Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko abenduak 2, Asteartea

Harpidetu zaitez!

Albisteak

ERRENTERIA-ORERETA

2008-11-26 | 12:17:40

Añarbeko ur hoditeria konpontzea lortu dute

Herenegun Añarbeko ur hoditerietan izan zen istripuak ez die kalterik eragingo Beraun, Galtzaraborda eta Kaputxinoak auzoetako bizilagunei. Hoditeriak "by-pass" baten bitartez konpontzea lortu dute, eta konponketa honek ur zerbitzua bere horretan jarraitzea bermatu du.

Ez du erantzunik

PASAIA

2008-11-26 | 12:10:26

Iganderako deitu du Sanpedrotarra Arraun Elkarteak urteroko Batzar Orokorra

Lehen deialdia 10:45erako egin dute, eta 11:00etarako bigarrena

Sanpedrotarra Arraun Elkarteak bere bazkide guztaik deitu ditu igandean egingo dute Batzar orokorrera. Elkartearen egoitzan egingo dute batzarra. Lehenengo deialdia 10:45ean izango da; bigarrena, berriz, 11etan; eta gai-zerrenda hau izango da: 1.- Ekitaldiaren hasiera. 2.- Aurreko akta irakurri eta, hala badagokio, onartzea. 3.- 2008ko kirol balantzea. 4.- 2008. urtearen balantze ekonomikoa. 5.- 2009. urterako perspektibak. Aurrekontua eta bazkideen kuotak. 6.- Lehendakaria hautatzea. 7.- Eskariak eta galderak. Gaiak garrantzitsuak direnez, ahalik eta bazkide gehien bertaratzeko deia egin dute Elkartetik.

Ez du erantzunik

OIARTZUN

2008-11-26 | 12:06:25

Kanpaiak eta ezkilak hizpide izango dituzte Herri Musika Jardunaldietan

Herri musikaren inguruko zazpigarren jardunaldiak izango dira

Asteburuan zazpigarren Herri Musika Jardunaldiak izango dira, Herri Musikaren Txokoak antolatuta. Kanpaiak eta ezkilak izango dituzte hizpide oraingoan. Bi egunean zehar, Euskal Herriko, Burgosko eta Valentziako kanpaiak izango dituzte hizpide. Horrez gain, San Esteban parrokiako kanpaiak erabiliko dituzte bi kontzertu eskaintzeko -bat larunbatean eta bestea igandean-.

Ez du erantzunik

PSE-EErentzako kanpo kaia "lehentasunezko proiektua" dela esan du Patxi Lopezek Trintxerpen

PASAIA

2008-11-25 | 12:41:52

PSE-EErentzako kanpo kaia "lehentasunezko proiektua" dela esan du Patxi Lopezek Trintxerpen

La Herrera bertatik bertara ezagutzen izan da gaur goizean PSE-EEko buru Patxi Lopez. Ondoan izan ditu Gipuzkoako sozialisten lehendakari Iñaki Arriola, alderdiko senatari eta Pasaiako Udalean sozialisten bozeramaile Izaskun Gomez, eta baita alderdiko idazkari nagusi Miguel Buen ere. Bisitaren ondotik egin dute agerraldian Lopezek bere "konpromiso pertsonala" agertu du kanpo kaiarekin eta badiaren birgaitzearekin. Lopezen arabera kanpo kaia "lehentasunezko proiektua" da PSE-EErentzat. "Eskualdearen garapenara bermatzeko ezinbestekoa" dela iritzi dio PSE-EEko buruak.

Erantzun 1

PASAIA

2008-11-25 | 12:39:58

Pasaia Hiria XV. Olerki Lehiaketa martxan da

Abenduaren 20a da lanak entregatzeko azken eguna; irabazleak 800 euroko saria jasoko du

Pasaia Hiria Olerki Lehiaketak XV. aldia du dagoeneko. Aurten ere, 15 urtetik gorako parte-hartzaileen olerkiak jasoko dituzte Antxoko Udal Liburutegian. Lanen gaia librea da, eta euskaraz zein gazteleraz aurkeztu ahal izango dira, abenduaren 20ra arte. Sail bakoitzeko irabazleak 800 euro jasoko ditu, eta bigarrenak, 400.

Ez du erantzunik

Emakumeen kontrako erasoak salatzeko bilkurak izango dira gaur eskualdean

Oarsoaldea

2008-11-25 | 10:51:16

Emakumeen kontrako erasoak salatzeko bilkurak izango dira gaur eskualdean

Errenteria-Oreretan, Pasaian eta Oiartzunen bilkurak antolatu dituzte gaurko

Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna da gaur, eta hainbat emakumek bizi duten egoera salatzeko bilkurak antolatu dituzte eskualdean. Hasteko, Oiartzunen, 'Emakumenn kontrako indarkeririk ez' lelopean kontzentrazioa deitu du Udalak. 12:00etan izango da, Done Eztebe Plazan. Errenteria-Oreretan 19:30ean izango da bilkura, Xabier Olaskoaga Plazan. Oarsoaldeko Emakumeen Mundu Martxa Plataformak egin du deialdia. Ordu laurden lehenago, ordea, hedabide berri bat aurkezteko prentsaurrekoa egingo dutela jakinarazi dute. Oarsoaldeko emakume talde guztiek (17 guztira) hartu dute parte hedabide berri honen sorreran. Pasaian, bestalde, 20:00etan izango da gaurko bilkura, Antxoko Zumardian. Bekoz Beko taldeak egin du bilkurarako deialdia: «Emakumearen kontrako indarkeria salatu, eta berdintasuna eta errespetua eskatu nahi dugu», azpimarratu dute Bekoz Beko taldeko arduradunek.

Ez du erantzunik

Oarsoaldea

2008-11-24 | 14:03:09

Añarbeko ur hoditeriaren zati bat hautsi da istripu batean

Donostialdeko bigarren gerrikoko lanetan izandako istripu batek arazoak sortu ditu Añarbeko ur hoditerian. Antza, lur zati handi bat mugitzen ari ziren bigarren gerrikoko langileak Astigarragan, eta lur zati hori Añarbeko urak batetik bestera eramaten dituen ur hoditeriaren kontra erori da. Ondorioz, ur hodi bat hautsi da. Añarbeko arduradunek azaldu dutenez, hautsi den ur hodi horrek Errenteria-Oreretako Beraun, Galtzaraborda eta Kaputxinoak auzoetara eramaten du ura. Hori bai, oraingoz ur zerbitzua bere horretan mantenduko dutela azpimarratu dute. "Hurrengo 30 orduetan ur zerbitzua bermaturik dute bizilagunek, eta bien bitartean arazoa konpontzen saiatuko gara".

Ez du erantzunik

PASAIA

2008-11-24 | 12:20:26

Portuko txatarra «oso kutsagarritzat» du Eguzkik

Txatarra pilatzea, jendeak kanpo kaia onartzeko Portuko Agintaritzaren estrategia dela uste dute ekologistek

Portuko txatarra pilaketa «oso kutsagarritzat» du Eguzki talde ekologistak. Diotenez, soinua eta atmosferaren kutsadura sortzen ditu, bereziki, Lezon, Antxon eta Errenteria-Oreretako Kaputxinotan. Eguzkiko kideen ustez, txatarra pilatzea Portuko Agintaritzaren eta Jose Joan Gonzalez de Txabarri presidentearen estrategia da: «Egungo Portuak inguruko herritarrengan dituen eraginen gaineko kontzientzia sortu nahi dute, horrela, Portuarekiko gaitzespen sentimendua sortu, eta jendarteak kanpo kaiaren alde egin dezan».

Ez du erantzunik

Agenda

Kirola

itsas mendiren x. pala txapelketa
PASAIA, donibaneko pilotalekuan - 2008-12-02

Musika

II Iurrita sesions`s
OIARTZUN, IURRITA ETXEA. (Ugaldetxoko futbol zelai ondoan) - 2008-12-06

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa