
deialdiak
1949an jaiotakoentzako bazkaria
Lezo - 2008-10-01tik 2008-10-15era
1949an Lezon jaio eta bizi direnentzako bazkaria antolatu du herritar talde batek Oriotarra jatetxean. Hilaren 18an egingo dute bazkaria, baina hilaren 15a baino lehen sartu behar dira 35 euro Kutxako kontu korronte honetan: 2101 0052 240123544181.
erakusketa
ERRENTERIA-ORERETA, Mikelazulo Kultur Elkartean - 2008-10-01tik 2008-10-31era
Erotika homosexualaren inguruko marrazki saila dago ikusgai egunotan Mikelazulo Kultur Elkartean. Iņaki Saratxaga bilbotarraren erakusketa urria osoan zehar ikusteko aukera egongo da asteartetik igandera Antolatzailea: Mikelazulo Kultur Elkartean
deialdiak
Lezo, Txitxardinbeltza jatetxean - 2008-10-10tik 2008-10-18era
Herritar talde batek 1955. urtean jaiotakoentzako bazkaria antolatu du. Aipatutako bazkaria hilaren 18an egingo dute Lasarteko Txitxardinbeltza jatetxean. Hara joateko autobusa antolatu dute, eta herriko taxi geltokitik, 13:30ean, aterako dela adierazi dute. Dena den, bazkarira joateko interesa dutenek aldez aurretik 50 euro sartu beharko dituzte honako Euskadiko Kutxako kontu korrontean: 3035 0125 1212 5103 2563. Antolatzailea: Herritar talde bat
deialdiak
Lezo - 2008-10-10tik 2008-10-18era
Herritar talde batek 1953. urtean jaiotakoentzako bazkaria antolatu du. Aipatutako ospakizuna hilaren 18an egingo dute. Iriarte-Enea jatetxean bazkalduko dute, eta bertara joateko hitzordua 14:00etan egin dute. Bazkariaren inguruan informazio gehiago nahi izanez gero, 943 524 624 telefonora deitu.
deialdiak
OIARTZUN, Haurtzaro Ikastolako idazkaritzan - 2008-10-13tik 2008-10-16era, 08:30etik 13:00etara eta 14:30etik 16:30era
10 euroren truke, Nafarroa Oinezera joateko autobusean izena emateko aukera irekita dago Antolatzailea: Haurtzaro Ikastola
Kirola
itsas mendiren x. pala txapelketa
PASAIA, donibaneko pilotalekuan - 2008-10-14, 19
6. jardunaldia
19.00: narkis-xanti/iņaki-mateos.
20.00: urko-jokin/arkaitz-xibu.
Hitzaldia
Lezo, Euskara eta Kultura Aretoan - 2008-10-14, 19:00etatik 20:30era
'Emakume, ezagutu zure eskubideak' izenburupean emakumeei zuzendutako hitzaldiak antolatu ditu Gaxuxa Emakume Elkarteak Euskara eta Kultura Aretoan, 19:00etatik 20:30era. Antolatzailea: Gaxuxa Emakume Taldea
deialdiak
1958an jaiotako antxotarrek bazkaria egingo dute
PASAIA, Antxo - 2008-10-14tik 2008-10-25era
1958 urtean jaiotako antxotar talde bat bildu da belaunaldi bereko herritarren bazkari bat antolatzeko. Hilaren 25ean izango da bazkaria. Beraz, aurten 50 urte bete edo beteko dituzten antxotarrei agertzeko eskatu diete. Bazkarira joan nahi dutenek honako telefonoetara deituta eman dezakete izena: 943 340 064 (Arantxa); 699 883 297 (Rome) eta 671 071 531. Izena emateaz gain, Banco Guipuzcoano banketxeko kontu honetan 50 euro sartu behar dituzte interesatuek: 0042 0041 87 0110025070. Hilaren 25ean Mimos tabernaren parean egin dute zita, 13:30ean.
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.