Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2009ko uztailak 4, Larunbata

Harpidetu zaitez!

2007-11-28 | 14:22:15

Gizartea

Suhiltzaileak, katu baten erreskatean

Irudi benetan bitxiak ikus ahal izan dira guar eguerdian Herriko Plazan. Bizilagun baten dei bati erantzunez, suhiltzaileen bi kamioi agertu dira plazara, Erdiko kaleko teilatu batetik hiru egunez jaitsi ezinik omen zegoen katu bat erreskatatzeko. Bi suhiltzaile igo dira teilatura, eskailera mekaniko handi baten laguntzaz; baina, saiatu arren, ez dute katua harrapatu, ihes egin dielako. Gertakariak ikusmen handia eragin du une horretan bertatik pasatzen ziren herritarren artean. Udaltzaingoak ere Erdiko kaleko sarrera moztu du.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

Lege Informazioa