Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Oarsoaldea
2008ko urriak 7, Asteartea

Harpidetu zaitez!

2008-07-02 | 19:09:00

Askatasuna: "Espainiako sistema judizialean ez dago euskaldunentzat justiziarik"

Gogor gaitzetsi ditu gazteen espetxeratzeak

Askatasunak gogor gaitzetsi ditu eskualdeko zazpi gazteen espetxeratzeak, baita gaur bertan izan diren Barakaldoko beste bi gazteren espetxeratzeak. Askatasunaren agiria: "Askatasunaren irakurketa azken espetxeratzeen harira:Atxilotu baino ordu batzuk lehenago garbi adierazi zuten egindako agerraldian, gazte indepentista izateagatik atxilotu eta espetxeratutasoilik ikusi nahi zituztela audientzia nazionaleko epaileek. Zoritxarrez aurrikuspena bete egin da.Espainiar gobernuak, euskal herriaren independentziaren aldeko proiektua anikilatzea du helburu, eta errepresio basatienaren bideaerabiltzen ari da horretarako Rubalcaba eta Zapatero buru dituela.Independentziaren alde mugitzen den oro, gazteria bereziki aurkitzen da errepresioaren jo puntuan.Ez al dira konturatzen 30 urteko errepresioaren ondoren, bide hau antzua dela inpendentziaren aldeko borrokarekin amaitzeko? Zenbatatxilotu eta espetxeratu behar dituzte ba? Sistema judizialak eta bereziki madrilgo entzutegi nazionalak paperzentrala jokatzen du guzti horretan. Gogor salatu behar dugu “justiziaepaitegiz” mozorrotu nahi duten gerra tribunal honek atxiloketen, inpunitatearen eta torturaren sustapenean jokatzen duen papera etaberaz gertaera larri horietan duen ardura. Gazte hauen atxiloketarekin oso agerian geratu den bezala.Espainiar sistema judizialean ez da euskal herritarrontzat justiziarik banatzen, errepresioa, atxiloketak, torturak, espetxeratzeak etadispertsioa besterik ez. Audientzia nazionalaren desagerpena aldarrikatzen dugu.Bukatzeko dei bat luzatu nahi diegu euskal herritarrei espetxeratzea hauen aurrean antolatuak diren mobilizazioetan parte hartu dezaten.Salbuespen egoeraren aurrean, Aski da! Espetxeratuak askatu!"

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.

 

Lege Informazioa