Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko abenduak 5, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Agenda | 2008-10-05

deialdiak

TELP ikastaroan izen-ematea

OIARTZUN, Oiartzungo Udaleko Euskara Zerbitzuan - 2008-10-01tik 2008-10-08era

TELP ikastaroa antolatu dute 20 lagunentzat, doan. Izena emateko, 943 493 842 telefonora deitu behar edo euskara@oiartzun.org helbidera idatzi. Imanol Minerrek koordinatuko du. Antolatzailea: Udaleko Euskara Zerbitzua

deialdiak

1949an jaiotakoentzako bazkaria

Lezo - 2008-10-01tik 2008-10-15era

1949an Lezon jaio eta bizi direnentzako bazkaria antolatu du herritar talde batek Oriotarra jatetxean. Hilaren 18an egingo dute bazkaria, baina hilaren 15a baino lehen sartu behar dira 35 euro Kutxako kontu korronte honetan: 2101 0052 240123544181.

erakusketa

'Ero-apuntes' erakusketa

ERRENTERIA-ORERETA, Mikelazulo Kultur Elkartean - 2008-10-01tik 2008-10-31era

Erotika homosexualaren inguruko marrazki saila dago ikusgai egunotan Mikelazulo Kultur Elkartean. Iņaki Saratxaga bilbotarraren erakusketa urria osoan zehar ikusteko aukera egongo da asteartetik igandera Antolatzailea: Mikelazulo Kultur Elkartean

lehiaketak

Jaizkibelen mus txapelketa

PASAIA, Antxon - 2008-10-04tik 2008-10-09era

Jaizkibel Mendizale Elkarteak urteroko mus txapelketa antolatu du. 13an hasiko dira partidak jokatzen, baina parte hartzeko izena emateko azken eguna urriaren 9a da: izena emango duten bikoteek sei euro ordaindu behar dituzte. Partehartzaileek Elkartearen egoitzan eman behar dute izena. Antxoko Oarso kaleko 4, zenbakian dago. Antolatzailea: Jaizkibel Mendizale Elkartea

deialdiak

Iragorriko hobi komuneko hezurren lurperatzea

OIARTZUN, Kanposantuan - 2008-10-05, 11:00etan

Iaz Iragorriko hobi komunean topatutako hezurrak Kanposantuko Gudarien Omenezko eskulturan lurperatuko dituzte Antolatzailea: Katin Ttiki Elkartea

Musika

DJ saioa

OIARTZUN, Iurritan - 2008-10-05, 00:30ean

Elektro-minimal-techno musika gaua izango da, DJ eta VJ hauekin: Carlos, Ivan, Urtzi, Botas, Gusi, Wernan, Alberto Muņoz, Longo, D-Peche, K-lamar, Oscar Da Silva, Piloto eta @lberto Mingo. Antolatzailea: Iurrita

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa