
Lezo
2008-07-23 | 18:42:20
Skate pista berria egingo du Udalak irailaren bukaerarako
Kiroldegia eta Herri Eskolaren arteko orubean egingo dute; Tit Top enpresa arduratuko da lanak egiteaz
Herriko skate zaleak pozik uzteko moduko albistea eman du Lezoko Udalak. Irailaren bukaerarako skate pista berria egingo dute kiroldegiaren eta Herri Eskolaren arteko orubean. Hiru enpresekin hitz egin ondoren, skate pista berria egiteko lanak Tip Top enpresari esleitzea erabaki dute Udaleko arduradunek. Irailaren hasieran ekingo diote skate pista berria egiteko lanei, eta lauzpabost asteetan bukatzea espero dute. Skate pista berria egiteko Izartu programaren dirulaguntza jasoko du Lezoko Udalak. Guztira, 120.000 euro jasoko dituzte. «Herriko gazteekin hitz egin ondoren, herriak skate pista bat behar duela erabaki dugu. Kirol honekiko afizio handia dago Lezon, eta skate zaleek dituzten beharrei erantzuten saiatuko gara», azpimarratu du Jon Legorburu zinegotziak.
PASAIA
2008-07-23 | 18:40:17
Termika hartuko dute hizpide Europako Parlamentuan
Berdeen taldeko europarlamentari David Hammerstein eskualdean izan da, termikan eta Jaizkibelen
Europako Parlamentuan Berdeen taldeko ordezkari David Hammerstein, eskualdean izan da gaur. 10:00ak inguruan iritsi da Lezoko tren geltokira, eta han Jaizkibel Bizirik, Greenpeace eta Termikaren Kontarko taldeko kideek egin diote harrera. Ondoren, haiek lagunduta, Donibaneko zentral termikoan eta Jazkibelen izan da europarlamentaria, kanpo kaiak hartuko duen eremua bertatik bertara ezagutzen.
PASAIA
2008-07-23 | 13:34:17
Azken lan istripua salatu dute sindikatuek
Elkarretaratzeak egin dituzte ELA, LAB eta CCOOk
Herenegun portuan hil zen langilearen heriotza salatu dute ELA, LAB eta CCOO sindikatuek. Gaur goizean Donibanen bildu dira istripua izan zen ontziolaren aurrean. 11:30ean egin du elkarretaratzea LABek. 12:00etan bildu dira LAB eta CCOOko kideak, bakoitza bere aldetik.
ERRENTERIA-ORERETA
2008-07-22 | 17:57:04
Giro paregabea Madalen egunean
Jende andana bildu da ekitaldi guztietara eguraldi ona aprobetxatuz
Giro paregabean joan da Madalen Jaietako lehen eguna. Gauez festak luzeraino jo zuen, eta lehen eguna izaki gogotsu aritu ziren festazaleak bideoan ikus daitekeen bezala. Eguneko ekitaldietan, berriz, eguraldi ona baliatuz jende ugari bildu da ekitaldi guztietara. Prozesioa, Danborrada, Errenteriako Musikal Kultur Elkartearen kontzertzua, omenaldiak... Bideo hauetan momentu horietako batzuk ikus daitekeze.
PASAIA
2008-07-22 | 17:53:14
Maisu maistren etxeak, hustuta
Trintxerperko Karmengo Amako maisu maistren etxeak hustu dituzte. Udaltzainek bizilagunak atera dituzte eta hutsik zeuden etxeetako ateak bota dituzte.
PASAIA
2008-07-22 | 15:54:47
Elkarretaratzeak deitu dituzte sindikatuek, atzoko lan istripua salatzeko
Langile bat hil zen atzo portuan; zortzi egunetan Euskal Herrian lan istripuetan hil den seigarren langilea da
Astebetean sei, eta azkena Pasaiako Zamakona ontzioletan. atzo arratsaldean M.M.B. 50 urteko langilea hil zen, zortzi metrotik erorita, ontziolako ur gaineko dike bat konpontzen ari zela. Resining, Felipe, Gomez y Otros galdaragintza enpresarentzako lan egiten zuen zendutako langileak. Atzokoa zortzi egunetan Euskal Herrian lan istripuetan hil den seigarren langilea da. Aurten jada 54 dira hildakoak. Osalan Lanerako Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen arabera, langileak dikearen kanpoko alde bat aztertu behar zuen. Plataforma altxatzaile batera pasatzen ari zela babes elementu bati heldu zion, baina babes elementuak huts egin zuen eta langilea zortzi metrotik behera erori eta hil egin zen. Sindikatuek heriotza salatzeko elkarretaratzeak deitu dituzte biharko. ELAk, 11:00etarako deitu du elkarretaratzea, Zamakona ontziolaren parean, eta LABek 12:00etarako, Donibaneko sarreran dagoen biribilgunean, 'Lan istripu gehiagorik ez' lelopean.
PASAIA
2008-07-21 | 19:58:20
Langile bat hil da Pasaiako Portuan
50 urteko gizonezkoa zortzi metroko alturatik erori da
Langile bat hil da gaur Portuan, 14:30ean. Zamakona enpresaren dikean lanean ari zela, zortzi metroko alturatik erori da.
ERRENTERIA-ORERETA
2008-07-21 | 19:55:32
Maria Jesus Fombellidak eta Reyes Carrerek bota dute txupinazoa
Hasi dira 2008ko Madalen Jaiak. 19:00etan, txupinazoan, milaka herritar bildu dira Herriko Enparantzan jaiei behar bezalako harrera egiteko: xanpaina erruz bota dute gora, eta gorputz barrura. Txupina botatzearekin batera 'Zentenarioa' jo du musika bandak. Bideoan, bandakoak eta herritarrak ageri dira.
deialdiak
1978ko kintoen bazkaria
OIARTZUN, - 2008-06-13
erakusketa
36ko Gerrari buruzko erakusketa
OIARTZUN, Udaletxeko areto nagusian - 2008-07-18
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.