Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko irailak 8, Astelehena

Harpidetu zaitez!

Agenda | 2008-05-31

Kirola

entrenamendu hasiera

ERRENTERIA-ORERETA, gure klubean, matadero eraikinean - 2007-10-08tik 2008-08-30era, 7:30

hurrengo hilabetean hibaika arraun taldekoak entrenamenduak hasiko dituzte. Talde honetako partaide izan nahi baduzu urriak 8 astelehena mataderko eraikinetik pasa 7:30, edo idatzi hibaikarraun@yahoo.es zerbait galdetu edo jakin nahi baduzu. anima zaitez Antolatzailea: hibaika arraun taldea

deialdiak

Santiago bideari buruzko informazioa eta peregrinatzaileen kredentzialak

PASAIA, Donibanen - 2008-04-01tik 2008-09-28era, 19:00-20:30

Itsas Mendi Elkartean Santiago bideari buruzko informazioa banatuko da eta peregrinatzaileei kredentzialak banatuko zaizkie, apirilaren 2tik hasita, irailaren bukaera arte. 19:00etatik 20:30era joan ahal izango dute nahi dutenek, egunero.

lehiaketak

Xanistebanetako kartel lehiaketa

OIARTZUN, Udaletxeko Kultura Zerbitzuan - 2008-04-23tik 2008-05-31era, 08:00etatik 13:00etara

Xanistebanetako kartel lehiaketa martxan dago. Estilo librean egin daitezke lanak, 70x50 zentimetroko neurrian eta "Xanistebanak 2008" agertzea derrigorrezkoa da Antolatzailea: Oiartzungo Udala

deialdiak

1958an jaiotakoen jaiak

OIARTZUN - 2008-05-12tik 2008-05-31era

1958an jaiotako oiartzuarrek edo Oiartzunen bizi direnek ospakizuna egingo dute. Izena emateko gorozti@teleline.es, mitxelenagarazi@telefonica.net, mitxelena.i@euskalnet.net helbideetara idatzi behar da edo 635 207 289 (Joxemari), 651 706 881 (Pako) edo 670 407 601 (Joxemari) telefonoetara deitu behar da.

MENDI IRTEERA

Bisaurinera zeharkaldia

OIARTZUN - 2008-05-14tik 2008-06-09era

Bisaurin mendiaren zeharkaldira joateko izen-ematea irekita dago. 25 euroren truke, garraioa eta aterpea ordainduta daude.

erakusketa

"Nafarroa, euskal estatua" erakusketa

OIARTZUN, Udaletxeko areto nagusian - 2008-05-20tik 2008-06-02era

"Nafarroa, euskal estatua", Nabarralderen erakusketa dago ikusgai Antolatzailea: Udala

Musika

Xanistebanetako pala txapelketa

OIARTZUN, Mirenen, Makutson eta Amazkarren - 2008-05-21tik 2008-06-09era

Xanistebanetako pala txapelketan bikoteka parte hartzeko izen-ematea irekita dago. Bikote bakoitzak 6 euro ordaindu beahr ditu parte hartzeko. Antolatzailea: Giriziako Pilota Saila eta Kataxulo Gaztetxia

Musika

Kontzertua

OIARTZUN, Udaletxeko areto nagusian - 2008-05-31, 20:30

Eibarko Sostoa abesbatzak eta herriko Lartaunek kontzertua eskainiko dute Antolatzailea: Lartaun Abesbatza

Musika

Kontzertuak

OIARTZUN, Kataxulo gaztetxian - 2008-05-31, 22:00etan

Hesian, Eutsi, Uko eta NPJ taldeen kontzertua izango da. Sarrera, 3 euroren truke. Antolatzailea: Kataxuloko gazte asanblada

ekitaldiak

XIX. Sagardo Eguna

OIARTZUN, Doneztebe plazan eta Donibane kalean - 2008-05-31, 17:55ean

Sagardo Egunari hasiera emango diote txotxarekin. 13 sagardotegik hartuko dute aurten parte Antolatzailea: Intxixu AEK euskaltegia

deialdiak

Puzgarriak eta tailerrak

OARSOALDEA, Euskal Herria plazan - 2008-05-31, 17:30ean

6tik 12 urte arteko haurrentzako tailerrak eta puzgarriak antolatuko dituzte

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa