
2008-05-07 | 16:50:59
Munduko Kopan parte hartuko du Mikel Odriozolak, igandean
Errusiako Cheboksary herrian jokatuko da 50 kilometro ibilketako Munduko Kopako lasterketa
Mikel Odriozola herriko atletak datorren igandean jokatuko den Munduko Kopako ibilketako proban parte hartuko du. Errusiako Cheboksary herrian jokatuko da lasterketa, eta atletek 50 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute. 55 herrialdetako ehunka atletek parte hartuko dute igandeko proban, eta denek Beinjingo Olinpiar Jokoetarako txartelak izango dituzte jokoan. «Ofizialki ez bada ere, Espainiako Federaziokoek Olinpiar Jokoetan parte hartzeko plaza bat gordeko zidatela esan zidaten, baina , hala ere, ez dut gehiegi lasaitu nahi. Ahalik eta postu onena lortzen saiatuko naiz», azpimarratu du Mikel Odriozolak.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.