2008-04-19, 15:30ean

Oiarpe eta Villabonako Behar Zanaren arteko norgehiagoka izango da. Euskal Herriko Txapelketako Kimu Sailean lehiatuko dira.

deialdiak

Jolasak eta eskulanak

OIARTZUN, Elizalde Herri Eskolan - 2008-04-19, 16:30ean

6tik 12 urte arteko haurrentzat, jolasak eta eskulanak prestatu dituzte Antolatzailea: Ttak

«  apirila - 2008  »
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
  2 3
24
28 29 30        
             

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa