
2008-05-14 | 15:54:47
politika
Bozeramaileen Batzordeak Legutioko atentatua gaitzesi du
Juan Manuel Piñuel Guardia Zibila hil dutela salatzeko elkarretaratzera deitu dituzte herritarrak, bihar, 12:00etan, Herriko Plazan
Errenteriako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak bilera egin du eta gaur goizaldean, Legutioko Guardia Zibilaren koartelaren kontra ETAk egindako atentatua gaitzesteko oharra adostu dute PSE-EEk, EAJk, PPk, EB-Berdeek eta EAk. EAE-ANVk abstentziora jo du. Legutioko atentatuan Juan Manuel Piñuel Guardia Zibila hil da, eta beste lau zauriturik gertatu dira. «Edozein herritarren kontra atentatua egiten duenak, euskal gizarte guztiaren kontra egiten du atentatua», esan dute. Atentatua gaitzesteko eta hildakoaren sendiari elkartasuna adierazteko elkarretaratze ixilera deitu ditu herritarrak Bozeramaileen Batzordeak, bihar, 12:00etatik aurrera, Herriko Plazan.
2008-05-14
Ez dut esan nahi azken atentatua gaitzetsi behar ez denik, ezta gutxiago ere. Baina beste gauza batzuk gaitzestea ez legoke gaizki. Duela aste batzuetako istiluak adibidez... Aspertuta gaude bi aldeen pasibitatearekin!
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.