Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko uztailak 6, Igandea

Harpidetu zaitez!

2008-05-08 | 13:40:10

Musika

Etzi hasiko da Musikasteren 36. aldia

Hiru konpositoreren lanak goraipatuko dituzte aurten; Pablo Sarasate, Jose Maria Gonzalez Bastida eta Jose Luis Iturralde

Musikasteren 36. aldia hasiko da etzi Errenteria-Oreretan, eta maiatzaren 17ra arte luzatuko da. Egitarau oparoa antolatu dute urtero legez. 1973 urteaz geroztik, Jose Luis Ansorenak sortu zuenetik, antolatzen dute Eresbilek (Euskal ereslarien bilduma) eta Andra Mari koralak Musikaste-Euskal Musikaren Astea, elkarlanean. Hastapenetatik izan duten lan ildoei jarraiki, iraganeko musikagileen lanak berreskuratu eta ezagutzera ematea da, eta halaber, musika garaikidearen sorkuntzari auspoa ematea. Musikasteren ezaugarrietako bat mendeurrena betetzen duten musikagileak gogora ekartzea da. Aurten euren jaiotzaren edo heriotzaren mendeurrena betetzen duten hamalau musikagileen artean, Pablo Sarasate biolinista nafarra, Jose Maria Gonzalez Bastida musika banda profesionalen zuzendaria eta Jose Luis Iturralde Donostiako Kontserbatorioan iraksle eta musikagilea gogoratu ditu bereziki.

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa