
2008-04-29 | 13:11:34
azpiegiturak
Pasaiako eta Lezoko EAE-ANVk, kanpo kaia egiteko Aldundiak eta Portuak dauzkaten «asmo ilunak» salatu dituzte
Kanpo kaia egiteko bi erakundeek lortutako akordioarekin, Pasaia eta Lezoko Udalak «engainatu» dituztela esan dute bi herrietako alkateek
Pasaia eta Lezoko alkate Maider Zigandak eta Haritz Salaberriak, kanpo kaia egiteko lanen inguruan Aldundiak eta Pasaiako Portuak lortu duten akordioaren inguruan «modu ilunean» egin dela salatu dute. Horrez gain, bi udalerrietako agintariak «engainatu» dituztela esan dute, «isilpean akordioak lortuz». Halaber, «eskualdeko herritarrek kanpo kaia nahi ez dutela» esan dute, eta hori esateko 2005ean Badia Berri erakundeak egindako ikerketaren emaitza erabili dute: «Ikerketa horretan eskualdeko biztanleen %75ak kanpo kaia ez duela beharrezkoa ikusten agertzen da». Eguerdian eman dute prentsaurrekoa EAE-ANVko bi herrietako Gobernu Taldeetako ordezkariek, kanpo kaiaren sarbideak eta kanpo kaia bera egiteko Portuak eta Aldundiak hitzartu duten akordioaren harira.
iñigo | 2008-05-08
Portuko agintaritza Txabarriren eskutik eta Diputazioan Olanoren eskutik Eskualdeko nahiaren gainetik pasatzen ari dira, udalen beraien konpetentziak zapalduz eta informazioa izkutatuz.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.