
Lezo
2008-12-01 | 13:01:29
Kataylu jaialdia inauguratu dute Allerruko bi judokek
Cazorla eta Sagarzazu izan ziren Guadalajarako jaialdiari hasiera emateko ardura izan zutenak
Asteburuan Guadalajara hiriko Estatu Mailako Kataylu izeneko Kata Jaialdia ospatu dute, eta Andoni Cazorla baita Iokin Sagarzazu ere izan dira ospakizunari hasiera eman diotenak.
PASAIA
2008-11-29 | 16:28:14
Landare 25. urteurrena ospatzen ari da
Eguerdiko ekitaldiaren ondoren, Zumardiko karpan da bazkaria
ERRENTERIA-ORERETA
2008-11-29 | 14:17:32
Mikel Odriozolak Donostiako Maratoian parte haruko du bihar
Mikel Odriozolak Donostiako Maratoian parte hartuko du bihar. Lasterketa 2 ordu eta 30 minutu inguruan bukatu nahi duten korrikalarientzat, Odriozolak «erbiarena» egingo du lasterketako lehen 30 kilometroetan. Antolakuntzatik jakinarazi dutenez 3200dik gora atleta izango dira biharko lasterketan, probak sekula izan duen parte-hartze mailarik handienarekin. Edonola ere, ez dute espero inork Timothy Cherigaten marka (2.09:34) hausterik.
ERRENTERIA-ORERETA
2008-11-29 | 12:17:39
Landare bere egun handia ospatzen ari da
25. urteurreneko ospakizunen azken aurreko eguna da gaurkoa
Landarek 25 urte bete ditu aurten. Aste guztian ekintzak egin ondoren, gaur ari dira egun handia ospatzen. Goizean, 10:00etan diana izan da herriko txistulariekin. Orain, erraldoiak dabiltza herriko kaleetan zehar. Ondoren, ekitaldia eta bazkaria izango dira, Landare kanpoan eta Gamon Zumardiko karpan, hurrenez hurren. Eguraldia lagun izaten jarraitzea espero dute antolatzaileek eta ahalik eta jende gehiena animatzea egun guztian zehar izango diren ekimenetara.
OIARTZUN
2008-11-28 | 15:39:43
Oiartzungo eta Errenteria-Oreretako euskalgintzak BEC-era joateko deia egin dute
Kontseiluaren 10. urtemugako ospakizunekin bat egin dute
Oiartzungo eta Errenteria-Oreretako euskalgintzan lan egiten duten taldeek abenduaren 13an Kontseiluaren hamargarren urtemuga dela-eta BEC-en egingo den ekitaldira joateko deia luzatu diete bi herrietako euskaltzaleei. Bi herrietan antolatu dituzte autobusak Barakaldora joateko. Izena emateko aukera dagoeneko jarri dute. Doan banatuko dituzte ekimenerako gonbidapenak. Errenteria-Oreretan, gainera, 'guk ere euskaraz bai' egitasmoa jarri dute martxan. Elkarte, lagun-talde... argazkia atera eta 'euskarazbai@gmail.com'-era bidaltzeko eskatu diete.
ERRENTERIA-ORERETA
2008-11-28 | 12:51:00
'Ilusio tanten dizdira' kaleratu du Orereta Abesbatzak
21 biltzen dituen diskoa da, Abesbatzaren 40. urteurrena ospatzeko jaiotakoa
'Ilusio tanten dizdira' izenburua du Orereta Abesbatzaren bigarren diskoak. Orereta, Orereta Txiki eta Oinarri Abesbatzek hainbat estilotako 21 kanta bildu dituzte azken lan horretan. Gaurtik aurrera salgai dago Xenpelar eta Mirentxu dendetan eta Andra Mari Abesbatzaren egoitzan. 14 euro balio du diskoak, baina Abesbatzetako bazkideek prezio berezian erosi ahal izango dute.
PASAIA
2008-11-28 | 12:43:35
Kanpo kaia ez laguntzeko eskatu dio Jaizkibel Bizirik-ek Kutxari
Kutxako Batzar orokorrak bateratzeari buruzkoak erabakitzen dituen egunean luzatu dio eskaera
Pasaiako kanpo kaia bezalako proiektuak diruz ez laguntzeko eskatu dio Jaizkibel Bizirik-ek Kutxari. Kutxa, Gipuzkoa Aurrera Taldearen bitartez agertu da kanpo kaiaren alde. Jaizkibel Bizirik-en arabera «kezkatzeko modukoa da halako onarri sozial zabala duen entitate batek, argi-ilun ugari dituen eta soilik hainbat eragileen interesentzako onuragarria izango den proiektu baten alde egitea». Jaizkibel Bizirik-en arabera, kanpo kaia diruz laguntzea «arrisku handiko inbertsioa» litzateke Kutxarentzat. Horrez gain, «entitatearen kanpo irudiaren kalterako izan daiteekela uste du, ekologistek diotenez, «litekeena delako delitu ekologikoan» ondorioztatzea.
OIARTZUN
2008-11-27 | 17:13:53
Gazte bat atxilotu dute lapurretan ari zelako
Udaltzainek atxilotu dute, Altzibarren
Udaltzainek R.B. gaztea atxilotu dute gaur goizaldean, Altzibarko komertzio batean lapurtzen saiatzeagatik. Bizilagunek deitu dituzte udaltzainak 00:30ean, "soinu arraroak" entzun dituztelako. Komertzioaren erakusleihoko beira hautsita zegoen eta barrua nahastuta. 04:00etan atxilotu dute gaztea, zaintza egin ondoren, komertzio barrutik ateratzen ari zela.
deialdiak
Mendibururi buruzko erakusketa
OIARTZUN, Udaletxeko areto nagusian - 2008-11-21
Hitzaldia
Hitzaldia
OARSOALDEA, Pleno Aretoan - 2008-12-02
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.