
2008-01-08 | 13:33:36
jaia
Anunciata ikastetxeak dena prest du Donostia egunerako
Hilaren 20an, goizean, Antxotik aterako dira gero Donostiara joateko
Abendutik daramate entseatzen Antxoko La Anunciata ikastetxeko haurrek hilaren 20an danborradarekin ateratzeko. Astelehenetan eta asteazkenetan egin dituzte trebakuntza saioak, 14:00etatik 15:00etara. Aurten, 72 haurrek joko dituzte Sarriegiren martxak Antxon eta Donostian. Gaur ere entsegua egingo dute, 14:00etatik 15:00etara Anunciatakoek. Baina ikastetxetik iragarri dutenez, datorren astean eskolak bukatzen dituztenean, arratsalean, entsegu orokorrak egingo dituzte ere bai, Donostia egunean dena behar bezala atera dadin: 10:00ak inguruan Antxotik bira emango dute, eta gero, Donostiara joango dira bertako haurren daborradan parte hartzeko.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.