Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko urriak 7, Asteartea

Harpidetu zaitez!

2008-07-02 | 14:01:57

POLITIKA

Fiskalak kartzela zigorra eskatu du atzo atxilotutako bederatzi gazterentzat, eta bestearentzat sei mila euroko bermea

Alain Luna, Hodeiertz Urain, Oihana Mujika, Maitane Linazasoro, Egoitz Urbe, Oinatz Arbelaitz, Imanol Sagartzazu, Iker Zabala, Imanol Sagartzazu, Asier Gomez Salazar eta Jon Villanuevak gaur deklaratu dute Espainiako Auzitegi Nazionalean.

Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalak kartzela zigorra eskatu du gaur Alain Luna, Hodeiertz Urain, Oihana Mujika, Maitane Linazasoro, Egoitz Urbe, Oinatz Arbelaitz, Iker Zabala, Asier Gomez Salazar eta Jon Villanueva atzo Espainiako Poliziak Donostiako Lurralde Auzitegiaren atarian atxilotutako gazteentzat, kale erasoetan parte hartu izan dutelakoan. Imanol Sagartzazu ere atzeman zuten atzo, arrazoi bera leporatuta, eta honentzat baldintzapeko askatasuna eskatu du; sei mila euroko bermea ordaindu beharko luke. Laster har dezakete epaileek erabakia.

Auzitegi Nazionalean izan dira haiek denak gaur. Zortzik epaile baten aurrean deklaratu dute eta beste bik beste baten aurrean. Askatasunak jakinarazi duenez, konfiantzazko abokatuarekin aritu dira.

Kale erasoekin lotuta bilatze eta atxilotze agindua zeukaten hamar gazte haiek eta euren burua entregatu zuten atzo goizean. Oarsoaldean -Errenterian eta Oiartzunen zehazki- Poliziak apirilean eta Barakaldon Ertzaintzak maiatzean egindako sarekadeez geroztik ihesean ziren gazteek atzo aurretik agerraldia egin zuten Oiartzungo udaletxean. Iker Sarriegi eta Onintza Ostolatza abokatuen laguntzarekin eman zuten prentsaurrekoa, ondoan dozenaka senide eta lagun zituztela. Gazte haien bi abokatuek agerraldian zehaztu zutenez, hauek epaile baten aurrean deklaratu nahi zuten, "baina Espainiako Auzitegi Nazionalean egitea galarazi diete, poliziek atxilotzea nahi dituztelako". Gazteek uko egin zioten polizien aurrean deklaratzeari, "torturaren bitartez autoinkulpazioak lortu nahi dituztelako poliziek, sarekada polizialetan gertatu zen moduan".

"PSOEren gerra estrategiaren" baitan kokatu dituzte aipatutako operazioak. "Gazte eta independentista izatea da gure delitu bakarra", nabarmendu zuten gazteek. Hala, haien "aukera politikoa" berresteaz gain, Espainiako Auzitegi Nazionalaren desagerpena aldarrikatu zuten, "gerra estrategia horren parte den neurrian". Apirileko sarekadan hamabi lagun atzeman zituzten, eta maiatzekoan bost.

Gaur 20:00etan berriro egingo dituzte protesta elkarretaratzeak Errenterian eta Oiartzunen (Gipuzkoa). Alain Luna, Hodeiertz Urain, Oihana Mujika, Maitane Linazasoro, Egoitz Urbe, Oinatz Arbelaitz, Iker Zabala eta Imanol Sagartzazu Oarsoaldea eskualdekoak dira; Asier Gomez Salazar eta Jon Villanueva Barakaldokoak (Bizkaia).

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa