Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko abenduak 5, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Agenda | 2008-06-24

deialdiak

Santiago bideari buruzko informazioa eta peregrinatzaileen kredentzialak

PASAIA, Donibanen - 2008-04-01tik 2008-09-28era, 19:00-20:30

Itsas Mendi Elkartean Santiago bideari buruzko informazioa banatuko da eta peregrinatzaileei kredentzialak banatuko zaizkie, apirilaren 2tik hasita, irailaren bukaera arte. 19:00etatik 20:30era joan ahal izango dute nahi dutenek, egunero.

lehiaketak

Hitz Goxoen Lehiaketa Kitzikagarria

ERRENTERIA-ORERETA, Herriko sei tabernetan - 2008-06-06tik 2008-07-19era

Lehiaketan parte hartzeko taberna batzuetan dauden kutxatxoetan sartu beharko dira hitz goxoak. Irabzleak Gaztelu ostatuan otordu bat irabaziko du. Antolatzailea: Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea

lehiaketak

Madalenetako XI. Pegatina Lehiaketa

ERRENTERIA-ORERETA - 2008-06-09tik 2008-06-27era

Lanak 181 Posta Kutxara bidali beharko da.
Pegatinak txuri-beltzean edo koloretan izan daitezke.
Neurriak, laukizuzenak 10 x 8 zm, eta biribilak 10 zm-ko diametroa.
Egile bakoitzak hiru lan aurkeztuko ditu gehienez.
Sariak, irabazleak 300 euro, eta akzesit sariak 100 euro.

deialdiak

Aitor Txiki I. Futbito Txapelketako izen-ematea

OIARTZUN, Amazkar tabernan edo 943 492 783 telefonoan - 2008-06-11tik 2008-06-29era

Xanistebanetako futbito txapelketan izen-ematea irekita dago. 12 laguneko taldeak izan daitezke gehienez. 80 euro ordaindu behar da izen-emateko orduan. Ligaxka moduan jokatuko dira partidak eta uztailaren 2an banatuko da egutegia

deialdiak

1978ko kintoen bazkaria

OIARTZUN - 2008-06-13tik 2008-09-01era

1978ko kintoen bazkaria antolatu dute, herrian bizi edo ikasitakoentzat.
Joan nahi dutenek, 20 euro sartu beharko dute Kutxako 0126459999 kontu korrontean, izen-abizenak adieraziz.
Bazkaria Ergoiengo Tolare jatetxean izango da irailaren 27an.
Informazio gehiago: 637 201 749 (Ekaitz)

Ikastaroak

udako euskara ikastaroak

ERRENTERIA-ORERETA, Errenteriako Udal Euskaltegian-Mikel Zabaleta kalean - 2008-06-23tik 2008-07-18era

Egunean 3 edo 5 orduz, goizez.
Izena emateko: ekainaren 18ra arte.
Telefono zenbakia: 943 44 96 80
Antolatzailea: Udal Euskaltegia

erakusketa

Arau Ordezkatzaileen erakusketa

OIARTZUN, Manuel Lekuona bibliotekan - 2008-06-23tik 2008-06-27era, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara

Arau Ordezkatzaileei buruzko erakusketa egongo da ikusgai Antolatzailea: Oiartzungo Udala

deialdiak

Japoniako astea

OARSOALDEA, Honbun - 2008-06-23tik 2008-06-27era, 11:00etatik 12:00etara

6tik 12 urte arteko haurrak Japoniako kulturara hurbiltzeko ikastaroa izango da. Egunero zerbait ezberdina egingo dute: kenpo, bonsai lanketa, shodo, kapoerita eta manga. Antolatzailea: Kale Ekintza eta Honbu

deialdiak

Xanistebanetako Jai Batzordea

OIARTZUN, Manuel Lekuona bibliotekan - 2008-06-24, 19:00etan

Xanistebanetako hirugarren jai batzordea izango da Antolatzailea: Kultura Batzordea

deialdiak

Danborradako entseguak

OIARTZUN, Haurtzaro Ikastolako gela nagusian - 2008-06-24, 18:30ean

Xanistebanetako haurren danborradako lehenengo entsegua izango da. Astearte eta ostiraletan izango dira. Antolatzailea: Ergoiengo Jai Batzordea

deialdiak

Jai Batzordea

OIARTZUN, Manuel Lekuona bibliotekan - 2008-06-24, 19:00etan

Xanistebanetako jai batzordeko hirugarren bilera izango da Antolatzailea: Kultura Saila

deialdiak

Odol erauzketa

OIARTZUN, Anbulatorioan - 2008-06-24, 18:00etatik 20:00etara

Odol erauzketa izango da Antolatzailea: Oiartzungo Odol Emaileen Elkartea

erakusketa

'Homosexualak historian zehar' erakusketa

ERRENTERIA-ORERETA, Xenpelar Etxean - 2008-06-24tik 2008-07-09era, Astelehenetik larunbatera 17:00etatik 20:00etara

Gehituk antolatutako 'Homosexualak historian zehar' zehar erakusketa Xenpelar Etxean. Antolatzailea: Gehitu

«  ekaina - 2008  »
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
            1
19
29
           

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa