
2008-04-29 | 13:49:44
Zinema
Zortzi dokumental eta bi mahai-inguru izango dira Lupa Mostraren osagaiak
Donostiako Kutxa aretoan eta herriko Mikelazulo Elkartean izango dira emanaldiak, bihartik aurrera
Lupa Dokumentalen Mostra bihar hasiko da Donostian. Mostrako lehen emanaldian "Gaviotas blindadas III" dokumentala izango da ikusgai Kutxa aretoan (Arrasate kalea, 12). 19:00etan hasiko da emanaldia, eta sarrera doakoa da. Etzitik igandera, berriz, Lupa Dokumentalen Mostrako gainontzeko emanaldiak Errenteria-Oreretan ikus ahal izango dira. Mikelazulo Kultur Elkartean, hain zuzen. Lupa Dokumentalen Mostra Donostiako Banda Bat Elkarteak eta Mikelazulo Elkarteak antolatu dute elkarlanean. Antolatzaileek azaldu dutenez, «dokumentalen proiekzioak eta dokumental munduko profesionalen topaketak dira ekimenaren osagai nagusiak».
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.