Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko abenduak 5, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Agenda | 2008-10-04

deialdiak

TELP ikastaroan izen-ematea

OIARTZUN, Oiartzungo Udaleko Euskara Zerbitzuan - 2008-10-01tik 2008-10-08era

TELP ikastaroa antolatu dute 20 lagunentzat, doan. Izena emateko, 943 493 842 telefonora deitu behar edo euskara@oiartzun.org helbidera idatzi. Imanol Minerrek koordinatuko du. Antolatzailea: Udaleko Euskara Zerbitzua

deialdiak

1949an jaiotakoentzako bazkaria

Lezo - 2008-10-01tik 2008-10-15era

1949an Lezon jaio eta bizi direnentzako bazkaria antolatu du herritar talde batek Oriotarra jatetxean. Hilaren 18an egingo dute bazkaria, baina hilaren 15a baino lehen sartu behar dira 35 euro Kutxako kontu korronte honetan: 2101 0052 240123544181.

erakusketa

'Ero-apuntes' erakusketa

ERRENTERIA-ORERETA, Mikelazulo Kultur Elkartean - 2008-10-01tik 2008-10-31era

Erotika homosexualaren inguruko marrazki saila dago ikusgai egunotan Mikelazulo Kultur Elkartean. Iņaki Saratxaga bilbotarraren erakusketa urria osoan zehar ikusteko aukera egongo da asteartetik igandera Antolatzailea: Mikelazulo Kultur Elkartean

deialdiak

ERRENTERIA-ORERETA - 2008-10-04

1948an jaiotakoen bazkaria urriaren 4ean izango dela jakinarazi dute hitzorduaren antolatzaileek. Halaber, aurten, 60 urte bete dituzten herritarrei bazkarian parte hartzeko deia egin diete.
1948an jaiotakoen bazkaria eta ondorengo dantzaldia Lintzirin jatetxean izango da. Izena eman nahi dutenek 50 euro sartu behar dituzteEuskadiko Kutxako 0111221774 kontu korrontean. Informazio gehiago 678 650 551 telefonoan eskura daiteke.

Musika

Kontzertua

OIARTZUN, Goiko Eskolan - 2008-10-04, 23:00etan

Goiko Eskolaren 8. urtemuga ospatzeko, funky kontzertua izango da Funkiriki, Priscila eta Love Boat taldeekin. Aurretik, afaria izango da 21:00etan Antolatzailea: Goiko Eskola

Musika

Zazpigarren urtemuga

OIARTZUN, Pagoan - 2008-10-04, 18:00etatik aurrera

Aretoaren zazpigarren urtemuga ospatzeko, DJ saioak: Alexander Kowalski eta Kiki. 19:00etatik 22:00etara, Juantxi, Demian eta Itoitzmentallook-en saioa berezia Antolatzailea: Pagoa

Hitzaldia

Haur minbiziari buruzko jardunaldia

OIARTZUN, Udaletxeko areto nagusian - 2008-10-04, 10:30etik 13:00etara

Haur minbiziari buruzko jardunaldietan, adituen hitzaldiak izango dira

deialdiak

Gaztain biltzea

OIARTZUN, Doneztebe plazan - 2008-10-04, 10:00etan

Urteroko gaztain jatea egiteko, gaztainak biltzera joateko deia Antolatzailea: Kataxulo Gaztetxia

deialdiak

Kale Ekintza

OIARTZUN, Doneztebe plazan - 2008-10-04, 10:30ean

Antzinako jolasak, tailerrak... antolatu dituzte. Antolatzailea: Ttak

deialdiak

1958an jaiotako antxotarrek bazkaria egingo dute

PASAIA, Antxon - 2008-10-04

1958an jaiotako antxotarrei deialdia egin diete urriaren 25ean biltzeko. Adiskidantza bazkaria egingo dute egun horretan, aurten 50 urte bete dituztela ospatzeko. Joan nahi dutenek izena eman behar dute, honoko telefonoetara deituta: 943 340 064 (Arantxa), 699 883 297 (Rome) edo 671 071 531. Horrez gain, Banco Guipuzcoano banketxeko kontu korronte honetan 50 euro sartu beharko dituzte: 0042.0041.87.0110025070. Urriaren 25erako zita 13:30ean egin dute, Antxoko Mimos tabernan.

Bidaiak

Trintxerpeko Erretiratuen Elkartearekin, Nafarroara

PASAIA, Trintxerpe - 2008-10-04

Trintxerpeko Erretiratuen Elkarteak bidaia antolatu du urriaren 16rako, Nafarroara: Lekunberri, Aralarko San Migel, Iruņea eta Almandoz ezagutuko dituzte. Bidaiaren prezioa 23 eurokoa da, eta Erretiratuen Elkartean bertan dago izena emateko zerrenda jarria, 11:00etatik 13:00etara, egunero. Urriaren 16ko bidaia 08:30ean aterako da Trintxerpetik.

Bidaiak

Iratxera bidaia egingo dute Donibaneko Aiton-Amunen Elkartekoek

PASAIA, Donibanen - 2008-10-04

Azaroaren 5ean Iratxera (Nafarroa) bidaia antolatu du Donibaneko Aiton-Amunen Elkarteak. Joan nahi dutenak egunero psatu daitezke Elkartearen egoitzatik 16:00etatik 18:30era izena ematera. Antolatzailea: Aiton-Amunen Elkartea

MENDI IRTEERA

Jaizkibelen Nafarroako Birako 46, etapa

PASAIA, Antxon - 2008-10-04

Urriaren 12an Jaizkibel Mendizale Taldeak Nafarroako Biraren 46. etapa egingo du, San Martinen Harritik Belagoako aterpetxeraino. 17 kilometro ditu etapak. Joateko asmoa dutenek Elkarteko egoitzatik pasatu behar dute izena ematera, Antxoko Oarso kaleko 4. zenbakian. Irteerak 15 euroko prezioa du. Antolatzailea: Jaizkibel Mendizale Elkartea

lehiaketak

Jaizkibelen mus txapelketa

PASAIA, Antxon - 2008-10-04tik 2008-10-09era

Jaizkibel Mendizale Elkarteak urteroko mus txapelketa antolatu du. 13an hasiko dira partidak jokatzen, baina parte hartzeko izena emateko azken eguna urriaren 9a da: izena emango duten bikoteek sei euro ordaindu behar dituzte. Partehartzaileek Elkartearen egoitzan eman behar dute izena. Antxoko Oarso kaleko 4, zenbakian dago. Antolatzailea: Jaizkibel Mendizale Elkartea

deialdiak

Pasai Donibane-Koxtapen arraunean hasi nahi duten haurrentzako deialdia

PASAIA, Donibanen - 2008-10-04

Pasai Donibane-Koxtape Arraun Elkarteak jakitera eman du arraunean hasi nahi duten 12 urtetik gorako haurrek izen-emate epea zabalik dutela. Hori egiteko, astelehenetik ostiralera Arraun Elkarteko egoitzatik pasatu behar da, 19:00etatik 21:00etara. 943 524 166 telefonora dei daiteke ere bai. Antolatzailea: Pasai Donibane-Koxtape Arraun Elkartea

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa