
PASAIA
2008-10-10 | 15:43:08
Aldundiak Pasaiako birgaitzeri 14 milioi euro bideratzea lortu duela dio EBk
Akordioak Kudeaketa Aurrekontu Bereziaren negoziazioan hitzartu dituztela esna dute
Aldundiak "Pasaitarren bizi kalitatea hobetzea suposatuko duten proiektuetara" 14 milioi euro bideratzea lortu dutela jakinarazteko agertu dira gaur eguerdian prentsaurrera alderdi horretako batzarkide Arantza Gonzalez eta alderdi bereko zinegotzi pasaitarra Xabier Pombo. Esan dutenez, ondokoak dira Aldundiak finantzatuko dituen proiektuak: Errenteria Kalea eta Ulia etorbidea lotuko dituen igogailua; Donibaneko Zaharren egoitza; Ondartxoko pasealekuaren urbanizazioa; Molinoako errekaren ibarraren urbanizazio lanak; Andonaegi, Ulia etorbidea eta Azkuene kaleen urbanizazioa; Arrauna eta piraguismo kluben birkokapena; Buenavista eta Herrera arteko bidegorria; N-1aren urbanizazioaren II. Fasea.
ERRENTERIA-ORERETA
2008-10-10 | 12:44:01
Ereintza Antzerki Taldeak 'Bidegileen bila' lana eskainiko du bihar
Errenteria Hiria Kulturgunean izango da saioa 20:00etan
Ereintza Antzerki Taldeak 'Bidegileen bila' antzezlana eskainiko du bihar, Errenteria Hiria Kulturgunean, 20:00etan. Saioa berezia izango da Ereintza Elkartearen 50. urteurrena dela eta.
ERRENTERIA-ORERETA
2008-10-10 | 12:43:34
Kulturguneari 'Merkatuzar' izena jarri diote
Herriko kulturguneko lanak datorren urte erdialderako bukatuko dituzte. Halaxe aurreratu berri du Joxe Mari Burgos Kultura zinegotziak. Lanak bukatu aurretik, ordea, kulturgune berriaren izena erabaki dute: Merkatuzar. Izen horixe izango du aurrerantzean kulturgune berriak. Halaber, Merkatuzar kulturgunerako logotipoa aukeratzeko lehiaketa deitu du Errenteriako Udalak. Lehiaketari buruzko informazioa Udaleko webgunean lor daiteke www.errenteria.net
OIARTZUN
2008-10-10 | 10:38:35
Rafael Pikaberiari buruzko liburua kaleratu dute
Ander Delgado da egilea eta Udalak eta Sabino Arana Fundazioak argitaratu dute
"Rafael Picavea 1867-1946, euskal historiaren pertsonaia ahaztua" liburua aurkeztu zuten atzo 19:00etan udaletxeko pleno aretoan. Ander Delgado da liburuaren egilea eta Oiartzungo Udalak argitaratu du. 2007an Delgadok irabazitako bekaren emaitza da lan hori.
OIARTZUN
2008-10-10 | 10:35:21
Atzo arratsean hamarnaka pertsona bildu ziren plazan
Oiartzungo Garagardo Azokaren 5. edizioa atzo zabaldu zuten. 19:30ean hasi zen jaia, eta, osteguna izanik ere, hamarnaka pertsona bildu ziren herriko plazako kontsejupean. Gaur, bihar eta etzi ere 19:30ean irekiko da azoka, gaueko 01:00ak arte. Igandean goizago itxiko dute, 23:00etan.
Lezo
2008-10-09 | 14:03:43
Adin txikikoen harrera-etxea aurrerago Campsako lurretan jartzearekin ados dauden, edo epaitegietan zabaldutako bide zibiletik jarraitzeko nahia duten galdetuko dute
Altamirako auzo elkarteak galdeketa egingo du bizilagunen iritzia jasotzeko adin txikikoen harrera etxearen arazoaren inguruan. Altzate Auzo Elkarteak auzotarrei galdetu die, ea Udalak egindako proposamenarekin, hau da, harrera etxea aurrerago Campsako eremuan eraikiko diren etxeen azpialdean jartzearekin ados dauden; edo orain bi urte Tomas Garbizu kaleko 22 eta 23 zenbakien azpialdeko garajeen jabeek zabaldutako epaitegietako bide zibilarekin jarraitu nahi duten. Galdeketan ateratako emaitza Udalari jakinaraziko dio Altzate Auzo Elkarteak datorren astelehenean.
PASAIA
2008-10-09 | 13:12:38
Basagoiti: "Zentral termikoaren alde gaude"
Pasai Donibanen izan da Euskadiko PPko presidentea
Antonio Basagoiti Euskadiko PPko presidentea Pasai Donibanen izan da gaur goizean. PP alderdia aurrerapenarekin eta garapenarekin konprometituta dagoen taldea dela nabarmendu du: "Horregatik, Pasaia birgaitzearen alde gaude. Zentral termikoaren alde gaude eta etorkizunaren alde".
ERRENTERIA-ORERETA
2008-10-09 | 13:12:13
San Markoko zabortegian hondakin organikoak isurtzeari utzi diote
San Markoseko Mankomunitateak eta Gipuzkoako Aldundiak lorturiko akordioa esker, zabortegian hondakin organikoak isurtzeari utzi diote dagoeneko. Lehengo asteburuan utzi zioten hondakinak isurtzeari, baina datorren astelehenean ekitaldi ofiziala egingo dute. Zabortegiaren atean bertan, Mankomunitateko eta Aldundiko arduradunek argazkia aterako dute.
deialdiak
Kale Ekintza
OIARTZUN, Doneztebe plazan - 2008-10-18
jaiak
Udazkeneko VII. Jaia
OIARTZUN, - 2008-10-18
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.