
2008-04-29 | 13:30:59
Kultura
600 dantzari eta musikari inguru bilduko ditu Dantzari Txiki Egunak, etzi
11 udalerritako dantza taldeak ibiliko dira herriko kaleetan barrena Ereintza Dantza Taldearen eskutik
Dantzari txikien egun handia izango da etzi Errenteria-Oreretan. Dantzari gazteak herriko jaun eta jabe izango dira; 600 dantzari eta musikarik herriko kaleak hartu dituzte. Aurten ere maiatzaren 1ean ohi denez, hutsik egin gabe Ereintza Dantza Taldeak antolatuta dantza izango da nagusi herrian. Aurtengo saioan, beste urteetan bezala, ehunka haur elkartuko dira, beraien eginkizuna zintzo betetzeko. Kaleak dantzaz betetzeko, alegia. 10 taldetako haurrak ariko dira zeregin horretan: Lezoko Murixka, Oiartzungo Haurtzaro, Azkoitiko Kandiola, Urretxuko Lurra, Beasaingo Aurtzaka, Añorgako Arkaitz, Hernaniko Ttarla, Dimako Gazte Berri, Lasarte-Oriako Erketz, Iruñeko Amaiur, eta etxekoak, Errenteria Musikalekoak.
dantza dezagun | 2008-04-29
Jai bat izan dadila. Nahiz eta txikientzat izan festan anima dadila edozein. Harro egon beharko genduke horrelako harrobiarekin.
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.