
deialdiak
1949an jaiotakoentzako bazkaria
Lezo - 2008-10-01tik 2008-10-15era
1949an Lezon jaio eta bizi direnentzako bazkaria antolatu du herritar talde batek Oriotarra jatetxean. Hilaren 18an egingo dute bazkaria, baina hilaren 15a baino lehen sartu behar dira 35 euro Kutxako kontu korronte honetan: 2101 0052 240123544181.
erakusketa
ERRENTERIA-ORERETA, Mikelazulo Kultur Elkartean - 2008-10-01tik 2008-10-31era
Erotika homosexualaren inguruko marrazki saila dago ikusgai egunotan Mikelazulo Kultur Elkartean. Iņaki Saratxaga bilbotarraren erakusketa urria osoan zehar ikusteko aukera egongo da asteartetik igandera Antolatzailea: Mikelazulo Kultur Elkartean
deialdiak
Lezo, Txitxardinbeltza jatetxean - 2008-10-10tik 2008-10-18era
Herritar talde batek 1955. urtean jaiotakoentzako bazkaria antolatu du. Aipatutako bazkaria hilaren 18an egingo dute Lasarteko Txitxardinbeltza jatetxean. Hara joateko autobusa antolatu dute, eta herriko taxi geltokitik, 13:30ean, aterako dela adierazi dute. Dena den, bazkarira joateko interesa dutenek aldez aurretik 50 euro sartu beharko dituzte honako Euskadiko Kutxako kontu korrontean: 3035 0125 1212 5103 2563. Antolatzailea: Herritar talde bat
Bertsolaritza
Xenpelar Bertso Eskolak ikasturte berriaren hasiera
ERRENTERIA-ORERETA - 2008-10-10
Xenpelar Bertso Eskolak datorren ostiralean ekingo dio ikasturte berriari. Beste urtebetez bertsolaritza herrian errotzea izango dute helburu Xenpelarrekoek.
2008ko maiatzera arte iraungo du ikasturteak; ohi bezala, ostiralero izango dira eskolak, Orereta Ikastolak Koldo Mitxelena plazan duen eraikinean, 19:00etatik 21:00etara. Bertso Eskolako partaideek bertsoa eta kantua landuko dituztela azaldu dute.
deialdiak
Lezo - 2008-10-10tik 2008-10-18era
Herritar talde batek 1953. urtean jaiotakoentzako bazkaria antolatu du. Aipatutako ospakizuna hilaren 18an egingo dute. Iriarte-Enea jatetxean bazkalduko dute, eta bertara joateko hitzordua 14:00etan egin dute. Bazkariaren inguruan informazio gehiago nahi izanez gero, 943 524 624 telefonora deitu.
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.