Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko maiatzak 18, Igandea

Harpidetu zaitez!

Albisteak

ERRENTERIA-ORERETA

2008-05-17 | 17:01:48

Eskolatik Kalera Jaian jende andana bildu da Koldo Mitxelena plazan

Goiz osoan zehar hainbat ekimen izan dira, haurren gozamenerako

Eskolatik Kalera Jaian jende ugari bildu da gaur Koldo Mitxelena plazan. Euskara Eskolatik Kalera atera dute, eta hori ardatz hartuta, haur ugari bildu da, jolasean zein kantuan, giro ezin hobean.

Ez du erantzunik

PASAIA

2008-05-16 | 15:47:40

Pirinioetara irteera antolatu du Itsastarrak Mendi Taldeak

Itsastarrak Mendi Taldeak Pirinioetara irteera antolatu du datorren astebururako. Hilaren 24ean irtengo dira Trintxerpetik, 06:30ean. Autobusak Santa Graziraino eramango die eta handik Aretteko Piedra de San Martineraino joango dira. Gaua Isabako Asolace kanpinean emango dute.Hilaren 25ean, igandea, Lescunera joango dira, eta ibilaldia bukatuta, arratsaldean, Trintxerperako bidea hartuko dute berriro. Interesatuek ondoren zehazten diren telefonoetara dei dezakete: 943 390 726 edota 943 396 055.

Ez du erantzunik

Lezo

2008-05-16 | 15:32:13

Jose Javier Fernandezek eta Maria Pinarrek lortu dute Elias Salaberria beka

Bi irabazleak Madrilgo Unibertsitate Autonomoko artearen historian lizentziatuak dira

Sabecoko langileek euren lan baldintzak salatu dituzte

ERRENTERIA-ORERETA

2008-05-16 | 12:39:45

Sabecoko langileek euren lan baldintzak salatu dituzte

Elkarretaratzea egin dute Niessen merkataritza gunean

ELA eta LAB sindikatuek deituta elkarretaratzea egin dute Niessen merkataritza gunean Sabecoko langileek. Euren lan baldintzak salatu dituzte, «batez ere emakumezkoenak», salatu dutenez. Lan baldintzak hobetu ezean, protestekin jarraituko dutela iragarri dute sindikatuek.

Ez du erantzunik

OIARTZUN

2008-05-16 | 12:34:44

Txarako parkeko lanak milioi bat euroko desbiazioa izan dute

Ez-ohiko udalbatzarrak lanak egin dituen enpresari 328.000 euro ordaintzea eta lege hausteak aztertzea onartu ditu

Mendibilgo Txara parkea egiteko aurrekontuan milioi bat gehiagoko desbideraketa izan zuela salatu zuen atzo ez-ohiko udalbatzarrean Aitor Etxeberria alkateak. "Lanak eginda daude, eta Campezori ordainduko diogu". Udalarentzako "karga handia" dela salatu zuen 328.000 euro ordaindu beharra, "gauzak irregulartasunekin egin zirelako aurreko legengitzaldian". Aurreko alkateak, Martin Beramendik, "ofizioz sinatu zuen modifikazioa, legezko bideak jarraitu gabe". Beramendik "lanak eginak daudela da garrantzitsua", erantzun zuen, "lan handi guztiek izaten dute desbideraketa". Gero, aho batez onartu zuten zinegotzi guztiek Campezori ordaintzea eta lege hausteak aztertzea. Honez gain, Ugaldetxo, Arragua, Elizalde eta Zerradi-Lanbarren guneetako Arau Ordezkaitzaleen proposamena ere jendaurrean jartzea onartu zuten.

Ez du erantzunik

PASAIA

2008-05-16 | 12:23:31

Motora txartel bakarraren zerbitzuan sar dadila eskatu du EBk

Aldundiari esan dio Pasaiako Udalarekin elkarlanean motora zerbitzua zabaltzea iker dezan

Arantza Gonzalez EB-Berdeak koalizioko batzarkideak Aldundian eskatu du Donibane-San Pedro motora zerbitzua Lurraldebusen txartel bakarrarren zerbitzuan sar dadila. Arantza Gonzalezen ustez, «Donibaneko biztanleak diskriminatuak daude, etengabe motora eta autobusen arteko aldaketak egitera behartuak daudelako». Zentzu honetan, txartel bakarraren zerbitzua motorara iristea «garraio publikoa sustatzeko modu eraginkorra» izango litzatekeela ziurtatu du Gonzalezek, «erabiltzaile asko doazelako egunero Donibanetik San Pedrora eta alderantziz». Hartara, motora zerbitzua Pasaiako beste barrutietara zabal dadin eskaera egin du EB-Berdeen kideak, «horretarako Aldundiaren eta Pasaiako Udalaren arteko elkarnana beharrezkoa izanik».

Ez du erantzunik

ETAren azken atentatua salatzeko bilkura

ERRENTERIA-ORERETA

2008-05-15 | 15:20:15

ETAren azken atentatua salatzeko bilkura

140 lagun inguru bildu dira Herriko Enparantzan

Gaur 12:00etan ETAk Legution egindako azken atentatua salatzeko elkarretaratzea egin da Herriko Enparantzan Bozeramaleen Batzordeak deituta. 140 lagun inguru bildu dira bertan, eta 15 minutuko ixilunea ondoren, txalo zaparrada bat eskaini diote Juan Manuel Pińuel Guardia Zibilari. Elkarretaratzean Errenteriako Udala osatzen duten alderdietako ordezkari guztiek hartu dute parte, EAE-ANV alderdiko ordezkariak ez beste.

Ez du erantzunik

Lezo

2008-05-15 | 12:43:38

Garajeak ikusteko aukera, bihar, 19:00etan

Euskal Herria plazako lurpeko garajeen jabeek beren partzelak aztertzeko deialdia egin du Udalak

Udalak deialdia egin die Euskal Herria plazan egin dituzten lurpeko garajeen jabeei beren partzelak ikusteko. Biharko egin du hitzordua Udalak, eta 19:00etan gelditu da jabeekin garaje aurrean. Udalak jada, gutuna bidali die garajeen jabeei jakin dezaten garajeetako obrak bukatuta daudela eta azken ordainketa eginda, aparkalekuko giltzak eskuratzeko aukera izango dutela. Obrak gora eta behera 2006ko urrian ekin zieten Euskal Herria plazan lurpeko garajeak egiten. Hamaika arazo sortu zituzten lurpeko garajeek, baina aurrera jarraitu zuten obrek. 2007ko Aste Santuaren ondoren ematekoak ziren arren, garajeetan segurtasun arazoengatik beranduago eman dituzte garajeak.

Ez du erantzunik

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa