Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2009ko urtarrilak 9, Ostirala

Harpidetu zaitez!

Albisteak

Lezo

2008-12-29 | 11:04:16

Autobusa ez da Lezotik pasatu

Atzo, hilak 28, Herribusek Lezorako autobus zerbitzua eten egin zuten

Atzo Herribus enpresako autobus zerbitzua ez zen Lezotik pasatu arratsaldean; Pasai Donibanera egun guztian ez zen autobusik joan.

Ez du erantzunik

PASAIA

2008-12-23 | 16:44:48

Haurrentzako ekimenak antolatu ditu Txabol Sotoak Antxon

Datorren asterako antolatu dituzte jarduerak Lizeoko Txabol Sotoko gurasoek; hilaren 29rako, 30erako eta 31rako

Haur antxotarrek izango dute Gabonetako oporretan zer aukeratu. Izan ere, Pasaia-Lezo Lizeoko gurasoek osatzen duten Txabol Sotoa Taldeak ekintza mordoa antolatu baitu datorren asterako. Gurasoek azaldu dutenez, «haurrei aisialdiaz gozatzeko aukerak erraztu eta herriko giro euskalduna suspertzea» da antolatutako guztien helburua.

Ez du erantzunik

ERRENTERIA-ORERETA

2008-12-23 | 12:59:47

Sabecoko langileek 'Olentzera aldarrikatzailea' aterako dute gaur

Niessengo Merkatalgunetik abiatuko dira 19:00etan

Sabecoko Enpresa Batzordeak jakinarazi duenez 'Olentzera aldarrikatzailearekin' herriko kaleetan barrena ibiliko dira. 76 daramatzate greban eta azaldu dutenez "Olentzerak ikatz ugari dakar Sabecoko zuzendaritzarentzat, Errenteria-Oreretako instituzio publikoentzat eta Niessen Merkatal Guneko zuzendaritzarentzat.

Ez du erantzunik

OIARTZUN

2008-12-23 | 12:31:56

Montxo Armendarizi eman diote 2008ko Manuel Lekuona Saria

Eusko Ikaskuntzak urtero ematen du saria

Eusko Ikaskuntzak 2008ko Manuel Lekuona Saria Montxo Armendariz zinemagile nafarrari eman dio. Manuel Lekuonaren izena daramaten sariak urtero banatzen dituzte, euskal kulturgintzan nabarmendu diren lagunei. Armendariz 1979. urtean hasi zen zinemagintzan. Bereak dira, besteak, 'Tasio', '27 horas', 'Historias del Kronen', 'Secretos del corazon', 'Silencio roto' edota 'Obaba' filmak.

Ez du erantzunik

ERRENTERIA-ORERETA

2008-12-23 | 11:50:09

Errenteriako Udalak asteburuko erasoa salatu du

Gizon batek bi emakume mehatxatu eta kolpatu zituen joan den asteburuan, eta eraso hori "gogor" gaitzetsi du Errenteriako Udalak. Juan Carlos Merino alkateak azpimarratu duenez, "gisa honetako eraso gehiago ez gertatzeko lanean jarraitu behar da". Halaber, erasotzailea atxilotzeko herritarrek eta Ertzaintzak egindako lana eskertu du.

Ez du erantzunik

Lezo

2008-12-23 | 11:46:16

June Villarrubiak jasandako torturen inguruko mozioa eztabaidatuko dute, gaur, udalbatzarrean

Udalak gaurko Udalbatzaren ezohiko eta premiazko osoko bilkura deitu du eta puntu bakarra izango du: June Villarrubia lezoarrak jasandako torturen inguruko mozioa eztabaidatuko dute, 18:30etik aurrera.

Ez du erantzunik

OIARTZUN

2008-12-23 | 11:43:10

Xanisteban Eguna ospatuko dute ostiralean herriko gazteek

Palako finala, Zpeiz Mukaki eta kontzertuak antolatu dituzte

Kataxulo Gaztetxiak, beste urtebetez, Xanisteban Eguna ospatzeko jaia antolatu du. Giriziako Pilota Sailarekin batera, 19:00etarako Banakako Pala Txapelketako finala antolatu dute Kontzejupean. 20:30ean, luntxa egingo dute Girizia Elkartean eta Zpeiz Mukaki taldearen saioa hasiko da, tabernaz taberna. 23:00etan, kontzertuak izango dira gaztetxian: Luz de Putas, Skakeitan eta Transtornos.

Ez du erantzunik

OIARTZUN

2008-12-22 | 16:32:24

Jose Manuel Azkue organojolea hil da

81 urte zituen; gaur izango dira bere aldeko elizkizunak Hondarribian

Jose Manuel Azkue organojolea hil zen ostiral gauean. 81 urte zituen eta gaur izango dira bere aldeko hileta elizkizunak Hondarribian. Ibilbide luzea egin du organoaren munduan eta 30 urte baino gehiagoan Donostiako Parte Zaharreko Santa Maria elizako organojole titularra izan zen, besteak beste. Duela gutxi arte, organoa jotzen aritu da Azkue. Sari asko jaso ditu bere bizitzan, besteak beste, 2006ean, UPV/EHU-Orfeon saria jaso zuen.

Ez du erantzunik

Agenda

ekitaldiak

2009ko diru laguntzak eskatzeko deialdia
ERRENTERIA-ORERETA, Kapitain Etxean - 2009-01-02

Ikuskizunak

Maldito Parne antzezlana
ERRENTERIA-ORERETA, - 2009-01-11

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa