Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko abuztuak 30, Larunbata

Harpidetu zaitez!

Albisteak

PASAIA

2008-07-21 | 11:10:36

Maisu maistren etxebizitzak botatzen hasi dira

Trintxerpeko maisu maistren etxebizitzak botatzen hasi dira. Aldez aurretik jarria zegoen etxeak eraisteko data, baina, han bizi direnek adierazi dutenez, jendea buarruan zegoela hasi omen dira etxeak botatzen. Salaketa jarri dutela ere baieztatu dute, eta une honetan lanak geratzea lortu dutela. Trintxerpeko maisu maistren etxean bota, eta orube berean karmengo Ama ikastetxearentzako Haur Hezkuntzarako eraikin berria eraikiko dute. Maisu maistren etxebizitzak, aspalditik daude okupatuak, eta han bizi diren familietako batzuk 20 urtetik gora dituzte aipatu etxebizitzetan.

Ez du erantzunik

ERRENTERIA-ORERETA

2008-07-19 | 15:03:54

Goizean goizetik, dantzariek hartu dituzte plazak, Erromeria Egunean

Giro paregabea dago gaur Errenteria-Oreretan. Ereintzak antolatutako Erromeria Eguna ari da ospatzen goizean goizetik, eta trikitilari, dultzainero, joladun eta bestelako musikarien laguntzaz dantzarako gogoz dabilen edonork, gaur, Errenteria-Oreretan ez du aitzakiarik beharko. Bi egun baino ez dira falta madalenak hasteko, eta herritarrak jaietan murgiltzeko gogoz, gaur murgilduko dira jaien aurreko lehen ospakizunetan.

Ez du erantzunik

Oarsoaldea

2008-07-18 | 12:56:57

«Lotsagarritzat» jo du ezker abertzaleak Portu Agintaritzak aurkeztutako plan estrategikoa

"Lotsagarria". Hala iruditu zaio eskualdeko ezker abertzaleari atzo Portuko Agintaritzak aurkeztutako plan estrategikoa. Esan dutenez, Portuak aurkeztu duen dokumentuan ez da kanpo kaiaren beharra arrazoitzen, ez eta beraren bidegarritasun ekonomikoa ere. Horrez gain, kanpo kaiaren proiektuak ingurumenari eragingo dizkion kalteak nabarmendu dituzte. Proiektua albo batera uzteko eskatu diote Portuari, eta benetako plan estrategiko bati ekin diezaion eskatu diote, egungo portuaren aldeko apostua eginez.

Ez du erantzunik

Lezo

2008-07-18 | 12:22:48

Pildaineko Gizarte Zentroaren aurkako berraztertze helegitea onartu dute

Pildaineko Gizarte Zentroa eraikitzearen aurkako berraztertze helegitea onartu zuen atzo Lezoko Udalbatzak. EAE-ANVren aldeko zazpi boto jaso zituen diktamenak. EAJk eta PSE-EEk ezezkoa eman zuten (guztira, 4 boto) eta EB-Berdeak koalizioa, berriz, (boto bat) abstenitu egin zen. Beraz, Udalbatzaren gehiengoarekin onartu zuten diktamena.

Ez du erantzunik

ERRENTERIA-ORERETA

2008-07-18 | 12:19:40

Telekomunikazio-sareetako instalazio erradioelektrikoak arautzeko ordenantza onartu du Udalbatzak

Ezker abertzaleko zinegotziak eta EB-Berdeak abstenitu egin ziren; hala ere, gehiengo oso onartu zuten ordenantza

Opor aurreko azken Udalbatzarra izan da gaur goizean. Bertan, besteak beste, azkenaldian hautsak arrotu dituen Niessen Merkatal Guneko antenaren gaia izan dute eztabaidagai. Azkenean, ezker abertzaleko eta EB-Berdeetako zinegotziak abstenitu egin badira ere, gehiengo osoz atera da aurrera telekomunikazio-sareetako instalazio erradioleketrikoak arautzeko udal ordenantza.

Ez du erantzunik

ERRENTERIA-ORERETA

2008-07-17 | 18:16:48

Duela 25 urteko gertaerak gogora ekartzeko erreportaje berezia, biharko HITZAn

1983ko madalenak bertan behera gelditu ziren, Espainiako bandera udaletxean jartzearen ondorioz

Errenteria-Oreretako jaiak, madalenak, hastear dira. 1983. urtean, ordea, ez ziren ospatu, istilu larriak sortu baitziren 'Banderen gerra' delakoaren baitan. OARSOALDEKO HITZAren biharko edizioan, gertaera haiei buruzko erreportaje berezia argitaratuko da, lekuko zuzenen testigantzak jasoz eta garaiko argazki askorekin hornituta

Ez du erantzunik

PASAIA

2008-07-17 | 13:02:23

Pasaiako Portuak ekoportua eraiki nahi du

Ekoportua eraikitzeko plan estrategikoa aurkeztu du

Pasaiako Portuko Agintaritzak ekoportua eraikitzeko 2009-2020 plan estrategikoa aurkeztu du. Agintaritzak jakinarazi duenez, biztanleen esku jarriko dira 80 lur hektarea.

Erantzun 1

ERRENTERIA-ORERETA

2008-07-17 | 12:56:09

Gurutze Gorriak udako beroari aurre egiteko kanpaina jarri du abian

Aholku errezak eta praktikoak ezagutzera eman nahi dituzte 'Portal Solidarioa' izeneko proiektuaren bidez

Urtero, bero handiaren eraginez jende asko eta asko arrisku larrian jartzen da eta arrisku horri aurre egiteko eta jendeak horren aurrean neurriak hartu ditzan, 'Portal Solidarioa' izeneko proiektua kaleratu du. Bertan, haur eta adineko pertsonei arreta berezia eskaini behar zaiela azpimarratzen dute. Kontzientziazio eta prebentzio kanpaina honen bitartez, norbere burua zaintzeko gomendioak, etxean hartu beharreko neurriak, bai eta mendian ere eta autoaren barruan beroari aurre egiteko argibideak emanten dituzte.

Ez du erantzunik

Agenda

Kirola

entrenamendu hasiera
ERRENTERIA-ORERETA, gure klubean, matadero eraikinean - 2007-10-08

deialdiak

1978ko kintoen bazkaria
OIARTZUN, - 2008-06-13

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa