
PASAIA
2008-11-27 | 16:49:20
Gabi Larrinaga: «Ni San Pedroko entrenatzaile izateko aukera asko daude»
Sanpedrotarra Arraun Elkartea entrenatzaile berria lortzekotan da; aurretik, «arraunlari propioak lortu behar ditu»
Gabi Larrinaga arraunlariak jakinarazi duenez, «aukera asko» daude bera San Pedroko entrenatzailea izateko. Sanpedrotarra Arraun Elkartea Larrinagarekin akordioa sinatzekotan da, Javier Egurrola presidenteak adierazi duenez, baina hori horrela izan dadin, arraunlari propioekin dituzten arazoak konpondu beharko dituzte. Gabi Larrinaga arraunlaria Donostian jaio zen 1975ko maiatzaren 31n. Azken bi urte edo denboraldi hauetan Zarauzko trainueran egon da arraunlari moduan, baina aurretik eskarmentu handia duen kirolaria da. Pasai Donibane-Koxtapen ere ibilitakoa da Larrinaga, baita Orion ere (talde honekin Kontxa irabazitakoa da). Arraun Lagunak-en hasi zuen bere ibilbidea.
PASAIA
2008-11-27 | 13:05:11
Tirri Tarrak kontzertu bikoitza emango du larunbatean San Pedron
19:00etan da lehena eta 22:30ean bigarrena
Tirri Tarrak kontzertua emango du larunbatean Proisan. 'Argi Beltz' diskoan bildutakoak interpretatuko dituzte herritarren aurrean, baita azkenaldian sortu duten bestelako musika ere. Inor kontzertua ikusi gabe gera ez dadin, bi emanaldia egingo dituzte; lehena 19:00etan eta 20:30ean bigarrena. Sarrera doan da. Kontzertua, Ondartxo Abesbatzaren XXV. urteurrenaren baitakoa da.
OIARTZUN
2008-11-27 | 12:01:57
Lokalak etxebizitza bihurtzeko ordenantza indarrean dago
Etxebizitza hauek bihurtu edo erosteko baldintza jakinak bete beharko dira
Udalak lokalak eta teilatupeak etxebizitza ordenantza egitea erabaki zuen, eta dagoeneko martxan dago, Gipuzkoak Buletin Ofizialean argitaratu baita. Baldintza zehatzak jarri ditu Udalak, hala ere, "etxebizitza bihurtzeko aukera salbuespena" izatea nahi baitute. Horregatik, dagoeneko lokalaren jabeak direnek soilik egin ahal izango dute eskaera eta Arau Ordezkatzaileen baitan aukera hori ematen duten eremu jakinetan bakarrik. Horrez gain, etxebizitza bihurtutako lokalak erosi nahi dutenak nahitaez Etxebiden izena emanda egon behar dute aurrez.
ERRENTERIA-ORERETA
2008-11-27 | 11:40:33
AC/DC taldearen kontzerturako sarrerak erosteko ilara luzeak izan dira Errenteria-Oreretan
AC/DC talde ezagunaren kontzerturako sarrerak salgai jarri dituzte gaur Errenteria-Oreretako Ikatz argazki dendan. Sarrerak erosteko ilada luzeak izan dira, baina dendako arduradunek bi sarrera saltzea besterik ez dute lortu (irudian, sarreren jabea). Dagoneko, AC/DCren kontzerturako ez dago sarrerarik, beraz. Apirilaren 4ean izango da kontzertua Barakaldoko BEC-en.
PASAIA
2008-11-26 | 13:01:51
Nazioarteko hainbat lan ikusteko aukera izango da Titirijain
Etzidamu hasiko da txotxongilo jaialdia eta abenduaren 5era arte iraungo du
Titirijai Nazioarteko Txotxongilo jaialdia etzidamu hasiko da San Pedron, eta abenduaren 5era arte izango dira emanaldiak. Venezuelako, Argentinako, Alemaniako, Andaluziako eta Kataluniako konpainiek eskainiko dituzte euren emanaldiak eta herriko 650 haur inguruko ikusiko dituztela kalkulatu du Kultura, Gazteria eta Kirol Departamentuak. Etzidamuko saioa 17:00etan izango da, San Pedroko Udal Aretoan. Gainontzekoak, astelehenetik ostiralera izango dira, 10:45ean, leku berean.
ERRENTERIA-ORERETA
2008-11-26 | 12:17:40
Añarbeko ur hoditeria konpontzea lortu dute
Herenegun Añarbeko ur hoditerietan izan zen istripuak ez die kalterik eragingo Beraun, Galtzaraborda eta Kaputxinoak auzoetako bizilagunei. Hoditeriak "by-pass" baten bitartez konpontzea lortu dute, eta konponketa honek ur zerbitzua bere horretan jarraitzea bermatu du.
PASAIA
2008-11-26 | 12:10:26
Iganderako deitu du Sanpedrotarra Arraun Elkarteak urteroko Batzar Orokorra
Lehen deialdia 10:45erako egin dute, eta 11:00etarako bigarrena
Sanpedrotarra Arraun Elkarteak bere bazkide guztaik deitu ditu igandean egingo dute Batzar orokorrera. Elkartearen egoitzan egingo dute batzarra. Lehenengo deialdia 10:45ean izango da; bigarrena, berriz, 11etan; eta gai-zerrenda hau izango da: 1.- Ekitaldiaren hasiera. 2.- Aurreko akta irakurri eta, hala badagokio, onartzea. 3.- 2008ko kirol balantzea. 4.- 2008. urtearen balantze ekonomikoa. 5.- 2009. urterako perspektibak. Aurrekontua eta bazkideen kuotak. 6.- Lehendakaria hautatzea. 7.- Eskariak eta galderak. Gaiak garrantzitsuak direnez, ahalik eta bazkide gehien bertaratzeko deia egin dute Elkartetik.
OIARTZUN
2008-11-26 | 12:06:25
Kanpaiak eta ezkilak hizpide izango dituzte Herri Musika Jardunaldietan
Herri musikaren inguruko zazpigarren jardunaldiak izango dira
Asteburuan zazpigarren Herri Musika Jardunaldiak izango dira, Herri Musikaren Txokoak antolatuta. Kanpaiak eta ezkilak izango dituzte hizpide oraingoan. Bi egunean zehar, Euskal Herriko, Burgosko eta Valentziako kanpaiak izango dituzte hizpide. Horrez gain, San Esteban parrokiako kanpaiak erabiliko dituzte bi kontzertu eskaintzeko -bat larunbatean eta bestea igandean-.
Kirola
itsas mendiren x. pala txapelketa
PASAIA, donibaneko pilotalekuan - 2008-12-02
deialdiak
Urteko batzarra
OIARTZUN, Haurtzaro Ikastolan - 2008-12-06
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.