
2007-11-29 | 11:03:51
Udala
Oiartzungo Udalak AHT-ren eta errauste plantaren kontrako mozioak onartu ditu
EAE-ANV eta Ezker-Batua Berdeen aldeko botoekin atera dira aurrera; OB, aurka
Errauste plantaren eta AHT-ren kontrako bi mozio onartu zituen atzo Oiartzungo Udalak, gehiengoz, EAE-ANV eta Ezker Batua-Berdeen aldeko botoekin. Bi alderdi hauek sartu zituzten mozioak. Oiartzun Bai (OB) plataformako lau zinegotzik (bat falta zen), aurka botatu zuten. Errauste plantaren ordez "beste alternatiben" alde egingo duela dio Udalak onartu duen mozioak, eta, AHT-ren kasuan, "herritarrei informazioa zabaltzeko konpromisoa eta administratiboki AHT-ren kontra ahal duen guztia egingo duela Udalak" onartu zuten.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
OB-ko zinegotziek mozioen kontra botatu zuten
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.