Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko abenduak 2, Asteartea

Harpidetu zaitez!

Agenda

"Biahar utziko dut"

GAIA: Hitzaldia - NOIZ: 2008-05-28tik 2008-05-28era - NON: Aukeratu Herria, Andia kalean, Kutxa aretoan, Donostian - ORDUA: 19:30tan - ANTOLATZAILEA: Gipuzkoako Itxaropen Telefonoa


Gipuzkoako Itxaropen Telefonoak hitzaldi-solasaldi bat antolatu du gaurkotasun nabaria duen gai baten inguruan: menpekotasun fisikoen presentzia geure ingurunean.


Horretarako, Gipuzkoako Itxaropen Telefonoak, Pedro García Aguado Jauna gonbidatu du, Espainiako Waterpoloak eman duen jokalaririk honenetarikoa, bere esperientzia pertsonalaz hitz egiteko, eta bide batez; menpekotasun bat edukitzeak zer suposatzen duen jakinarazteko, drogen ondorioz bizi izandako bakardadeaz, gaixotasun bat zuela konturatu zeneko momentuaz eta arazo hau nola gainditu zuen. Dudarik gabe, Itxaropenez beteriko historia da, drogei emanak dauden eta irtenbiderik ez dagoela pentsatzen duten pertsonentzat.

Pedro García Aguado Jauna, Tito Irazustak jaunak aurkeztuko du, kazetaria eta Punto Radio eta Teledonostiko zuzendaria.



Pedro García Aguado (TOTO) Madrilen jaio zen 1968. urtean. Txapeldun olinpikoa Atlantan 96ean, munduko txapelduna Perth-en 98an, 565 aldiz nazioarteko jokalaria izana eta 2001. urtean, Espainiako waterpolo ligan jokalari onena izendatua. Berriki, “mañana lo dejo” liburua idatzi du: txapeldun olinpiko baten konfidentziak, drogei eta alkoholari irabazi diena. Gaur egun, terapeuta bezala dihardu Marenostrum zentzu terapeutikoan, bera osatu zen zentzu berberean.

Itxaropen Telefonoaren inguruko datuak:
Gipuzkoako Itxaropen Telefonoa 1987. urtean jaio zen, gizarteari zuzenduriko baliabide sozial bat bezala, lema argi batekin: topaketa telefoniko bat eskaintzea, erabilerraza eta berehalakoa, laguntza eskatzen duen edonori entzuteko eta laguntzeko beti prest dagoena.

Honako lemarekin sortzen da: itxaropena krisian jarri dezakeen arazo baten aurrean, Gipuzkoan inor bakarrik ez sentitzea.

Baliabide bezala honako hauek ditu:
1. Telefonoa: 900 840 45
2. Elkarrizketa pertsonala
3. Terapia psikologiko laburra
4. Posta elektroniko bidezko arreta: teg@ telefonodelaesperanzagipuzkoa.org

Gure web orrialdea: www. telefonodelaesperanzagipuzkoa.org

«  abendua - 2008  »
Ast Ast Ast Ost Ost Lar Iga
2 5 7
8 9 10 11 14
16
22 23 27 28
29 30        
             

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa