
Lezo
2008-12-20 | 11:35:56
Allerruko beteranoak, sasoitsu
Futbolari ohi lezoarrak Plazetan bildu dira partida jokatzeko; ondoren, bazkaria
Lezoko Allerru futbol taldeko jokalari izandakoak goizean bildu dira, lagun arteko partida jokatzeko. Denera, 14 bat jokalari ohiren artean norgehiagoka egin dute, antolatzaileen esanetan «ondo pasatzeko, garai zaharrak oroitzeko eta garai batean izandako giroari eusteko». Bederatzigarren urtea da partida antolatzen dutela. Dutxa hartu eta gero, bazkaria egingo dute denek Allerru Elkartean.
Oarsoaldea
2008-12-20 | 11:31:20
Bihar, San Tomas Azokak Errenteria-Oreretan eta Lezon
Bi herrietako feriak 10:00etan hasiko dira; hortik aurrera, ekitaldiz josia dago eguna
Errenteria-Oreretan eta Lezon bihar izango dira San Tomas Azokak. Bi herrietan 10:00etan hasiko dira feriak; Errenteria-Oreretan, Gamon Zumardian eta Lezon, Gurutze Santuaren plazan. Txistorra eta talo postuak, tabernak eta nola ez, baserritarren barazki nahiz abere guneak izango dira bi herrietan. Horretara bakarrik ez da mugatuko, ordea, San Tomas Azoka. Izan ere, Errenteria-Oreretan egun osoko egitaraua prestatu baitute Xenpelar AEK-ko antolatzaileek. Lezon, aldiz, 14:00etan bukatuko da San Tomas Azoka.
OIARTZUN
2008-12-19 | 12:14:03
Euskaldunen hizkuntz kexak jasotzeko buzoiak izango dituzte oiartzuarrek
Euskararen inguruko kexak buzoietan sartu ahal izango dituzte aurrerantzean oiartzuarrek. Buzoiak bi tokitan jarriko dituzte: Oiartzungo udaletxearen harreran eta UEMAren Oiartzungo bulegoan, Altzibarreko eskola zaharrean. Oiartzungo Udalak, Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak eta Hizkuntza Eskubideen Mankomunitateak bultzatu dute egitasmoa.
PASAIA
2008-12-19 | 12:06:45
24 milioi eurotik gora hiru urteetan herriko 21 egitasmoetan inbertitzeko
24 milioi eurotik gora, 2011. urtera bitartean herriko birgaitze bultzatzea helburu duten 21 egitasmoetan inbertitzeko. Kopuru horiek jasotzen ditu Udalak eta Aldundiak adostu duten hitzarmenak. Pasaiako Udalatzarrak atzo onartu zuen hitzarmenaren testua, eta Foru Aldundian asteartean onartuko dutela espero da. PSE-EEko zinegotziak ez ziren udalbatzarrera joan, eta honenbestez, aldeko 11 botoekin (EAE, EAJ, EA, PP) ea abstentzio batekin (EB- Berdeak) onartu zen hitzarmena. EB-Berdeak alderdiko zinegotzi Xabier Pombok, beren abstentzioa arrazoitzen zuen enmendakin aurkeztu zuen. Izan ere, orain adostu duten hitzarmenean, San Pedron lonja berria eraikitzeko diru partida bat aurreikusten da. Berdeek ez dute San Pedron lonjarik nahi. Nahiago dute La Herrera eta Erloju kaiara lekualdatzea. Edonola ere, bakarrik geratu zen EB-Berdeak atzo, beste guztiek, oposizioa nahiz gobernu taldea bat egin zutelako hitzarmena babestean.
Lezo
2008-12-19 | 12:00:44
Bihar Xabi San Sebastian musikariaren kontzertua izango da
Gezala Auditoriumean eskainiko du kontzertua, 21:00etatik aurrera; sarrerak bost euro balio du
Bihar, Gabonetako egitarauaren barruan, Xabi San Sebastian musikariaren kontzertua izango da Gezala Auditoriumean. 21:00etan ekingo dio kontzertuari, eta sarrerak bost euro balio duela eman dute jakitera Udaletik.
OIARTZUN
2008-12-18 | 16:56:20
Elorsoroko igerilekuko matxura uste baino handiagoa da
Padel pistaen lanak bukatzeko eguraldiak hobetu behar du
Elorsoro kiroldegiko igerileku handiko matxura uste baino handiagoa da, eta konponketa lanak ere bai, ondorioz. Hala ere, arduradunak hasieran esandako epean konpontzeko saiakera berezia egingo dutela adierazi dute, urtarrila hasierarako berriz erabilgarri egon dadin. Era berean, padel pista berriak eraikitzeko lanak atzerapenarekin daudela ere azaldu dute. Lurra jartzea baino ez da falta, baina horretarako ateri egotea ezinbestekoa da, eta azken bi hilabeteetan euria egin ez duen egunik apenas egon da. Gainontzeko lanak eginak daude.
ERRENTERIA-ORERETA
2008-12-18 | 10:58:39
12:30ean hasiko da Herriko Enparantzatik; Oarsoaldean azken urtean langabeziak %25 gora egin duela esan du sindikatuak
«Krisiaren kudeaketa lotsagarria salatzeko eta eredu ekonomikoa aldatzeko» eskatuz manifestazioa deitu bihar LAB sindikatuak, Herriko Enparantzatik. «Finantza merkatuan sortu den krisia benetazko ekonomiara hedatzen ari da; baina salagarria da enpresari askok testuinguru hau erabiltzen ari direla neurri atzerakoiak hartzeko», esan dute LABetik. Hala, 2007ko azarotik aurtengo azarora eskualdeko langabezia indizea %25 igo dela jakitera eman dute sindikatuko iturrietatik: 3.116 langabetu daude egun Oarsoaldean. «Urtez urte irabazi ikaragarriak metatu dituzten enpresariek ez dute aberastasunaren banaketarik egin; orain, aldiz, irabazien gutxitzea edo galerak denon artean ordaindu behar ditugula esaten digute», adierazi du LABek.
PASAIA
2008-12-17 | 12:23:52
Oarsoaldea birgaitzeko aurrekontu hobeak ez egitea leporatu diete EAJri eta EAri
Aurrekontuetan, EAJren eta EAren konpromiso falta eta beren zuzenketak ez onartu izana salatu dute EB-Berdeek
EB-Berdeek agerraldia egin dute, Gipuzkoako Foru Aldundiak 2009rako onartutako aurrekontuekin ados ez daudela adierazteko. Bereziki, Pasaiarako eta ingurunerako (Oarsoaldearako) onartutako aurrekontuekin kexu agertu dira. Aurrekontu hobeak egiteko ahalmena izan, baina ez egitea leporatu diete EAJ eta EA alderdi politikoei, «beti ere, PSE-EEren laguntzarekin, abstentzioari esker, oposizioak aurkeztutako zuzenketa guztiak atzera bota baitituzte».
ekitaldiak
2009ko diru laguntzak eskatzeko deialdia
ERRENTERIA-ORERETA, Kapitain Etxean - 2009-01-02
deialdiak
Intxixu eta sorginen festaren bilera
OIARTZUN, Manuel Lekuona bibliotekan - 2009-01-10
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.