Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko azaroak 20, Osteguna

Harpidetu zaitez!

Agenda | 2008-09-04

deialdiak

Santiago bideari buruzko informazioa eta peregrinatzaileen kredentzialak

PASAIA, Donibanen - 2008-04-01tik 2008-09-28era, 19:00-20:30

Itsas Mendi Elkartean Santiago bideari buruzko informazioa banatuko da eta peregrinatzaileei kredentzialak banatuko zaizkie, apirilaren 2tik hasita, irailaren bukaera arte. 19:00etatik 20:30era joan ahal izango dute nahi dutenek, egunero.

deialdiak

Inude eta artzainen desfileko jantziak jasotzea

Lezo, Murixkaren lokalean - 2008-09-01tik 2008-09-11era, 19:00etatik 20:00etara

Inude eta artzainen desfilean parte hartzeko jantzien bila pasatu behar da Murixkaren lokaletik 19:00etatik 20:00etara. astelehenetik ostegunera. Ostiraletan lokala itxita egongo da. Antolatzailea: Murixka Dantza Taldea

erakusketa

Erakusketa

OIARTZUN, Garmendi txokolategian - 2008-09-03tik 2008-09-30era

Kristina Edurne Mendiluze Atensaren oleozko lanak daude ikusgai Antolatzailea: Garmendi txokolategia

deialdiak

Santakrutz bazkaria

Lezo, Txingurri tabernan - 2008-09-03tik 2008-09-08era

Herriko gazte talde batek antolatuta, 'Santakrutz bazkaria' izango da hilaren 14an. Bazkarira joan nahi duen edonork hilaren 8a baino lehen txartela erosi eharko du Txingurri tabenan 20 eurogatik. Hilaren 14an jatetxera joateko hitzordua 13:30ean Txingurri tabernan egin dute. Arrantzalez jantzita joateko deia egin dute antolatzaileek.

Kirola

Josetxo Etxandi Pilota Oroitaldiaren 33. aldia

Lezo, Bekoerrota Kiroldegiko frontoian - 2008-09-04, 18:30

Josetxo Etxandi Pilota Oroitaldiaren 33. aldiaren baitan, Maila Federatuan, Galarzak eta Bergerak, Zubiriren eta Ezkurdiaren kontra pilota txapelketa jokatuko dute. Gero, Muguruzak eta Bengoetxeak, Lemuno eta Alberdiren kontra aritu beharko dute.

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa