Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko urriak 7, Asteartea

Harpidetu zaitez!

Agenda | 2008-05-09

Kirola

entrenamendu hasiera

ERRENTERIA-ORERETA, gure klubean, matadero eraikinean - 2007-10-08tik 2008-08-30era, 7:30

hurrengo hilabetean hibaika arraun taldekoak entrenamenduak hasiko dituzte. Talde honetako partaide izan nahi baduzu urriak 8 astelehena mataderko eraikinetik pasa 7:30, edo idatzi hibaikarraun@yahoo.es zerbait galdetu edo jakin nahi baduzu. anima zaitez Antolatzailea: hibaika arraun taldea

deialdiak

Santiago bideari buruzko informazioa eta peregrinatzaileen kredentzialak

PASAIA, Donibanen - 2008-04-01tik 2008-09-28era, 19:00-20:30

Itsas Mendi Elkartean Santiago bideari buruzko informazioa banatuko da eta peregrinatzaileei kredentzialak banatuko zaizkie, apirilaren 2tik hasita, irailaren bukaera arte. 19:00etatik 20:30era joan ahal izango dute nahi dutenek, egunero.

lehiaketak

I. Bideo Lehiaketa

OARSOALDEA, Gazte Informazio bulegoan - 2008-04-17tik 2008-05-10era, Astelehenetik ostiralera 17:30etik 19:30era; larunbateta, 10:00etatik 13:00etara

12 eta 18 urte arteko oiartzuarrentzako bideo lehiaketa dago martxan. 5 eta 8 minutu arteko bideoak izan behar dute, euskaraz, originalak eta nahi den euskarrian grabatua. Antolatzailea: Gazte Foroa

Kirola

Herriko Txapelketan izen-ematea

OIARTZUN, Oiarpen - 2008-04-21tik 2008-05-15era

Helduen mailako Xanistebanetako Herriko txapelketan izen-ematea irekita dago, banaka edo binaka. 665 713 768 edo 685 736 848 telefonoetara deitu behar edo elkartetik bertatik pasatu. Antolatzailea: Oiarpe

lehiaketak

Xanistebanetako kartel lehiaketa

OIARTZUN, Udaletxeko Kultura Zerbitzuan - 2008-04-23tik 2008-05-31era, 08:00etatik 13:00etara

Xanistebanetako kartel lehiaketa martxan dago. Estilo librean egin daitezke lanak, 70x50 zentimetroko neurrian eta "Xanistebanak 2008" agertzea derrigorrezkoa da Antolatzailea: Oiartzungo Udala

erakusketa

"Hezkuntzaren historia Euskal Herrian"

OIARTZUN, Manuel Lekuona bibliotekan - 2008-05-05tik 2008-05-09era

"Hezkuntzaren historia Euskal Herrian" erakusketa egongo da ikusgai. Antolatzailea: Euskal Herriak Bere Eskola

deialdiak

Herri Urratsera autobusa

OIARTZUN, Haurtzaro Ikastolako idazkaritzan - 2008-05-05tik 2008-05-09era, 08:30etik 16:30era

Herri Urratsera joateko autobusetan izen-ematea irekita dago. 9 euro ordaindu behar da. Antolatzailea: Haurtzaro Ikastola

deialdiak

Umeentzako tailerra

OIARTZUN - 2008-05-09, 17:00etan

Umeentzako globoflexia... tailerrak antolatu dituzte. Gero, argazki herrikoia aterako dute hezkuntza sistema nazionalaren alde. Bukatzeko, txokolatada- Antolatzailea: EHBE

Bertsolaritza

Kontzertua

OIARTZUN, Kontsejupean - 2008-05-09, 22:30ean

Stocolm´s Sindrome taldearen kontzertua Antolatzailea: Herriko bertso eskolak

ekitaldiak

Txomin Perurenari omenaldia

OIARTZUN, Udaletxean - 2008-05-09, 19:00etan

Txomin Perurena txirrindulari ohiari omenaldia egingo diote Antolatzailea: Udala

deialdiak

Azken truk txapelketa

OIARTZUN, Iturri-berri Elkartean - 2008-05-09, 22:00etan

Denboraldiko azken truk txapelketa izango da. Denboraldian parte hartu duten bikoteek, aurretik, afaria izango dute. Lau sari izango dira, eta errepeska ere bai. Hau, doan. Antolatzailea: Iturri-berri

Ikusentzunekoa

EL GACHUPÍN COLORADO laburmetraiaren estrenaldi mundiala

ERRENTERIA-ORERETA, Gaspar Tabernan - 2008-05-09tik 2008-05-09era, 20:00

EL GACHUPÍN COLORADO laburmetraiaren estrenaldi mundiala. Pendejoren azken laburmetraia. Eta honekin batera beste laburmetrai batzuk ere ikusgai izago dira.

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa