Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko uztailak 25, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Albisteak

OIARTZUN

2008-07-25 | 16:43:12

'Nor baino nor' apostuan, giro paregabea

Koxme Makazaga eta Gorka Etxeberria korrikalariek eta Martin Galar txirrindulariak gaur goizean egin dute 'Nor baino nor' apostua. Ordu bete pasatxo behar izan dute bukatzeko. Makazagak eta Etxeberriak itzuli bana eman diote herriari korrika, eta Galarrek lau txirrindan. Hirurak batera iritsi dira helmugara, Manuel Lekuona bibliotekan. Giroa ere, paregabea izan da. Hamarnaka herritar ikusle sutsu bihurtuta, oholtza, musika...

Ez du erantzunik

ERRENTERIA-ORERETA

2008-07-25 | 16:17:55

Gaur esango diete agur errenteriarrek madalenei

Ordu batzuk besterik ez dira falta madalenak bukatzeko. Dena dela, gaur, jai eguna izanik, jende asko eta asko jaitsi da kalera jai egitarauko azken ekimenetan parte hartzera. Batzuk nekatuak, besteak jai gehiagorako gogoz, denak jakitun dira 2009ko madalenetan pentsatzen hasi behar dutela. Iritsiko dira. Ondoko bideoak atzo gauekoak eta gaur goizekoak dira.

Ez du erantzunik

ERRENTERIA-ORERETA

2008-07-24 | 11:34:53

Azken txanpan sartu dira jaiak

Lehen eguneko jendetzaren ondoren beherakada izan da; gaur jendetza espero da berriz ere

Ari dira madalenak bere ondarrera iristen. Jaiak, hala ere, ez du etenik izan orain artean, eta jaien azken segungora arte ez du izango. Lehen eguneko jendetzaren ondoren beherada txiki bat izan da, baina gaur berriz ere, jendetza handia espero da. Atzo, besteak beste, Los del gas taldearen kontzertua izan zen. Ikuskizun ederra eskaini zuten bideoan ikus daitekeen bezala, eta herritarrek eskertu zieten.

Ez du erantzunik

PASAIA

2008-07-24 | 10:37:13

Gaur hasiko dira Donibaneko Santioak

20:00etan, herriko aiton-amonak arduratuko dira txupinazoa boatzeaz

Gaur hasiko dira Donibaneko bigarren jaiak, Santioak. Hilaren 31an bukatuko dira, San Inazio egunean. Baina ordurarte, festaz eta tradizioaz gozatzeko aukera izango dute sanjuandarrek, Santio, Santa Ana, San Pantaleon eta San Inazio ospatzen dituztelako Donibanen. 20:00etan hasiko dira, beraz, Pasaiako udako azken festak Donibanen. Barrutiko aiton-amonen esku dago txupinazoa botatzea. Aurretik, ordea, 17:00etatik 19:00etara puzgarriak jarriko dituzte haurrentzako Meipin; 19:00etan, erraldoi etra buruhandiak aterako dira Meipitik, gazteenak Santiago Plazara eramateko, txupinazora.

Ez du erantzunik

ERRENTERIA-ORERETA

2008-07-23 | 19:23:32

Beroa ez da izan oztopo jaietako hirugarren egunaz gozatzeko

Koadrilen Eguna izan da gaur, eta herriko gazteek, elastiko urdinekin, kaleak ederki asko girotu dituzte

Gaur Koadrilen Eguna da Errenteria-Oreretako jaietan. Elastiko urdina jarri dute herriko koadrilek, eta alai, hainbat ekimen elkarrekin egin dituzte. Ez dute, ez, beroaren beldurrik izan. Horrez gain, Fanderiako pilotalekuan pilotari profesionalen arteko eskuz binakako partida izan da. Pontika aldean ere idi demarekin baserri mundua herrira iritsi da.

Ez du erantzunik

Lezo

2008-07-23 | 18:42:20

Skate pista berria egingo du Udalak irailaren bukaerarako

Kiroldegia eta Herri Eskolaren arteko orubean egingo dute; Tit Top enpresa arduratuko da lanak egiteaz

Herriko skate zaleak pozik uzteko moduko albistea eman du Lezoko Udalak. Irailaren bukaerarako skate pista berria egingo dute kiroldegiaren eta Herri Eskolaren arteko orubean. Hiru enpresekin hitz egin ondoren, skate pista berria egiteko lanak Tip Top enpresari esleitzea erabaki dute Udaleko arduradunek. Irailaren hasieran ekingo diote skate pista berria egiteko lanei, eta lauzpabost asteetan bukatzea espero dute. Skate pista berria egiteko Izartu programaren dirulaguntza jasoko du Lezoko Udalak. Guztira, 120.000 euro jasoko dituzte. «Herriko gazteekin hitz egin ondoren, herriak skate pista bat behar duela erabaki dugu. Kirol honekiko afizio handia dago Lezon, eta skate zaleek dituzten beharrei erantzuten saiatuko gara», azpimarratu du Jon Legorburu zinegotziak.

Ez du erantzunik

PASAIA

2008-07-23 | 18:40:17

Termika hartuko dute hizpide Europako Parlamentuan

Berdeen taldeko europarlamentari David Hammerstein eskualdean izan da, termikan eta Jaizkibelen

Europako Parlamentuan Berdeen taldeko ordezkari David Hammerstein, eskualdean izan da gaur. 10:00ak inguruan iritsi da Lezoko tren geltokira, eta han Jaizkibel Bizirik, Greenpeace eta Termikaren Kontarko taldeko kideek egin diote harrera. Ondoren, haiek lagunduta, Donibaneko zentral termikoan eta Jazkibelen izan da europarlamentaria, kanpo kaiak hartuko duen eremua bertatik bertara ezagutzen.

Ez du erantzunik

Azken lan istripua salatu dute sindikatuek

PASAIA

2008-07-23 | 13:34:17

Azken lan istripua salatu dute sindikatuek

Elkarretaratzeak egin dituzte ELA, LAB eta CCOOk

Herenegun portuan hil zen langilearen heriotza salatu dute ELA, LAB eta CCOO sindikatuek. Gaur goizean Donibanen bildu dira istripua izan zen ontziolaren aurrean. 11:30ean egin du elkarretaratzea LABek. 12:00etan bildu dira LAB eta CCOOko kideak, bakoitza bere aldetik.

Ez du erantzunik

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa