
2008-05-13 | 13:20:26
euskara
UEUrako bekak prest ditu Udaleko Euskara Zerbitzuak
Ikasle eta langabetuentzat nahiz gainerako pasaitarrentzat UEUko matrikula ordaintzeko laguntzak dira
Pasaiako Udaleko Euskara Zerbitzuak 2008ko Udako Euskal Unibertsitateko (UEU) ikastaroetako matrikulak ordaintzeko bekak prest ditu. Beka sistemaren baitan bi laguntza mota daude: ikasle eta langabetuei matrikula eta egoitza gastuen %75a ordaintzeko aukera dago. Gainerako pasaitarrei matrikula eta egoitza gastuen %50a ordaintzeko aukera eman du baita ere Euskara Batzordeak. Beka eskaerak egiteakoan honoko agiri hauek aurkeztu behar dira Udaleko Euskara Zerbitzuan (Euskadi Etorbidea, 61, Trintxerpe): Matrikula orriaren fotokopia; matrikularen ordainagiria; NAN fotokopia; errolda ziurtagiria eta azkenik, ikastaroa amaitutakoan, UEUk emandako ziurtagiria.
Dokumentazio hau guztia aurkezteko, ikastaroa bukatzen denetik hilabeteko epea izango dute beka eskaera egin dutenek. Informazio gehiago nahi izanez gero, Euskara Zerbitzurab dei daiteke: 943 004 330.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.