
2007-11-28 | 13:29:19
GIZARTEA
Lan merkatuan sartu nahi duten herritarren seme-alabak zainduko dituzte Haurren Txokoan
Lan bila ari diren herritarrei seme-alaben zaintza erraztu nahi die Pio Baroja ikastetxean martxan jarri duten ekimenak
Haurren Txokoa ekimenaren helburua seme-alabak dituzten langabetuei lan merkaturako bidea erraztea da. Izan ere, seme-alaben zaintzak hainbat arazo eta traba sortzen ditu lana bilatzeko garaian. Haurren Txokoan lan bila ari diren herritarren seme-alabak zaintzen dituzte. Hainbat begirale profesional arduratzen dira hortaz. Orain dela lau hilabete jarri zuten martxan ekimena Pio Baroja ikastetxeko eraikinean, eta geroztik hainbat herritarrek erabili dute. Zerbitzua doanekoa da. Oarsoaldeko Garapen Agentziak (eskualdeko Udalen laguntzarekin) jarri du martxan Haurren Txokoa ekimena.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.