
deialdiak
1949an jaiotakoentzako bazkaria
Lezo - 2008-10-01tik 2008-10-15era
1949an Lezon jaio eta bizi direnentzako bazkaria antolatu du herritar talde batek Oriotarra jatetxean. Hilaren 18an egingo dute bazkaria, baina hilaren 15a baino lehen sartu behar dira 35 euro Kutxako kontu korronte honetan: 2101 0052 240123544181.
erakusketa
ERRENTERIA-ORERETA, Mikelazulo Kultur Elkartean - 2008-10-01tik 2008-10-31era
Erotika homosexualaren inguruko marrazki saila dago ikusgai egunotan Mikelazulo Kultur Elkartean. Iņaki Saratxaga bilbotarraren erakusketa urria osoan zehar ikusteko aukera egongo da asteartetik igandera Antolatzailea: Mikelazulo Kultur Elkartean
deialdiak
Lezo, Txitxardinbeltza jatetxean - 2008-10-10tik 2008-10-18era
Herritar talde batek 1955. urtean jaiotakoentzako bazkaria antolatu du. Aipatutako bazkaria hilaren 18an egingo dute Lasarteko Txitxardinbeltza jatetxean. Hara joateko autobusa antolatu dute, eta herriko taxi geltokitik, 13:30ean, aterako dela adierazi dute. Dena den, bazkarira joateko interesa dutenek aldez aurretik 50 euro sartu beharko dituzte honako Euskadiko Kutxako kontu korrontean: 3035 0125 1212 5103 2563. Antolatzailea: Herritar talde bat
deialdiak
Lezo - 2008-10-10tik 2008-10-18era
Herritar talde batek 1953. urtean jaiotakoentzako bazkaria antolatu du. Aipatutako ospakizuna hilaren 18an egingo dute. Iriarte-Enea jatetxean bazkalduko dute, eta bertara joateko hitzordua 14:00etan egin dute. Bazkariaren inguruan informazio gehiago nahi izanez gero, 943 524 624 telefonora deitu.
Musika
OIARTZUN, Pagoan - 2008-10-11, 18:00etatik aurrera
Aretoaren zazpigarren urtemuga ospatzeko, DJ saioa: Christian Wunsch, Kike Pravda, Phunqmatic, David Rojas, Alberto Jibaja eta Pepote Antolatzailea: Pagoa
Ikastaroak
OIARTZUN, Manuel Lekuona bibliotekan - 2008-10-11, 10:00etatik 13:30era
TELP ikastaroaren lehen saioa izango da Antolatzailea: Udaleko Euskara Zerbitzua
jaiak
ERRENTERIA-ORERETA - 2008-10-11
11:00etan aldarrikapen kalejira.
12:00etan bertso saioa.
13:00etan ekitaldia Foru plazan.
14:00etan bazkari herrikoia.
Ondoren, kantu kantari ariko dira.
17:00etan jokoak.
19:30ean kontzertuak: Pikutara, Ekintza Zuzena, Xaui, Luz de Putas eta talde sorpresa bat.
1:30ean karaokea.
deialdiak
Euskaldunzahar eta euskaldunberrien arratsaldepasa
OIARTZUN, Aierdi baserrian - 2008-10-11, 17:00etan
Ergoiengo adinekoen eta euskara ikasleen arteko solasaldia Antolatzailea: Intxixu Herri Kultur Lantaldea
jaiak
OIARTZUN, Doneztebe plazan - 2008-10-11, 16:00etan
IV. Garagardo Festaren baitan, truk txapelketa izango da. Egunean bertan eman beharko dute izena. Sariak herriko komertzioek emandakoak izango dira
jaiak
OIARTZUN, Doneztebe plazan - 2008-10-11, 16:30ean
Zirko tailerra, puzgarriak eta txokolatada izango dira 6tik 12 urte arteko haurrentzat, IV. Garagardo Festaren antolatzaileekin batera prestatuta Antolatzailea: Ttak
deialdiak
Oarsoaldeko Ikasle Egun txikia
ERRENTERIA-ORERETA, Orereta herrian - 2008-10-11tik 2008-10-11era, Goizeko 11:00
Ikasle Abertzaleak antolakundeak 20 urte betetzen ditu aurten euskal ikasleon eskubideen aldeko borrokan lanean hasi zenetik.
Honen harira, eta azken urteotan ospatzen den Ikasle Egunaren inguruan, 20 urteak modu berezi batean ospatzeko, herriz herriko dinamika bat jarriko du martxan Azaroaren 22an Erandion ospatuko den Ikasle Egunera bitarte. Datorren Larunbatean Oreretan hasi eta astez aste Ikasle Egun txikiak burutuko dira Euskal Herriko hainbat herri eta eskualdetan.
Oreretan emango zaio hasiera dinamika honi, goizean goizetik, 11:00ak aldera trikitiaz eta panderoz girotutako kalejira errebindikatibo batekin. 12:00etan Bertso saioa izango da Beņat Gaztelumendi, Unai Gaztelumendi, Alaia Martin eta Arkaitz Oiartzabal bertsolarien eskutik.
13:00etan Ekitaldia egingo da Oreretako Foruen Plazan eta 14:00etan hasiko den bazkariak jarraituko dio honi. Bazkariaren ostean kantaldia izango da.
17:00etan jolasak egingo dira Foruen Plazan.
19:30etan Kontzertuak hasiko dira Gaztetxean (Xau, Ekintza Zuzena, Luz de Putas eta gehiago...) eta honi 01:30etan hasiko den Karaokeak jarraituko dio. Gau osoan zehar luzatuko den festarekin amaitzeko. Antolatzailea: Ikasle Abertzaleak
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.