
OIARTZUN
2008-09-06 | 16:08:49
Alaia Martinek jantzi du XXXII. Lizardi Sariko txapela
Ia aulki guztiak beteta zeuden aretoan, Aitzol Barandiarranek eskuratu zuen bigarren postuko saria
Atzo iluntzeko 22:00etan hasita bertsolari gazteen XXXII. Lizardi Saria jokatu zen Zinema pilotalekuan. Aretoa ia beteta egon zen saio guztian zehar eta aurtengo txapela Alaia Martin oiartzuarrak jantzi zuen saioaren amaieran (280,5 puntu). Bigarren postuan Aitzol Barandiaran ataundarra gelditu zen (270,5 puntu). Bertsorik onenaren saria, berriz, Unai Gaztelumendik jaso zuen. Bertso saioa bero hasi zen eta bertsolarien jarduna bizia izan zen zortziko txikian eta nagusian. Apalaldi baten ondoren, kartzelako gaian Barandiaranek eta Alaiak lan ona egin zuten. Dena den, sei bertsolariek utzi zituzten ale politak oholtzan. Bestalde, Basarri Bertsopaper Lehiaketa saria jaso zuen Jon Martin oiartzuarrak.
ERRENTERIA-ORERETA
2008-09-06 | 12:07:03
Bikote bat atxilotu dute Ertzaintzari aurre egiteagatik
Ertzaintzak gizon eta emakume bat atxilotu zituen atzo gauen desobedientzia eta erresistentziarengatik. Lekukoen arabera, gizon eta emakume baten arteko borroka bat izan zen Iztietako Donostia kalean. Bizilagunek ohartarazita, Ertzaintzako kideak Donostia kalera gerturatu zirenean, borrokaren bi protagonistak oldartu egin zitzaizkien. Desobendientzia eta erresistentzia leporatuta atxilotu zuten bikotea.
Lezo
2008-09-05 | 18:08:07
Altamirako festak hastear dira
Aurten 25. urteurrena ospatuko du auzoak jaietan
Txupinazoaren aurretik egin ohi duten ur eta apar festara haur ugari gerturatu da.
Lezo
2008-09-05 | 13:57:27
Udala: «Aldundia kea saltzen ari da»
Azpiegiturak›› Jaizkibelen egin nahi dituzten tunelen eta kanpo kaiaren egitasmoa onartu gabe daudela gogorarazi du
Udalak salatu du Aldundiak aste honetan adierazitako Jaizkibelgo tunelen egitasmoaren inguruko informaziorik ez duela jaso: «Dakigun bakarra, prentsa bidez jaso ahal izan duguna da». Hala eman du jakitera Haritz Salaberria alkateak udaletxean egindako prentsaurrekoan. Aldundiak adierazi du kanpo kaiari irteera emango dioten bi tunel eraikiko dituela Jaizkibel zeharkatuz. «Hau al da Aldundiak hainbestetan esan duen elkarlana portuaren eta Pasaiaren biziberritzeari dagokionean? Ez dugu uste. Udalen eta gizartearen gainetik erabaki oso interesatuak jarri nahi dituzte, udalen eskumenak errespetatu gabe», esan du alkateak Aldundiaren jarrera kritikatuz.
Oarsoaldea
2008-09-05 | 13:38:37
Eskualdeko AEK euskaltegietan izena emateko epea zabalik da jada
Urrian hasiko dira ikastaroak, eta iraila guztian zehar egongo da izen emateko aukera
Oarsoaldeko AEK-k ikasturte berrira matrikulatze epea zabalik dagoela iragarri du. Urrian hasiko dira ikastegiak, eta iraila osoan zehar egongo da izena emateko aukera. «Euskal Herri euskaldun baten bidean beste urrats bat» emateko helburuarekin jarri da AEK berriz ere martxan. Honakoak dira AEKren egoitzak eskualdean: Errenteria-Orereta. Xenpelar AEK euskaltegia. Biteri, 30, 1.go solairua. Telefonoa: 943 340 233. Posta elektronikoa: orereta@aek.org. Oiartzun. Itxisu AEK euskaltegia. Madalensoro pilotalekua. Telefonoa: 943 493 957. Posta elektronikoa: oiartzun@aek.org. Pasaia. Txirrita AEK euskaltegia. Zumalakarregi, 9 (atzealdea). Telefonoa: 943 525 545. Posta elektronikoa: antxo@aek.org. Lezo. Oroitzene AEK euskaltegia. Donibane, 12. Telefonoa: 943 519 144. Posta elektronikoa: lezo@aek.org.
OIARTZUN
2008-09-04 | 19:12:20
San Pedro Kontxako estropadan parte hartzeko sailkatu da
Hirugarren denbora onena egin duen trainerua izan da
San Pedroko traineruak datozen bi igandeetan Donostiako uretan izango den lehian parte hartuko du. Kontxako Estropadan parte hartzeko sailkatu da talde morea, parte hartu duten traineru guztien artean hirugarren denborarik onena eginez: 19:57,64 minutu. Aurretik, Urdaibai eta Orio izan ditu San Pedrok. Aldiz, beste bi traineru pasaitarrek, Trintxerpe eta Donibanek, ez dute sailkatzea lortu. Pasai Donibanek 13. postua lortu du (20:33,08) eta Trintxerpe, berriz, azken sailkatua izan da (21:54,42).
PASAIA
2008-09-04 | 15:46:28
San Pedroko ontzia laugarren aterako daKontxako sailkatze estropan
Gaur, 18:00etan, Kontxako sailkatze estropadaren lehen multzoan aterako da San Pedroko ontzia, laugarrena izango da hain zuzen ere, Tiran, Zumaia eta Castroren ondotik.
ERRENTERIA-ORERETA
2008-09-04 | 15:37:17
Elkarretaratzea bihar Urruñako hilketa saltzeko
Mundu Martxako plataforma eta Oarsoaldeko Talde Feministen Koordinadorak deitu dute
Errenteria-Oreretanelkarretaratzeak egingo da bihar Urruñan bikotekideak emakume bat hil zuela salatzeko. Xabier Olaskoaga plazaren sarreran egingo da elkarretaratzea 19:30ean, Mundu Martxako plataformak eta Oarsoaldeko Talde Feministen Koordinadorak deituta. Carlotta Ortuzar asteartean agertu zen hilik bere senarrarekin batera Urruñan. Autopsiak, ordea, bikotekideak Ortuzar hil ondoren bere buruaz beste egin zuela argitu zuen.
deialdiak
Santakrutzetako danborradaren entseguak
Lezo, - 2008-09-08
deialdiak
Bide mozketa
OIARTZUN, Ergoienen - 2008-09-09
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.