Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2009ko urtarrilak 9, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Albisteak

Iritsi da elurra Oarsoaldeko kaleetara

Oarsoaldea

2009-01-08 | 11:21:10

Iritsi da elurra Oarsoaldeko kaleetara

Ez du arazorik sortu

Azkenean, elurra iritsi da kaleetara, zero azpiko tenperaturekin eskutik hartuta. Metereologoek itsasoaren mailan elurra egingo zuela iragarri zuten joan den astean, eta hala izan da. Atzo hasi zuen elurra eta gauean egonkortu da. Hala ere, ez du arazorik sortu, oraingoz, elurrak. Oiartzunen, esaterako, udaltzainek gatza bota dute espaloietan goizean, baina ez da arazorik sortu. Eguraldiak horrela jarraituko du, gutxienez, bihar arte, metereologoek esan dutenez.

Ez du erantzunik

OIARTZUN

2009-01-08 | 10:46:21

Hasi da Rufi Etxeberriaren kontrako epaiketa

Fiskal nagusiak auzia bukatzeko eskatu dio tribunalari

10:00ak inguruan hasi da Rufi Etxeberria, Batasunako beste hiru kide, PSE-EEko bi kideren eta Juan Jose Ibarretxe lehendakariaren kontrako epaiketa Bilbon, Euskadiko Auzitegi Nagusian. 09:45ak aldera iritsi dira Rufi Etxeberria, Olatz Daņobeitia, Juan Joxe Petrikorena eta Pernando Barrena bilbora, Langraizko eta Basauriko kartzeletatik. Bertan zeuden dagoeneko Juan Jose Ibarretxe eta Arnaldo Otegi. Epaiketaren lehen saioa da gaurkoa, bake prozesua martxan jarri zenean bildu zirenean delitua egin zuten erabaki beharko du Auzitegiak, Dignidad y Justicia eta Foro de Ermua Elkarteek hala eskatuta. Maria Angeles Montes, EAEko fiskal nagusiak, auzia bukatzeko eskatu dio tribunalari, akusazio partikularrak edo Ministeritza Fiskalak ez duelako akzio penala ekiteko eskatu. Herritik, Etxeberriaren senide eta lagunak ere joan dira Bilbora, auzipetuari animoak ematera. Manuel Diaz de Rabago da tribunalaren burua.

Ez du erantzunik

OIARTZUN

2009-01-07 | 12:35:00

Uxue Urkia eta Asier Bargallo Espainiako Open txapelketako sailkatu dira

17 urtez azpiko mailan lehiatuko dira

Uxue Urkia eta Asier Bargallo Elizaldetarrak taldeko judokak Espainiako Open txapelketa jokatzeko sailkatu dira. 17 urtez azpiko mailan sailkatu ziren Tolosako kiroldegian. Open txapelketan fin arituz gero, Espainiako selekzioan sartzeko aukera edota Europako zirkuituan parte hartzeko aukera izan dezakete.

Ez du erantzunik

PASAIA

2009-01-07 | 12:08:04

Julen Etxanizen senideek istripua izan dute bisitan zihoazela

Agurain (Araba) inguruan izan zuten ezbeharra asteburuan; onik atera ziren

Julen Etxaniz euskal presoen sanpedrotarraren senideek istripua izan dute hura bisitatzera zihoazela, asteburuan, AAM Amnistiaren Aldeko Mugimenduak dioenez. Harkaitz Landaberea preso donostiarraren senideekin Donostiatik abiatu ostean, Agurain (Araba) inguruan izan zuten ezbeharra. Onik atera ziren arren, autoa kalteturik gertatu zen. Beste auto batean joan ziren gero bisitara.

Ez du erantzunik

Lezo

2009-01-07 | 12:07:04

‘S.O.S. Temible’ antzerki obra eskainiko dute, etzi, Gezalan

Antzezlanaren ondoren afari-tertulia antolatu dute Abiadura Handiko Trenaren kontrako taldeak

Etzi, Gezala Auditoriumean 'S.O.S. Temible' antzerki lana ikusteko aukera iazngo dute herritarrek 21:00etatik aurrera. Ondoren, ordea, afari-tertulia antolatu dute Txerrimuņon azpiegituren inguruko hausnarketa bultzatzeko asmoz.

Ez du erantzunik

ERRENTERIA-ORERETA

2009-01-07 | 12:06:01

2009ko diru laguntza eskatzeko epea zabaldu du Udalak

Martxoaren 2ra arte eongo eskaera egiteko aukera; madalenetako ekitaldietarako beste epe bat egongo da

Errenteriako Udaleko Kultura, Hezkuntza eta Gazteria Sailek jakinarazi dutenez 2009 urterako diru laguntzak eskatzeko epea zabalik dago. 2009. urtean kultur, hezkuntza eta gazteri ekitaldien antolakuntzarako diru laguntzen eskaeren epea ireki da. Hala nola, Inauterietako ekintzetarako eskaerak ere epe honetan egin beharko direla jakinarazi du Udalak ohar baten bitartez.

Ez du erantzunik

Iritsi dira Errege Magoak

Oarsoaldea

2009-01-05 | 19:58:56

Iritsi dira Errege Magoak

Eskualdeko txoko guztietan gutunak jaso dituzte

Hemen dira Errege Magoak. Egin dituzte dagoeneko kabalgatak Pasaian, Errenteria-Oreretan eta Lezon. Bertan ehunka herritarrek harrera egin diete hiru erregeei, eta haurrek gutunak eman dizkiete. Bihar emango dizkiete jostailuak eta eskatu dizkieten guztiak txikienei.

Ez du erantzunik

PASAIA

2009-01-05 | 19:48:16

Iņigo Calafell eta Beņat Etxenike, La Armoniaren Xake Txapelketako irabazleak

Gaur jokatu da Tomas Ortegaren omenezko lehia

Tomas Ortegaren omenez X. Xake Txapelketa egin da gaur arratsaldean Pasai Antxoko La Armonia elkartean. Bertan, hamar gazte bildu dira xakera jolasteko. Alebin Mailan Iņigo Calafell izan da txapelduna eta Haur Mailan Beņat Etxenike. Irabazleek Asun Gabarainek eta bere seme Hodei Sanbuenaventurak egindako garaikurra jaso dute Ortegaren senideen eskutik.

Ez du erantzunik

Agenda

ekitaldiak

2009ko diru laguntzak eskatzeko deialdia
ERRENTERIA-ORERETA, Kapitain Etxean - 2009-01-02

Ikuskizunak

Maldito Parne antzezlana
ERRENTERIA-ORERETA, - 2009-01-11

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa