
deialdiak
Santiago bideari buruzko informazioa eta peregrinatzaileen kredentzialak
PASAIA, Donibanen - 2008-04-01tik 2008-09-28era, 19:00-20:30
Itsas Mendi Elkartean Santiago bideari buruzko informazioa banatuko da eta peregrinatzaileei kredentzialak banatuko zaizkie, apirilaren 2tik hasita, irailaren bukaera arte. 19:00etatik 20:30era joan ahal izango dute nahi dutenek, egunero.
deialdiak
Galiziako bidaiarako izen-ematea
ERRENTERIA-ORERETA - 2008-04-12tik 2008-04-26era
Bienvenido Beraungo Erretiratuen Elkarteak sei eguneko irteera antolatu du Galiziara, ekainaren 9tik 14ra. Bidaiaren prezioa 219 eurokoa da pertsona bakoitzeko, mantenu osoa eta bidaian zehar egingo diren txangoak barne. Bidaian izena emateko interesa dutenek 943 341 538 telefonora deitu behar dute, astelehen, asteazken eta ostiraletan, 10:30etik 13:00etara. Antolatzailea: Beraungo Erretiratuen Elkartea
MENDI IRTEERA
OARSOALDEA, Amazkarren, Garmendin eta Girizian - 2008-04-16tik 2008-04-29era
Maiatzaren 1etik 4ra izango den '7 hiriburuak' ibilaldian izena emateko epea irekita dago. 45 euro kostako da bidaia, eta erdia, gutxienez, ordaindu behar da izena ematerakoan. Antolatzailea: Girizia mendizale taldea
lehiaketak
OARSOALDEA, Gazte Informazio bulegoan - 2008-04-17tik 2008-05-10era, Astelehenetik ostiralera 17:30etik 19:30era; larunbateta, 10:00etatik 13:00etara
12 eta 18 urte arteko oiartzuarrentzako bideo lehiaketa dago martxan. 5 eta 8 minutu arteko bideoak izan behar dute, euskaraz, originalak eta nahi den euskarrian grabatua. Antolatzailea: Gazte Foroa
Kirola
Herriko Txapelketan izen-ematea
OIARTZUN, Oiarpen - 2008-04-21tik 2008-05-15era
Helduen mailako Xanistebanetako Herriko txapelketan izen-ematea irekita dago, banaka edo binaka. 665 713 768 edo 685 736 848 telefonoetara deitu behar edo elkartetik bertatik pasatu. Antolatzailea: Oiarpe
deialdiak
OIARTZUN, Anbulatorioan - 2008-04-22, 18:00etatik 20:00etara
Bi hilean behin izaten den odol erauzketa izango da Antolatzailea: Odol-emaileen Elkartea
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.