
2008-05-09 | 12:34:58
Gizartea
Lore ornamentalen eta landareen bigarren azoka egingo da bihar
Euskal Herriko zazpi herritako zortzi lore eta landare ekoizle egon dira bertan
Geranioak, begoniak, petuniak, alegriak... udaberri giro koloretsua hartuko du bihar herriak Lore ornamentalen eta landareeen bigarren azoka dela eta. Azoka Behemendi Elkarteak antolatu du Errenteriako Udalaren laguntzarekin. Antolatzaileen hitzetan ekimen honen helburua «baserriko produktuen salmenta sustatzea da». Iazko lehen aldiak izan zuen arrakasta ikusita, aurten ere azoka herrira ekartzea pentsatu dute Behemendi eta Udalak. 09:00etan zabalduko da azoka, eta 14:00ak arte egongo da zabalik. Xabier Olaskoaga plazan egongo dira sektoreko Gipuzkoako ekoizle onenen salmenta postuak. Aurten, berritasun bezala Bizkaiko baserritar bat ere etorriko da bere landare eta loreekin. Guztira lorez jositako 144 metro koadro izango dira ikusgai.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.