Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko uztailak 25, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Agenda | 2008-05-23

Kirola

entrenamendu hasiera

ERRENTERIA-ORERETA, gure klubean, matadero eraikinean - 2007-10-08tik 2008-08-30era, 7:30

hurrengo hilabetean hibaika arraun taldekoak entrenamenduak hasiko dituzte. Talde honetako partaide izan nahi baduzu urriak 8 astelehena mataderko eraikinetik pasa 7:30, edo idatzi hibaikarraun@yahoo.es zerbait galdetu edo jakin nahi baduzu. anima zaitez Antolatzailea: hibaika arraun taldea

deialdiak

Santiago bideari buruzko informazioa eta peregrinatzaileen kredentzialak

PASAIA, Donibanen - 2008-04-01tik 2008-09-28era, 19:00-20:30

Itsas Mendi Elkartean Santiago bideari buruzko informazioa banatuko da eta peregrinatzaileei kredentzialak banatuko zaizkie, apirilaren 2tik hasita, irailaren bukaera arte. 19:00etatik 20:30era joan ahal izango dute nahi dutenek, egunero.

lehiaketak

Xanistebanetako kartel lehiaketa

OIARTZUN, Udaletxeko Kultura Zerbitzuan - 2008-04-23tik 2008-05-31era, 08:00etatik 13:00etara

Xanistebanetako kartel lehiaketa martxan dago. Estilo librean egin daitezke lanak, 70x50 zentimetroko neurrian eta "Xanistebanak 2008" agertzea derrigorrezkoa da Antolatzailea: Oiartzungo Udala

deialdiak

1958an jaiotakoen jaiak

OIARTZUN - 2008-05-12tik 2008-05-31era

1958an jaiotako oiartzuarrek edo Oiartzunen bizi direnek ospakizuna egingo dute. Izena emateko gorozti@teleline.es, mitxelenagarazi@telefonica.net, mitxelena.i@euskalnet.net helbideetara idatzi behar da edo 635 207 289 (Joxemari), 651 706 881 (Pako) edo 670 407 601 (Joxemari) telefonoetara deitu behar da.

MENDI IRTEERA

Bisaurinera zeharkaldia

OIARTZUN - 2008-05-14tik 2008-06-09era

Bisaurin mendiaren zeharkaldira joateko izen-ematea irekita dago. 25 euroren truke, garraioa eta aterpea ordainduta daude.

Kirola

Herri kirolen taldea osatzeko deia

OIARTZUN - 2008-05-15tik 2008-05-23era

UEMA Eguneko herri kirol taldea osatzeko lagun bila ari dira. Lau neska eta lau mutil ariko dira lehian.

deialdiak

Saharako haurrak udan hartzeko familia bila

OIARTZUN, 943 490 142 edo 605 713 692 telefonoetan - 2008-05-16tik 2008-05-29era

Saharako umeak udako bi hilabeteetan etxean hartzeko prest dauden hamar familiaren bila ari dira Antolatzailea: El-Watan Elkartea

erakusketa

"Nafarroa, euskal estatua" erakusketa

OIARTZUN, Udaletxeko areto nagusian - 2008-05-20tik 2008-06-02era

"Nafarroa, euskal estatua", Nabarralderen erakusketa dago ikusgai Antolatzailea: Udala

Musika

Xanistebanetako pala txapelketa

OIARTZUN, Mirenen, Makutson eta Amazkarren - 2008-05-21tik 2008-06-09era

Xanistebanetako pala txapelketan bikoteka parte hartzeko izen-ematea irekita dago. Bikote bakoitzak 6 euro ordaindu beahr ditu parte hartzeko. Antolatzailea: Giriziako Pilota Saila eta Kataxulo Gaztetxia

antzerkia

Antzerki saioa

Lezo, Gezala Auditoriumean - 2008-05-23, 20:00etan

Udalak antolatutako III. Antzerki Topaketaren baitan Dar-Dar produkzioak antzerki taldeak 'Gaurko menua' antzezlana aurkeztuko du Gezala Auditoriumean, 20:00etatik aurrera. Sarrera 10 euroren truke. Antolatzailea: Lezoko Udala

deialdiak

Gazte Eguneko bilera

OIARTZUN, Kataxulo Gaztetxian - 2008-05-23, 19:30ean

Xanistebanetako Gazte Eguna prestatzeko lehenengo bilera egingo dute. 16 urtez gorako gazte oiartzuar guztiei luzatu diete deia Antolatzailea: Kataxuloko gazte asanblada

Kirola

Ur jolasak

Lezo, Altzate igerilekuan - 2008-05-23, 17:00

Altzate igerilekuan haurrentzako ur jolasak antolatu dituzte 6 eta 8 urte arteko gaztetxoentzat, 17:00etan.

Kirola

Ur jolasak

Lezo, Altzate igerilekuan - 2008-05-23, 18:15

Altzate igerilekuan ur jolasak antolatu dituzte 9 urtetik 12 urte arteko gaztetxoentzako 18:15etik aurrera.

Musika

Kontzertua

OIARTZUN, Udaletxeko areto nagusian - 2008-05-23, 15:15ean

6tik 10 urte arteko ikasleen kontzertua Antolatzailea: Ibargain Musika Eskola

Musika

Kontzertua

OIARTZUN, Udaletxeko areto nagusian - 2008-05-23, 19:30ean

Bakarlari, bikote, hiruko eta talde txikien kontzertuak Antolatzailea: Ibargain Musika Eskola

deialdiak

Afarirako txartelak

OIARTZUN, Garmendin, Amazkarren eta AEK-n - 2008-05-23tik 2008-05-30era

X. Sagardo Lehiaketako txartelak salgai daude 18 euroren truke. Afaritarako arraina, txulepta, gazta, irasagarra eta kafea izango dira. Antolatzailea: Intxixu AEK euskaltegia

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa