
erakusketa
ERRENTERIA-ORERETA, Mikelazulo Kultur Elkartean - 2008-10-01tik 2008-10-31era
Erotika homosexualaren inguruko marrazki saila dago ikusgai egunotan Mikelazulo Kultur Elkartean. Iņaki Saratxaga bilbotarraren erakusketa urria osoan zehar ikusteko aukera egongo da asteartetik igandera Antolatzailea: Mikelazulo Kultur Elkartean
deialdiak
1958an jaiotako antxotarrek bazkaria egingo dute
PASAIA, Antxo - 2008-10-14tik 2008-10-25era
1958 urtean jaiotako antxotar talde bat bildu da belaunaldi bereko herritarren bazkari bat antolatzeko. Hilaren 25ean izango da bazkaria. Beraz, aurten 50 urte bete edo beteko dituzten antxotarrei agertzeko eskatu diete. Bazkarira joan nahi dutenek honako telefonoetara deituta eman dezakete izena: 943 340 064 (Arantxa); 699 883 297 (Rome) eta 671 071 531. Izena emateaz gain, Banco Guipuzcoano banketxeko kontu honetan 50 euro sartu behar dituzte interesatuek: 0042 0041 87 0110025070. Hilaren 25ean Mimos tabernaren parean egin dute zita, 13:30ean.
deialdiak
Lezo, Etxeberria jatetxea - 2008-10-15tik 2008-11-08era
1951. urtean jaiotako lezoarrentzako bazkaria antolatu du herritar talde batek azaroaren 8rako, Etxeberri jatetxean. Joateko asmoa dutenek 50 euro sartu behar dituzte Euskadiko Kutxako 125 1 03391 7 kontuan.
deialdiak
Etxebiden izena emana dutenek, inskripzioa berritu behar dute
ERRENTERIA-ORERETA, Etxebideren webgunean (www.etxebide.info), Gipuzkoako Etxebizitza Ordezkaritzan edo 943 022 810 telefonoan - 2008-10-15tik 2008-10-20era
Garatuz Elkarteak, Etxebiden izena emana duten herritarrek inskripzioa berritu behar dutela jakinarazi du. Hilaren 20ra arte izango dute izena berriz emateko aukera duela lau urtetik Etxebideko zerrendetan dauden herritarrek. Egiten ez dutenak, zerrendatik ezabatuko dituztela azaldu dute. Antolatzailea: Etxebide
deialdiak
Itsas Mendi Elkarteak Gabonetako loteria salgai jarri du
PASAIA, Donibanen - 2008-10-18tik 2008-11-25era
Itsas Mendi Elkarteak kalean du Gabonetako loteria. Txartelak elkartean bertan eros daitezke, edo Donibaneko toki hauetan: Atari taberna (Patxiku); Juandanburu harategia; Xabiker harategia eta Meipiko Irune kafetegia.
Musika
Trintxer Abesbatza kantarien bila dabil
PASAIA - 2008-10-18tik 2008-11-10era
Trintxer Abesbatzan kantatzen hasi nahi dutenek horretarako aukera zabalik dagoela esan duten koruko arduradunek. Euskal kanta herrikoiak abesten dituzte Trintxerrekoek. Informazio gehiago nahi duenak, edo izena eman nahi duenak 609 439 930 telefonora deitu behar du.
jaiak
OIARTZUN - 2008-10-19, 17:00
Lur Kortaren ipuin-kontaketa izango da , udaletxeko pleno aretoan. Aurora beti polita ipuina kontatuko du 4 urtetik gorako haurrentzat. Antolatzailea: Ttur-ttur
Musika
OIARTZUN, Itzelan - 2008-10-19, 13:30etik aurrera
13:30etik 19:30era tailerrak izango dira. Antolatzailea: Sansechango
Kirola
OIARTZUN, Beheko Plazako pilotalekuan - 2008-10-19, 11:00etan
Enrike Abril Txapelketako partida izango da Oiarpe eta Villabonako Behar Zanaren artean
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.