Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko maiatzak 17, Larunbata

Harpidetu zaitez!

Albisteak

ETAren azken atentatua salatzeko bilkura

ERRENTERIA-ORERETA

2008-05-15 | 15:20:15

ETAren azken atentatua salatzeko bilkura

140 lagun inguru bildu dira Herriko Enparantzan

Gaur 12:00etan ETAk Legution egindako azken atentatua salatzeko elkarretaratzea egin da Herriko Enparantzan Bozeramaleen Batzordeak deituta. 140 lagun inguru bildu dira bertan, eta 15 minutuko ixilunea ondoren, txalo zaparrada bat eskaini diote Juan Manuel Piñuel Guardia Zibilari. Elkarretaratzean Errenteriako Udala osatzen duten alderdietako ordezkari guztiek hartu dute parte, EAE-ANV alderdiko ordezkariak ez beste.

Ez du erantzunik

Lezo

2008-05-15 | 12:43:38

Garajeak ikusteko aukera, bihar, 19:00etan

Euskal Herria plazako lurpeko garajeen jabeek beren partzelak aztertzeko deialdia egin du Udalak

Udalak deialdia egin die Euskal Herria plazan egin dituzten lurpeko garajeen jabeei beren partzelak ikusteko. Biharko egin du hitzordua Udalak, eta 19:00etan gelditu da jabeekin garaje aurrean. Udalak jada, gutuna bidali die garajeen jabeei jakin dezaten garajeetako obrak bukatuta daudela eta azken ordainketa eginda, aparkalekuko giltzak eskuratzeko aukera izango dutela. Obrak gora eta behera 2006ko urrian ekin zieten Euskal Herria plazan lurpeko garajeak egiten. Hamaika arazo sortu zituzten lurpeko garajeek, baina aurrera jarraitu zuten obrek. 2007ko Aste Santuaren ondoren ematekoak ziren arren, garajeetan segurtasun arazoengatik beranduago eman dituzte garajeak.

Ez du erantzunik

ERRENTERIA-ORERETA

2008-05-14 | 15:54:47

Bozeramaileen Batzordeak Legutioko atentatua gaitzesi du

Juan Manuel Piñuel Guardia Zibila hil dutela salatzeko elkarretaratzera deitu dituzte herritarrak, bihar, 12:00etan, Herriko Plazan

Errenteriako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak bilera egin du eta gaur goizaldean, Legutioko Guardia Zibilaren koartelaren kontra ETAk egindako atentatua gaitzesteko oharra adostu dute PSE-EEk, EAJk, PPk, EB-Berdeek eta EAk. EAE-ANVk abstentziora jo du. Legutioko atentatuan Juan Manuel Piñuel Guardia Zibila hil da, eta beste lau zauriturik gertatu dira. «Edozein herritarren kontra atentatua egiten duenak, euskal gizarte guztiaren kontra egiten du atentatua», esan dute. Atentatua gaitzesteko eta hildakoaren sendiari elkartasuna adierazteko elkarretaratze ixilera deitu ditu herritarrak Bozeramaileen Batzordeak, bihar, 12:00etatik aurrera, Herriko Plazan.

Erantzun 1

PASAIA

2008-05-14 | 15:24:51

Pasaia-Donostia bidegorria eskatzeko Kalapiek bizikleta martxa antolatu du

Larunbatean abiatuko da Errenteria-Oreretako Gamon plazatik aldarrikapen bizikleta martxa, 17:30ean

Kalapiek, Txirrindulari Urbanoen Elkarteak, bizikleta martxa antolatu du larunbaterako, Pasaia-Donostia bidegorria osatzeko eskatzeko. 'Pasaia Donostia bidegorria orain!' kanpainako lehen ekimena izango da larunbatekoa. Errenteria-Oreretan hasiko da martxa, 17:30ean, Gamon Zumardiko kioskoaren ondotik. Kalapieren II. Bizikleta Astearen baitako ekimena izango da martxa. Hilaren 10ean hasi zen Astea, eta igandean bukatuko da, Donostiako Kontxa inguruan egingo den bizikleta azokarekin.

Ez du erantzunik

OIARTZUN

2008-05-14 | 12:44:20

Oiartzunek Herri Arteko Txapelketan aurrera egingo du

Azpeitiarrei 0-2 irabazi diete

Oiartzunek pala modalitateko Herri Arteko Txapelketan aurrera egingo du. Joan den asteburuan jokatutako partidetan Azpeitiari irabazi zioten pala motzean eta larruzko paleta modalitateetan. Oinatz Aizpuru, Jon Gelbentzu, Orkatz Argote eta Asier Galdona pilotariak dira Oiartzungo kirolariak.

Erantzun 1

Oarsoaldea

2008-05-13 | 13:24:32

Datorren astelehenean jarriko da martxan H4 zerbitzua Ugaldetxoko poligonora

Abenduaren 31 arte froga izango da

Datorren astelehean, hilak 19, jarriko da martxan H4 autobus linea berria, Errenteria-Oreretatik eta Arraguatik Ugaldetxoko poligonora doana. Langileei eskainitako zerbitzua izango da, eta egunean sei zerbitzu izango dira: hiru lanera joateko eta hiru itzultzeko. Lurraldebusekin erabili ahal izango den zerbitzua da. Bestela, txartelak 1,25 euro balioko du. Gipuzkoako Foru Aldundia eta Errenteria-Orereta eta Oiartzungo Udalek jarri dute martxan ekimena, EVEren laguntzarekin. Ia 100.000 euroko aurrekontua du ekimenak eta "esperientzia pilotua" da. Abenduaren 31 arte egongo da martxan, gero "ondorioak aterako ditugu eta zer hobetu behar den planteatuko dugu", azaldu du Arantza Tapia Mugikortasunerako eta Lurralde Antolaketarako foru diputatuak.

Ez du erantzunik

PASAIA

2008-05-13 | 13:20:26

UEUrako bekak prest ditu Udaleko Euskara Zerbitzuak

Ikasle eta langabetuentzat nahiz gainerako pasaitarrentzat UEUko matrikula ordaintzeko laguntzak dira

Pasaiako Udaleko Euskara Zerbitzuak 2008ko Udako Euskal Unibertsitateko (UEU) ikastaroetako matrikulak ordaintzeko bekak prest ditu. Beka sistemaren baitan bi laguntza mota daude: ikasle eta langabetuei matrikula eta egoitza gastuen %75a ordaintzeko aukera dago. Gainerako pasaitarrei matrikula eta egoitza gastuen %50a ordaintzeko aukera eman du baita ere Euskara Batzordeak. Beka eskaerak egiteakoan honoko agiri hauek aurkeztu behar dira Udaleko Euskara Zerbitzuan (Euskadi Etorbidea, 61, Trintxerpe): Matrikula orriaren fotokopia; matrikularen ordainagiria; NAN fotokopia; errolda ziurtagiria eta azkenik, ikastaroa amaitutakoan, UEUk emandako ziurtagiria.

Ez du erantzunik

Lezo

2008-05-13 | 12:50:13

Lezoko Bike Indoor I. Maratoia antolatu dute larunbaterako

Aldez aurretik eman daiteke izena, larunbatera arte; 65 parte-hartzaileentzako lekua izango da soilik

Agenda

MENDI IRTEERA

Bisaurinera zeharkaldia
OARSOALDEA, Garmendi txokolategian eta Amazkarren - 2008-05-14

jaiak

Eskolatik kalera
ERRENTERIA-ORERETA, Koldo Mitxelena Plazan (Esmalteria) - 2008-05-17

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa